ALTITOY 2013
Otsaileko lehen asteburuan jokatu zen Altitoy proba. Bertan
Oñati Traileko lau taldekidek hartu genuen parte. Joxe Mendiola eta Pablo
Arejolaleibak A ibilbidea egin zuten. Joxek Iñaki kortarekin eta Pablok Xabi
Arkauzekin. Maite Zabaleta eta nik(Igor Guenetxea) B ibilbidea egin genuen.
Larunbatean eguraldi traketsa benetan, edurra gelditu gabe egun guztian.
Igandean berriz eguraldia guztiz alderantzizkoa izan zen, bikaina benetan. Oso lasterketa bikaina da,bai ibilbide aldetik eta bai antolakuntza
aldetik ere. Hurrengo urtean berriz errepikatuko dugula uste dut.
ANTXON BANDRES MEMORIALA 2013
Pasa den asteburuan Antxon Bandres memoriala
ospatu zen Izaban, bertan Oñati traileko bi partaide izan ziren. Pablo
eta Maite. Sekulako elurtea izan zuten Izaban aurreko asteetan eta horregatik,
proba Izaban egitea erabaki zuten. Larunbatean banakako euskadiko txapelketa
eguraldi bikainarekin,bai Pablo eta baita Maite oso gustora ibili ziren
lasterketan,ibilbide politarekin gozatuz. Igandean, berriz ere eguraldi
bikainarekin,kronoigoera egin zuten,hau ere euskadiko txapelketa.