2013-05-27

ERLAITZ-AIAKO HARRIAK MENDI MARATOI ERDIA



Iruneko lasterketa goizeko 9tan hasten zanez goiz jaiki bihar, 6.45 inguruan. Etxian isil isilik armosau, motxilia hartu eta N1tetik barrena Irunera. Lehenengo aldixa zanez nahikua galduta ibili nintzan eta denporaz justo justo illau nitzan. Dortsala hartzeko eta gero aparkaitteko komerixak eduki neben, berotu eta estirau in barik irteerako lekura illauaz.

Lasterketa hasiera oso azkarra in zan, lehenengo 8 edo 9 km-truak aldapa barik zianez eta korrikalari artian asfaltoko jente asko ikusten zanez, ritmo gogorrian berotu earra hartu neben. Hasiera hasieratik igarri neben nire hankak ez hoiazela fresko, aurreko egunetako entrenamentuetatik rekuperau barik, deskantso biharra!!Eguneko lehenengo aldapa gogorra hasi zian bihotz taupadak rekuperau eta lasai lasai goruntz. Konturatu orduko Erlaitz gaina igota eta ibilbide erdixa itteko askorik falta ez.

Iban Letamendi Oñatiarra eguneko lehenengo aldapa gogorrian

Komentau lasterketa osuan sirimiri desatsegin bat izan gebela eta noiz behinka zaparradatxon bat be bai. Ta sartuta euen behe lainuak ez dozkun jare Aiako Harrittako paraje ederraz disfrutaitten.

Ibilbide gora beheratxu baten ibili ostian, eguneko 2. paretia. Berrehun metro izango zian eta antolakuntzak “Everest txiki” izena ipinitta eukan, kartel ta guzti!! Egixa esan ez zan hain gogorra in. Ibilbideko tontorrik altuenera illaitten be ez geben asko tardau, Irumugarrieta 821m-kin eta 16km-truan esan leike lasterketako gogorrena ia indda dauela. Hortik aurrera jeitsiera, aldapa txikiren bat eta lau asko!! Baina lasterketako sorpresia oindiok illaitteko dau, azkeneko 100m-truak zelai baten aldapa goruntz!! Ta gainera aldapia oso gogorra!! Eskerrak jende pillatxua euela helmugako aldapa hortan ta euran animuaz  errexau igo nebela.

Aitor Lopez Rekarte (Bonba) Realeko futbolari ohia helmugako aldapan gora


Lasterketa Honetan Euskal Selekzinoko korrikalarixak euzenez nibel haundixa egon zan. Helmugan lehenengua Aritz Egea izan zan, bean atzetik Hassan marokoarra eta Oier Ariznabarreta. Emakumeetan berriz Oihana Kortazarrek irabazi eben baina gauzak estu ipini xauen 1min ta erdira sartu zan Maite Maiorak. Aipaketakua be bai Iban Letamendin 6. puestua, ea Aizkorriko maratoi on bat itten dauen ta aurrian ibili leikedan.


Antolakuntzari buruz esan ondo organizauta euela, dortsala hartzeko ipini ebein sistema kaotikuaz ez bazan eta dutxatako ur hotzaatik ez bazan. Ibilbidia oso ondo markauta, kruzetan jende pillatxua eta bukaerako luntxa elegantia; tortilla patataz, makarroiak eta pizzak gura hian beste. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario