2011-12-29

ERRESKATEAK KOBRATU EGINGO DIRA

http://desnivel.com/escalada-roca/los-rescates-se-cobraran-en-el-pais-vasco

3 HAUNDIETARAKO IZEN EMATEA

Gabonak iritsi dira eta urte barrixakin batera datorren urterako karreran planifikaziñuakin hasi biharko gara. Ultra-Trail askotarako inskripzio epeak zabalik dauz, adibidez Ehunmilak, Ultra Trail de Mont Blanc,....

Datorren Urtarrilaren 1ean Hiru Haundiak-en inskripzio epea hasten da, eta argi ibili normalean egun gutxitan isten baita. Mahatsa jan eta ordenagailu aurrera! Datorren Ekainaren 2an izango den lasterketarako 1500 plaza izango dira. Hona hemen inskripzioa egiteko web orria :  http://www.manueliradier.com/hh/hh12/hh12.htm

Animo eta apunta zaitez.

2011-12-06

OÑATI TRAIL MENDI LASTERKETA TALDE BERRIA

Mendi lasterketen munduan aspaldidanik mugitzen garen lagun batzuk, talde bat sortzea pentsatu dugu. Taldeak Oñati Trail izena izango du eta lagunartean bildu eta entrenatzeaz gain, Euskal Herriko mendi lasterketa, martxa eta ultratrailetan izango gara. Blog honetan taldeko berriak eta mendi lasterketei buruzko hainbat gai jorratuko ditugu.