2013-05-24

IKERREN OÑATIKO BIRA: HERRIKO MUGETATIK



Maiatzak 11-an in neben  Oñatiko mugetatik doian ibilbide hau. Ehunmiliak karreria gertu dau eta kilometro batzuk itteko gogua neukanez, azken urtietan urterokua bihurtu dan ibilaldi hau in neben.

55km eta 3500 metroko desnibel positibua dakon ibilaldi hau hasteko aukera desberdinak dauz, ta nik aukeratutakua San Prudentzio izan zan. Goizeko 9ak inguruan urten nintzan eta lehenengo aldapak oso gogorrak dia gas-bide baten gora. Ia ondo berotuta Zubilaga ingurura bajaitten da eta berriz aldapa gogorrak igota  lenengo Bakue eta gero Urruxola Garaira igo neben. Hemendik Araotzeko Ugastegira eta Andarto azpittik pasauta eta Degurixatik pasauta Elgeako 27. eolikora ailau nintzan. Notizietan eguraldi ona ingo ebela esan ebein arren, belainua eta haize oso hotza euen Arabako mendittan.

Korrika apur bat inaz 78. eta azken eolikuak pasauta ikusi neben lehenengo mendizaliak. Beste pare bat gora-bera eta laister ailau nintzan Urbixara. Eguardixa zan arren oso jente gutxi euen Urbixako fonda inguruan, 2 katu! Oso hotz itten eben eta. Ura bete, eskistako aldapak igo eta Oñatiko mendirik altuena igo neben, Artzanburu. Bertan Aran euen  neri itxoitten, ia euzkixan  lehenengo berotasunan laguntziakin. Aranek be Sancti Spiritutik Aizkorri igo eta Artzanbururainoko bueltia in eben, ta bixok gosetuta, bazkaitteko aprobetxau geben Artzanburuko deskantzua.

Aranek berutzako bidia hartu eben eta nik ibilaldixan bigarren partiari jarraittu notzan. Biozkornatik pasauta Udanara eta hemendik Legazpiko kurtzerainoko igoeria. Igoera hau  ezta oso gogorra, baina bai luzia eta ia kilometruak igarri itten dia. Hemendik Arrano haitz-erainoko bidia oso politta da ta ia egualdi onakin Aizkorri-Aloñako bista ederrak ikusteko aukeria emuten dost. Lizargaratetik aurrera berriz be gas-bidia hartu eta Landarraitzko azken igoeria igota, dana berutza Sanprudentzioraino.
Danera 8h ta erdi bihar izan neben bueltia itteko.

Ibilbidian Track-a eta datuak:  http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=4535304

 
 



No hay comentarios:

Publicar un comentario