IBILBIDEEN TXOKOA

1-ARAOTZ-URKULU-BEDOÑA-ZUBILLAGA INGURUAK

Neguan goi mendiak edurturik daudenerako ibilaldi polita. Altura gehiegi irabazi gabe, gure auzoak ezagutzeko 42km ibiladi hau proposatzen dizuegu.
Oñatitik irten eta Santa Lutziako ermitan eskumara hartuz Urtiagainera igoko dugu. Bertan Araotzeko Jaturabe zubira jeitsi ondoren, kanaletik Urruxola auzora jarraituko dugu eta eskilera pila bat igo eta auzoko elizatik pasa ondoren Urruxola Garaira iritsiko gara. Hemen gas-bidea jarraituz Ugastegira jarraituko dugu eta Txirikilalekutik Karobiraino jarraituko dugu. Puntu hontan kanal hartu eta berriz ere Ugastegiruntza bideratuko gara eta kanala jarraituko dugu Haitzgaingo potzurarte. Uraren tubo ondotik berriz Urruxola Garaira jeitsi eta Urkuluko urtegira jeitsiko gara jeitsiera gogor batetik. Urtegiari buelta erdia eman ondoren Larrino auzora igoko dugu eta jarraian Bedoñara bideratuko gara. Bi auzo eder hauetatik Zubillagako Urzabal baserrira jeitsi ondoren, berriz Urkulura igoko dugu eta lehen jeitsitako aldapa gogorra igoaz, eguneko 3.aldiz Urruxola Garaira igoko gara. Hemendik Olatera jeitsiko gara kotxeen bidetik eta azken kilometroak asfaltoan egingo ditugu. San Pedro auzoraino gehiena jeitsiera den arren, azken bi kilometotan pixka bat igoaz, berriz ere herrira iritsiko gara.