2013-06-12

ZEGAMA-AIZKORRI 2013 - PABLON KRONIKIA

Euskal Herriko mendi lasterketetan haundixena dudarik barik ta seguruenez mundu mailakua be bai. Urtero urtero munduko korrikalari onenak batzen dauen probia eta bertako irteeran bakarrik egotia meritu haundixa dakona (denporaz dortsala lortu eskero) edota zorte haundikua (nere moduan zozketa bidez dortsala lortu eskero). Mendixan korrika gabitzen danontzako urteko egun seiñalaua.


6.30tan esnatu eta M5-ten erosittako Gatosport txokolatezko pastela gosaltzeko, danan biharra eukikot!! Goizeko 7retan Lukenekin zitia, bere etxera billa fan, kotxian sartu eta Zegamararteko bidian. lasterketari buruzko beste komentarixorik ez!!Udana gora behe laino tartian agerketan hasixak zian ordu batzuk geruau pasau bihako geben tontorrak. Egun eguzkitsua ageri zan ta aurtengo udaberrixa doian moduan notiziatzat hartzekua!! Zegamara illau, aparkau,dortsala hartu eta beste korrikalari ezagunekin berbalditxua; Iban, Iokin, Larrea anaiak, Gaizka, Igor taldekidia….. Bakoitzak bere objetibuak, dudak, planteamentuak….. nerbiosismo puntu bat igarten zan Zegamako plazan.

9-tan puntuan Zegamako elizako kanpaiakin batera hasi zan 2013ko edizinua. 500 korrikalarintzat 42km aurretik ta 5400m-ko desnibel akumulaua. Irteerako musikiak, spikerran komentarixuak, ikusle ta mundu daneko korrikalari pillatxuak, bertan egoteko inddako esfuertzo danak….. ta bakoitzak dakon ilusinuak emozino puntu hunkagarri bat emuten xau maratoiko irteerari.  Lukeneri abrazo eta patxo bat emun ostian bagoiaz aurrera!!!



Herrixari buelta bat emun eta beriala aldapa gogorra. Aurretik geraketan dana ikusitta oinez igo bihar. Aldapa horrek bakoitza bere lekuan ipintten dau, bakoitzan nibela agerixan jarez!! Horren ostian gora beherako pista batian Otzaurtera illau artian. Ibilbideko zati hontan nahikua lokatsa euen, azkeneko astetan in dauen euri danan seiñale, txokolate earra!!. Kilometro honeik nahikua azkar eta errax itten dia, oindiok hankak fresko dauzenez baina nahikua lan hankaz gora ez jausteko. Holako batian “eutsi Pablo!!” aurrera beittu ta Jexus karnizerua bide ertzian inbidixa galantakin. “hurrenguan hi Jexus!!”

Otzaurten berriz beste aldapa gogor bat, sendako bi eskiñatan dauen jende pillatxuen animuak aldapa hori bigunaua itten dau. Ttipittapa goruntz arnasia rekuperau eta oinez ritmo on baten billa. Oindiok lehenengo kilometruak diazenez lasai eguneko lehenengo tontorran billa!!



Aratzeko igoeria luze itten da, senda, baso, pista, gora behera batzun ostian tontorrerako azkeneko harri arteko aldapa gogorrian sartzen da. Eguneko lehenengo eguzki izpixak, ze gustora hartzen diazen!! Aber askorik be ez dauen beroketan, aurtengo urtian berotara ohitu barik gauz ta. Gora beittu eta tontorra ikusten da ta bertan dauen jendian animuak be entzuten diazenez tontorrerarteko metruak beriala pasaitten diaz. 17km ta lehenengo tontorra sakuan, gero ta gutxiu falta da!!! Gainera oindiok hankak nahiko fresko, gustora noia!! Disfrutaitten!!


Aratzeko jeitsieria ta Aizkorri atzian zain…

SantiSpiritu arte dana beheruntz, lasai jeisten naiz hankak asko fortsau barik oindiok geraketan danan bildurrakin, hau hasi be eztok in!!. SanAdrianeko kobazuloko pasuak be ez dakit zeatik baina xarma espezial bat dako ta zer esangu Santispirituko aldapa hasieran batzen dan jende danak emuten dauen animuak, Tourmaleten gora ziklista batek sentitten dauen antzera, oilo ipurdixa gorputz danian!! Animo danak bizkar gainian hartu ta hortik aurrera tontokixa gutxi!! Pauso on bat hartu, aginak estutu eta Aizkorriko refugixuakin txoke in arte!!. Igoeran be jente pillatxua, ia batzuk beheruntz eta beste batzuk zain baina danan animuak bihar gora illaitteko. Erdi inguruan noiala Ohiana Kortazar erretirauta beheruntz, “ze Oihana?? “egun txarra!!” Hemen ikusten da Aizkorriko maratoian gogortasuna, sasoi sasoian egon ez eskero edo egun txar bat izan eskero helmugara illaitteko be nahikua lan..


Aizkorriko girua….

 Aizkorri puntan be ikusle pillia, ur trago bat hartu, zerbait jan eta aurrera!! Ibilbideko zatirik zailenera, Aizkorri-Aitxuri arteko kresteriua!! Harrixa oso labankor euen eta poliki fatia pentsau neben, min hartzeko leku aproposa zan ta. Gainera han goixan min hartu eskero handik behera bajaitteko komerixak izango zian, hori pentsau ta beriala,. Han ikusi neben mobiu be ezin eben korrikalari bat diarka “se me sube todo!! Puf!! Honek xakok marroia!! Aitxuriko kontrolian korrikalari lesionauan berri emun ta ni nerera, poliki ta kontuz aurrera!! Irauleko jeitsiera be “freno manua” ipinitta!! Oso labankor eta hankaz gora jausteko askorik ez zan bihar. Arbelarreko abituallamentura illauta deskantsu ederra. Oin ia Oltzako bueltia lasai lasai hankak rekuperauaz.


Aritz Egea Aizkorri bildu zan jende danakin emozionauta

Oltzako abitualamentua pasau ta hortxe hasi zian lehenengo komerixak. Eskuin hankako iskiua gora!! Kauen!! Oindiok falta dan danakin eta sufritten hasi bihar!! Estiramentu batzuk in, oinez metro batzuk eta igotako muskulua bere lekura fan dala emuten dauenez, berriz, gogor fateko moduan. Urbixara illaitten nork pasauko ta Irene Sarrionandia, Debako korrikalari beterana bat, 71 urte eta gogor “super amama”!! “edade horrekin hola ibiltteko sasoirik eukiku???” pentsau ta jarraiketan zaiatu nintzan arren Irene tirrittarra bere ritmuan aurreruntz.


Ireneri jarraiketan nahikua lanekin

Urbixara illau ta han be jendetza. Gainera Oñatiar asko, ezaun, lagun …. Danen animuak hartu, trago ta gel bat jan eta Andraitzeko aldapan gora. Han euzen kuadrilakuak eta OñatiTrailekuak zain, Iker eta Otxoan laguntziakin, broma artian Andraitzeko aldapia lauaua in zan. Diabru pillia eguneko azken tontor honetan ta haundixenak pankarta eta guzti!! Ongietorri Infernura!!! Gauza bat dala bestia dala, konturatu orduko maratoiko azkeneko tontorra poltsikora!! Goixan KokaKola trago bat hartu, Iker ta Otxoari eskerrak emun ta bagoiaz beheruntz.



Ibilbidia ezauketan dauen danak badaki kilometro honeik diazela gogorrenak, jetsieriaz aparte igoera batzuk eta “falso llano”ko tartiak be badako. Aurretik inddako kilometruak, igotako aldapak, pasautako kresterixuak…. danak pasaitten daue fakturia. Hortaz aparte ikusle gutxien dauen tartia danez animuak be falta diaz!! Baina honetarako sikologikoki preparauta neuen. Jeisten hasi eta basopista baten sartu nitzanian…plast!! hankaz gora!!minik hartu izan ez arren iskiuak berriz gora!!. Pittin bat estirau, oinez metro batzuk in, …. ta rekuperauta!!

Atzetik Aritz Oreretako korrikalari batek arrapo eta “aupa goazen!!” bere konpanian amenuaua in zian azkeneko kilometruak, sufrimentuak konpartiuta errexau pasaitten diaz. Azken tarte honettan nahikua lokatsa euen eta hankak ia ez euzen alde batetik bestera patinaitten ibiltteko moduan, ia desiaitten porlanezko bidera illaitteko. Zegamako baserrixak, lehenengo etxiak, senda txiki bat, eskillara batzuk…. Ta konturatu orduko Zegamako kaletan azkeneko metruak!! Nere azken kilometrotako lagun Oreretarra eskina baten geldittu da bere 4 hilabeteko semia hartu ta helmugan sartzen da, ta Naia??? Pena pittin bat emun noztan nere alabiakin Zegama-Aizkorriko helmugako arku azpixan argazki bat ez izatiak!! Baina tira, hurrengo baten izan bihako da!! Arkuko erlojuari beittu ta 6h 55min … ez da kriston denporia baina bukatu dot behintzat!! Ez da gutxi!!

Helmugako arkua pasau orduko sentimentu pillua, rekuerdo asko ta pasautako sufrimentu danak pena merezi dauen sentsazinua, subidoooon!!!3. Zegama-Azikorri sakura!! Alberton zorionak hartu, zerbait jan, ur pillia edan eta Lukenen zain geldiketan naiz . Han neuela Igor taldekidiakin juntau nitzan, pozik euen mutikua!! Uste baino obeto urten xauen lasterketiak, denpora ona iñaz, aupa Oñati Trail!!


Igor, helmugan sartzen…

Komentau noztain Santispirutuko kontrolian korrikalari pillatxua geratu ziala moztuta baina nire esperantzak Lukene pasauko zala eta illaitiar egongo zala. Ez eben asko tardau,  pozik etorren emakumia!! Santispirutoko kontrolian isteko 1minutu bateaz pasauta, helmugan 20min kendu xauen kontrol itxieriari, laguntzaile moduan mendi korrikalari beterano bat zatiak, Joxe, eukiko eben zer ikusixa. 1. Zegama-Aizkorri mendi maratoia beantzat, Zorionak Lukene!!


Lukene, Aizkorriko aldapa gogorretan…



Ta Kilianek esan eben moduan…….Zegama is Zegama!!


Bi irabazliak pozik: Kilian Jornet eta Emelie Forsberg

Milla esker Naia ta Miri!! Proba hau gertaketan pasau doten denporia zuei lapurtutako izan da eta. Eskerrikasko OñatiTrail eta kuadrilakuairi zuen animuakin Andraitzeko aldapia bigundu zebeilako. Ta eskerrikasko Zegama holako lasterketa bat antolaketiatik.


2013-06-06

EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA, LEITZA 65KM

ERRONKA : EURIA, LOKATZA, LAINOA, HAIZEA, HOTZ,...

Ekainak 1ean antolatu eben Esait-ek, euskal selekzioa aldarrikaketako, mendi lasterketa hau. Leitza herrixan inguruan 65 km-ko ibilbidia eta 3500 metroko desnibel positibua. Aste pare bat faltan aldaketa batzuk egon zian ibilbidian eta horren ondorioz 5 km-tan luzatu ebein karreria. Eguraldixan prebisinuak oso txarrak zian, eurixa eta hotzakin eta irteera puntuan kontrol zorrotzain ebein derrigorrezko materiala motxilan geukan ikusteko.

Ostiraletik fan ginan Leitzara Iker eta Aran, eta dorsala hartzeakin batera lagun askokin juntau ginan: Andoaingo Kauldi, Imanol eta Arruti, Derioko Oskar eta Roberto, Mutrikuko Iñaki, Kosme, Nekane, Ainhoa eta Atharratze,...

Larunbatian goizeko 7etan emun xakon irteera lasterketiari eta lehenengo kilometrua asfaltua zanez, jentia itxafleruan moura urten zan. Aran eta ni azkenengo 30 pertsonetan edo egongo ginan. Mendira sartu ginanian, basuan ixa ixa frontalan biharra euen, oso ilun euen eta behe lainua barruraino sartuta euen. 2 igoeren ondoren, 15. kilometruan, Gaintzan kokatuta euen abituallamentora ailau ginan. Hemen hasten zan eguneko igoera gogorrena: kilometro bertikala Hirumugarrietara!! eta a ze zirkua!! Aran eta nik bakoitza bi bastoiekin, nehiko itxuran moldau ginan, baina bastoi barik urten zan jentiak nehikua lan eukan zutik egoten. Lokatzara asko euen eta denbora dana sendatatik urtenda ibili ginen, baina zela gu atzekaldian goiazen, zaila zan lokatzara bariko biderik topaittea, eta igoeran euzen aldapakin, nehikua lan.


Hirumugarrietako tontorrera ailau ginanian, lainua oso itxixa zan eta oso hotz itten eben, ixa seguru 5 gradutik behera eta euen haize hotzakin eta eurixakin, hotzittuta ailau ginen gora. Tontorretik poliki poliki bajaitten zan harri arteko terreno zail baten beste abituailamentobatera ailau arte. Hemen bai, goittik erropa busti dana kendu eta erropa zikua gustora jantzi geben, eta baitta txamarra seduaua be. Hemen erretirautako korrikalarixak ikusi geben. Gu berriz atzetik aurrera goiazen eta nik uste 60-70 lagun egongo ziala hatzetik. Beste bajada batzun ondoren Aralar-go San Migel ermitarako igoeria hasi zan. Azken aldapa teknikua antenataraino eta bajadia ermita ondora. Hemen Oñatiko Alberto Larreakin juntaitten gara eta abituailamentoko mutilak esan dozkuen etzala denbora limitiakin arazorik egongo, ez ebeila karreria itxiko denbora limitiatik, baina gero etzan hola izango.


San Migel-etik Lekunberriraino kilometro faborabliak izan zian korrika itteko, lokatzariatik ez bazan. Lainua be apur bat jaso eben eta eurixa geldittu zan eta ritmo polittian goiazen atzetik aurrera. Lekunberriko abituallamentora ailau ginanian gure sorpresia izan zan  bertakuak esan dozkunian " ia urten bihar dozue ze kontrola itxi in bihar da! itxi in bihar da ze jentiak frontalik eztako eta ilundu in leike". Zerbait jan eta aurrera urten geben 4 lagunek (Alberto tartian) eskobia atzian geukagula. Kontrol denborak gaizki etarata euzen, Denbora totala / kilometro totala indda euelako medixia, baina karrerian lehenengo partia askoatik gogorraua zan. Gure atzetik jente dexente etorren eta kanpuan geratu zian eta gero demostrau zan nehikua denbora euela, ze guk denbora limitiari ordu bete etara gotzan.

Hemendik beste gora-behera pare bat eta eta azkenengo igoera gogorra. Bidian 15-20 pertsona aurreratu du eta gure atzetik etozen "eskobak" atzian jare geben. Bajaitten hasi ginanian azken abituallamentuan, "urdaiazpikua pasauta"!!!puff ze ona! horren indarrakin goittik bera korrika Leitzaraino. Leitza herrixan sartu ginanian ilunkarako 20:00ak zian eta herriko plaza inguruan jente asko pilatu zan. Animo horreikin eta egon zian kondizinuaitik gogortu zan prueba bat bukaketiakin gustora sartu ginan metara. Azkenian 331. eta 332. postutan bukatu geben 13ordu eta 5minututan. 500 pertsonatik gora urten ginen irteeran eta 14 orduko denbora limitia geukan arren, 351 bakarrik ailau ginan metara.

Datorren urtian bueltauko gara, seguru eguraldi hobiakin eta bertako paisajiak disfrutaitteko goguakin.

Sailkapena:    http://ehmendierronka.com/wp-content/uploads/2012/12/ABSOLUTA-EUSKALHERRIA.pdf

Web orria:    http://ehmendierronka.com/aurkezpena/

Argazkixak:    http://www.festak.com/evento.aspx?lang=cas&ev=2405&pag=p&c=no

PODIUMA



2013-06-05

IGOR GUENETXEA ZEGAMA AIZKORRI MENDI MARATOIAN

Goizeko 6:00tan jaiki nintzan despertadore barik, horrek zeozer esa gura dau, gosaldu, erropak jantzi eta 6.45 inguruan Zegama aldera urten neben. Oñatitik pasaitterakuan jente pillatxua gaupasa inda,auskalo nundik.7:40 inguruan allegau nintzen Zegamara eta kotxia aparkaitten nabilela, aldamenian arrasateko Ekaitz San Vicentekin juntau nintzan. Barriketa batzuk in eta ezagun pillatxo bat juntau giñen, tartian Pablo taldekidia.
9:00tan lasterketia hasi eta herriko bueltia emun ostian lehenengo aldapia,hor nahiko ondo hartu notzan neurrixa, lasai baina lo hartu barik, nahiko ritmo onian allau nintzen Otzaurtera, tartian Jesus argazkixak etaraten.Otzaurten jente pilla baten artian, Oñatiko kuadrilla bat bizikletan, Jausoro eta konpañia.Hemendik gora pago artian sartu eta gora oinez korrika baino bastante hobeto, eta kontrolauaz Aratzera allau nintzan; ordua begiratu eta 2:11, uste baino denpora hobia,beruntz jo eta segidan Santi Spiritura allau nintzan, zeozer jan eta edan eta ezkerrera begiratu eta bildurra emuten eben handik urtetia; kriston jente pillia…pasilluan sartu eta IGOR KONTROLAU EH!!!arnasa hartu ezinda emozinuatik, auskalo zenbat ipurdiko emun nostain.
Aizkorrin erdi inguruan noiala tipo maskal bat beruntz, Marco de Casperi erretirauta, lasai oian berutza. Arbola artetik urten eta gora beitu eta berriz oillo narruakin pasillo hortatik pasaitteko. Hemen heuzen Maite eta anaia, zeozer jan eta edan eta kresterixia. Sekula baino lasaixau eta denpora azkarrena, nahiko siku heuen eta.Urbixako bueltia in eta Andraitzen gora lehenengo Kizkitza eta Peitto eta goratxuau ekipoko kaskajo batzuk diabruan parkarta eta guzti burrundara  baten. Zeozer goratxuau Maite eta anai bixak.Danan animuakin aidian igo neben Andraitz; eta esan biharrekua hankak mirame pero no me toques oiazela baina ez nostain amagorik itten.
Goittik behera 12 km baina azkenengo 8ak eternuak. Oso oso luze in zian.Azken tramo hontan, gorrixak ikusi eta holakon baten Zegamara allau nintzen,majo kostata baina oso pozik indako denporiakin. 5:41


Eskerrik asko danoi animuengatik!!!!!