2014-06-19

MAITEN ALOÑAKO IGOERIA

 

 
Butraitzeko Km bertikala

19:00tan Oñatin anaiakin geldittu eta Arantzazura bixok. Ikusitta ez heuela ondion jente askorik, normala zan moduan, dorsalak hartu,Igorrekin juntau eta Ospederixan egon giñen berotan ordua gerturatu arte.

21:30ak inguruan salida aldera gerturaketan hasi nintzen 21:41tan zalako nere salidia. Ordua allau zanian jospa gora!Egixa esan hasierako tramua entrenamentutan baño gogorraua in xaten baña Arantzazuko aparkalekura igo eta heuen jente danan animuakin,indarrak hartu eta Butraitzeraiño. Egixa esan pentsaitten neben rekorriduan ez zala jente askorik egongo heuen giruakin baña Dururaiño jente arteko pasilluan fan nintzen. Durun han heuen Aran animuak emuteko, han be jentiakin pasillua inda, que pasada!!!hori bai handik gora...lañua serrau, jente gutxi eta desiaitten gora allaitteko.

Tontorrera gerturaketan nebilela han be harri artian jente pillia eta segidan tontorrian. Nere objetibua beteta 39:29 eta Txantxikuakin etxera.

Anaiana lehenengo aldixa izateko olako prueba bat itten ebela eleante.40:50. Eta Igorrek berriz 34:25.
 
 
 

 

Aloñako Igoera

 
Nere asmua ez zan karrera hau ittia antolatzailiei eskua botatia baizik baña Ibanek marroi ederrian sartu nostan aste bat lehenau eta...ba antxe neuen marroian sartuta salidan, 9:00tan gertu urteteko Igorren laguntziakin. Ordua allau zanian danok itxafleruan mouan urten eta leña Urtiagain aldera. Bertara allau, trago bat jo eta gora regulaitten jakinda karreria luzia zala. Belarren koñatuen eta hilobatxuen animuak hartu eta Aloñara.1:12. Hango habituallamentuan kale in eta kresterixara, teorian neretako tramorik okerrena, baña liebrian laguntziakin eta ekipoko Luis,Pablo, Mendi eta  Mutrikuko Iñakin animuakin oso ondo pasau neben.

Handik Eskistako habituallamentora; bertan platano pusketa bat eta coca cola trago bat eran eta berriro be jente danan animuakin leña gora!!!hori bai liebria beti aurrian!!!Artzanburura allau eta igo biharrekuak igota, beruntz Agiñako habituallamentora. Bertan Imanoltxon animuak hartu eta behera helmugaraiño jente pilla danan tartetik, bertan Aran eta Iker elegante elegante jantzita.

Karreriak oso ondo urten nostan, hasieran Ibanek marroian sartu nostala baña...azkenian eskerrak emun bihar Txantxikua eta beste opari asko etxera ekartiatik.3:06

 
Eskerrik asko danoiri animuatik eta bereziki Igorreri lagunketarren, beatik ez bazan ez neben denpora hori ingo eta.


 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario