2013-02-24

ALOÑAKO IX. IGOERA


ALOÑAKO IX. IGOERA
IZEN EMATEA IREKITA
 
2013ko Apirilaren 21ean jokatuko den Aloñako IX. Igoerak ondorengo berrikuntzak izango ditu  izen-ematean:
2 epe irekiko dira eta www.herrikrossa.com  web orrian egingo dira:
            1.-Otsailaren 18tik- Martxoaren 15 era:   20€ eta opariaren neurria aukeratu ahal izango da.
            2.- Martxoaren 16tik-Apirilaren 19ra:  25€ eta ezin izango da opariaren neurririk aukeratu.

OPARIAK:

1.- HOKO SAFEMA  PANTORRILERAK

2.- TXALEKO BAT

2013-02-10

ZEGAMA-AIZKORRI MARATOIAREN ARRAKASTA



Otsailaren 1ean amaitu zen Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren 12. edizioan parte hartzeko irekitako izena emateko epea. 3.133 eskaera aurkeztu dira aurtengoan (2.936 gizonezkoak eta 197 emakumezkoak). Iaz baino 1.000 eskaera gehiago.

Azpimarratu behar da 200 atzerritarretik gora izena eman dutela eta Estatuko lurralde guztietako korrikalariak daudela zerrendan. Testuinguru honetan aipagarria da 1.204 euskaldunek eman dutela izena (hauetariko, 730 gipuzkoarrak direlarik).

Bestalde, izena eman duten hainbat herrialdetako ordezkariak (Sudafrica, Finlandia, Lituania, Polonia, Armenia, Austria, Holanda, Inglaterra, Italia, Frantzia, Suitza, Alemania, Errusia, Portugal, Amerikako Estatu Batuak) erakusten dute Zegama-Aizkorri froga geroz eta internazionalagoa bilakatzen ari dela. Parte hartze garrantzitsu honi Euskadi, Aragoi, Andaluzia eta Katalunyako selekzioena erantsi behar zaizkio. Modu berezian azpimarratu behar da Catalunyako 945 korrikalarik egin dutela eskaera.

Izena eman dutenak kontuan izanik, aipatu behar da munduko korrikalari onenak baieztatu dutela bere presentzia Zegaman. Hain zuzen ere, 2007, 2008, 2010, 2011 eta 2012an Zegaman irabazlea izan eta Munduko txapelduna den Kilian Jornet kataluiniarra, 2011 eta 2012 bigarren eta hirugarren izan den Tom Owens britainiarra, iaz bigarrena izan zen Luis Alberto Hernando, Zegamako podiuma ondo ezagutzen duen Miguel Heras, Andy Symond britainiarra, Tofol Castañer, Marco di Gasperi italiarra, Toru Miyahara Sportiva taldeko japoniarra eta Estatuko eta Euskal Herriko korrikalari onenak.

Emakumeetan ere munduko onenak bermatua dute bere presentzia Zegaman. Hain zuzen ere, azkeneko bi urtetan Zegama garailea izan den Oihana Kortazar elgetarra izango da abiapuntuan Zegaman eta berarekin lehia estuan frogako errekorra duen Emanuela Brizio italiarra. Ezin ahaztu ere, iaz bigarren egin zuen Nuria Picas kataluiniarra eta Zelanda Berriko Anna Frost ere, Euskal Herriko espezialista onenekin betera lehiakuko direla Zegaman datorren maiatzaren 26an.

Gauzak horrela, izena eman dutenen artean zozketa otsailaren 22an egingo da, arratsaldeko 19,00etan, Zegamako Udaletxean.

Gogoratu behar da, 2013. urteko edizio honetan ere 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzat II. Zegama-Aizkorri Junior Trail-a ospatuko dela maiatzaren 26an. Goizeko 10,30etan irteera emango zaion frogako ibilbideak 10,4 kilometroetako luzera eta 1.016 metroko desnibela izango du. Epe laburrean nagusiekin lehiatzeko xedez, esan behar da Estatuko espezialista onenak baieztatu dutela beraien presentzia Zegaman eta lehia estua eta polita izatea aurreikusten dela. Ildo honetan azaldu behar da parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dutela oraindik. Azpimarratu behar da ere, Zegamako neska eta mutil irabazleak Salomon Junior Team taldean sartuko direla zuzenean.

ALTITOY 2013 IRUDITAN


2013-02-03

TALDEKO LEHEN IRTEERAK

Oñati Trail taldearen helburuetako bat lagun artean mendi irteerak egitea zen eta jada hasi gara lehen irteerak egiten. Gaur otsailak 3, eguraldi txarra iragarrita bazegoen ere eta mendietan elurra zegoenez, altura gehiegi hartu gabe, kilometro dexente egitea erabaki dugu. Goizeko 7:15 irtengara Luis eta Iker oñatitik eta bidegorritik Sanprudentziora eta ondoren Aretxabaletaraino joan gara. Han ezkerretara hartu eta Urkulura igo dugu eta itzuli laurden eman ondoren Ugastegira doan bide gogorra igotzeari ekin diogu. Urteko lehen aldapak ziren eta oinez igo behar! Ugastegin giro bikaina genuen eta zerbait jan eta kanaleko ur freskoa eranda, Araotz auzora jeitsi gara. Araotzetik Jaturaberaino jeitsi, Urtiagainera igo eta errepidez herriraino jeitsi gera 10:30 ingururako. 

Datorren igandean ere egingo dugu bueltaren bat, animatzen?

Hona hemen gaurko datuak:

 

2013-02-02

OPEN ALTITOY-TERNUA 2013

Asteburu hontan Frantziar Pirineoetan, Open Altitoy mendiko-eski lasterketaren 6. edizioa jokatuko da. Bertan ditugu gure lagun Pablo Arejolaleiba, Joxe Mendiola, Igor Guenetxea eta Maite Zabaleta. Eguraldi txarra iragarrita dagoen arren, mendizale ugari bilduko dira bertan. Datorren astean izango ditugu gure lagunen kontakizunak eta argazkiren bat.

Zorte on.

Altitoy-ko web orria:  http://altitoy.com/?lang=es



2013 DENBORALDIA HASTERA DOA

Negua aurrera doia eta mendixak edurtuta dauzen arren, mendiko tenporada barri bati begira jarritta gauz taldekidiak. Lasterketa batzutarako izen ematiak irekita dauz eta beste batzuk laister hasiko dianez, gure denboraldia planifikatzeko ordua da.

Blogg honen bittartez euskaltrailen egutegira bideratuko zai eta bertan dau karrera gehienen barri.

http://www.euskaltrail.com/euskera/egutegia%20-%202013.htm