2012-05-24

10000 DEL SOPLAO - TXAPELDUNAN KRONIKIA



Buruak eta gorputzak bat itten daueinian edozer gauza da posible, ta hau da zapatuan nei pasau xatena. Astian zihar bolumena bajau eta oso motibauta eta “topera” urteteko asmotan nitzan, beste test bat gehixau, benetan zela nauen ikusteko, ze aurten doiaten entrenamendu estilo anarkiko hau….egixa esan neuk be enekixen fisikamente zela nauen. Apuko Ultra ondoren nere buruakin konfiantza apur bat gehixau hartu neben eta berriz be probautia binen, eta banekixen gainera 15-20 artian ibilteko mouan eongo nitzala (140 partehartzaile izanda). Eguraldixak etzeben bape lagunketan baina neretako hau positibua zan, mendiko maratoia berez ezta bape gogorra eta terrenua gaizki eotiak nere alde jokaketan eben, zenbat eta gogorraua hobe. Maratoian hasieratik “aurrera” jo neben, eta komilla artian jarten dot ze lenengo 3 km-ak asfaltuan zian eta ni 4:00-4:10 inguruan fan arren (neretako exageraua), aurretik jende pilatxua 5km-ko asfalto karrera baten mouan zoian 3 ta gutxira! Ni nerera, nahikua lan iztar puta honekin eta gustora hartu nittun lenengo aldapak oinez hasteko. Poliki poliki berotu eta atzetik aurrera hasi nitzan. Egixa esan oso sensasino onakin, asteko deskantzua be igarten neben eta gustora. Km-ak pasau ala gero ta gustorau noian, nahiz eta eurixa bota ta bota treguaik txikinena be emun ez. Lenengo failua erropa larrei eruetia, 4km-rako kenduta neukan txalekua ta riñoneran lotuta, eta hola metan sartu arte eruen neben. Baina ixa ixa failo bakarra izan zan, ze nere ritmua hartu neben eta lokatzartian gora ta bera oso oso gustora noian. Sorprendentemente, baina jan eta edaten noian eta tripak intakto, oso ondo baitta. 30-35km inguruan, urte dexentian nere “bestia negra” izan dan Alberto Garcia aurreratuten dot, honek nere aldian nivel dexente gehixau dako, eta neu be sorprendiu itten naiz , “neu be enaiz kojua hau aurreratuteko pentzauaz”. Nere atzian pegaitten da eta km batzuk batera itten ttu eta beste kombinadako bat be pegaitten xaku. Ni nere ritmora eta komodo noian bitartian, bestiak atzetik sufritten ikusten ttut azkenian geratuten dian arte. Honek oindiok konfiantza gehixau emuten dost eta motibazinua be bai, pentsaitten dot onezkero nahiko postu onian fan bihar dotela honeik atzian jareteko. Azken bajadan esaten dostai 3º noiala kombinadan, eta maratoikuen artian be oso aurrian, lasai hartzeko ze oindiok btt dakula. Ni puto kaso, jota berotuta eta motibauta noia eta goitik bera egurra emuten xat, beste pilatxo bat aurreratuaz, bestiak beste kombinadako lenengo zoian gallegua, aurreratu eta atzetik jarraiketan saiatuten dan arren, lokatzaia be sendo dau ta atzian geatuten da. Alako baten eztakit nun trabau eta luze jausten naiz lurrera, muturrez aurrera, eskuak jarri lurrian baina dauen aldapiakin eta lokatzaiakin, metro pila batian goitik bera jarraiketan dot tarrasian geatu ezinka. Segidan jaiki, frakak jaso (se jota bajau xaten tarrazian fanda) eta egurra berriz be! A estas alturas ia ziaro postuta noian eta etzauen atzera botateik, a darlo toooodo! Metan 14-15º sartu nitzan maratonianuen artian, eta combinadako lenengua (4:51 para 45,8km nere GPS-an).

Metan galdezka haber nundik fan binaizen transisinua itteko
Goitik bera aldatu erropa sikua eta transisinuan bertan beste bikin juntaitten naiz, eta urteteaskuan 4º bat. Bizikletia hartu eta egurra!


Bizikletan hasiera hasieratik egurra.

Boxetan esan dosku karreria moztu in dala, 110km izan biharrian eztakixei zenbat dian baina motzaua da. Ni a lo mio, como si fuesen 10km, egurra. Baina segidan hasten xat bolak igoten, pare bat susto potentiauak pedalak emutia jare eta estiraitten jarri bihar, eskuakin boliari berutz presionaitten, postura onena bilaketan,….en fin, a resumidas cuentas dando pena!
Hor  ia dudaitten hasten naiz bukaketako kapaz izango ote naizen baina laister hankak bizikletara itten xat eta bolak bake apur bat emuten dostai. Bi aldiz pentsau barik a recuperar el tiempo perdido, betik gora leña hasten naiz, bbt-ro pillia aurreratuten, ezkerreko intermitentia emun eta diarka “izquierda izquierda” pasua jareteko. Goraino eztot ezer aldaketan, eta ia Moral gainian txamarria jasteko geatu, ura hartu ta berriz bera, goixan 3º bakarrik dauz eta haiziakin sensasinua de bastante menos da eta. Goitik bera plato haundixa sartu ta frenuak nun dauzein be ahaztuta bajaitten dot, a muerte!!! Topera noia, larrei ta dana, como si fuesen 10km! Bera ailautakuan han dau kortia, Btt-ro pilia dauz, kriston kaosa, danak diskutitten, ambulantzian jendia, etc etc. un panorama vamos. Nik boluntaixo batei galdetuten xat txipakin nundik pasau bihar dan, eta ideaik be eztako, como de costumbre mekauen dioska hasten naiz eta tipa bat etorten xat esaten bea dabilela numeruak hartzen eta denporak, eta buelta emun eta berriz gora fateko. Ti tau, esaten bukatu orduko berriz bizikleta gainian zutik eta emun eta emun nau. Beste aldetik Moral igotia benetan goorra da eta bukaera aldera, berriz be problema muskularrak hasten xat. Gemeluak lenengo, iztarrak gero, dana igoten xat. Asta besuetako atzeko bolia (tríceps usteot dala) igo itten xat, lo nunca visto (eske bizikleta gainian zutik in dot ixa rekorrido dana eta berdin jarraiketan dot). Al dan mouan aguantaitten dot ze altimetrua dakot eskuan eta ikusten dot 100m-ko desnibela falta xatela gora ailaitteko. Ta ixa ailaitten eta berriz be hobetuten nabilela esan leike, beraz gora ailautakuan geatu be enaiz itten, atzera begira noia denbora danian eta eztot gura ia azkenengo 16km honeittan inork pasaitteik. Goixan kriston raskia dau eta nik txamarria bizkarrian, mallot azpixan dakot, baina enaiz geatu be itten jasteko, dakotenakin bera! Karrerako bigarren failua eta azkena hauxe, tremendako hotza pasaitten dot goittik bera, baina dakoten motibasinuakin egixa esan askoik eztozt importa, platua sartuta berriz be a muerte noia ta! Bukaeran ia herrixan sartzen naiz, ia oin bai nau seguru lenengua izan bihar naizela eta eztauela imprebisto posiblerik, ni aberia ni pintxazo, bizikletia bizkarrian hartuta be ia ailauko naiz eta. Metako rektan ia etxekuakin akordau, betiko rituala eta bukatu da el infierno cántabro neretako, paso al cielo Cantabro. Organizazinoko batek bizikletia hartzen dost boxetara erueteko nik powerade bat eraten doten bitartian, fotógrafo pare batek geatuten doztai, eskuak jasoteko eta argazki pare bat etaraten doztai, eta segidan boxetara. Enaiz berba itteko be kapaz, aho dana tiritaitten dakot, beraz boxetan wind-stoperra jantzi ta dutxara aguro. Entrega de premios 21:30 izango danez, denbora asko dakot oindiok eta zela eualdixa exageradamente txarra doken, kotxera fan nintzen loitera. Kontutan euki eskero goizeko 4:00 jaiki, 2 orduko biajia in, 8:30-ko karreria, honeskero meresita be badakot eta. Loik eztot itten eta luze itten xat esperia baina atzenian entrega de premios, btt Joseba Albizuk irabazi dau(ex euskaltel), maratoia berriz aurreko urtian ultramaratoia irabazi eben Leoneko figura batek (datorren urtian kombinadia irabastia gura dauela esan eben, ….eso ya lo veremos, jaja ja) eta combinadia berriz nik. Nik kombinadan neukan ribaletako bat Xabier Lekue zan, honek ne aldian kriston nivela dako eta hau aurretik kontaiiten neben bai ala bai, eta entrega de premiosian konturatu nitzan maratoia irabazi dauen neskia, Leire Elosegi, bere parejia dala, eta Xabik Maratoia beakin batera in dauela (5:33) beraz bizikletia 30 min pasako desbentajiakin hartuko eben, eta gero bizikletan erretirau in bihar izan zan. Beste bat nere aurretik ibili biharko zana Jose Alberto Garcia, maratoian pasau dot, km batzuk inttu jarraitu guran baina azkenian tirua jo dau (eta esto lo digo con la boca enorme ze tipo honek me ha privau 2 aldiz podiuman goixenera igotia eta beste 3º baten podiumeko kajoi bajuenian eotia tokau xat bera gain gainian dauela). Badakit ni baino gehixau dala, karrera potentetan kriston puestuak dako inda batez be mendiko eta neguko triatloittan, baina bueno, gaur gaurkua, gaur ni gehixau izan naiz!!! Joder que bien sienta decir esto!!ja ja ja
Ta hor bukaketan da el periplo cántabro, kronikarako bentzet, ze neretako beste 2 orduko biajia geratu xaten, baina bueno, sarna con gusto no pica. Domekan rodillo ordubete bat in neben lasai lasai Girua ikusten hankak soltaitteko eta atzo ia deskanso total. Gaur oindiok sahietzetan kriston mina dakot maratoiko kaidiatik, eztakit apurtuta dakoten o ze kristo dakoten, pare bat egunian ezpadoia medikuana fan biakot a ver fisuran bat o ze dakoten!...ze 15 egun barru Salouko Ironmana dau!!! A descansar!!!

http://www.diezmildelsoplao.com/
SAILKAPENA:  http://www.diezmildelsoplao.com/index.php?option=com_content&view=article&id=65&Itemid=81


2012-05-23

PAGOETAKO MENDI LASTERKETA - PABLON KRONIKIA


IX. Pagoeta mendi lasterketa 2012-05-16

Denpora pillatxua konpetiu barik egon ta gero, aurreko urteko Aizkorriko maratoitik,  Pagoetako mendi lasterketan partehartzeia pentsau neben. Euskal herriko mendi lasterketatan klasiko bat, 9. ediziñua!! Karrera motza (15km) eta ez hain gogorra, gutxi entrenauta itteko modukua.

Zarautzera illau, aparkau eta dortsala hartzera. Irteera-helmuga lekua oindikan montau barik baina dortsalak banaketako lekua ia martxan dauenez, dortsala hartu eta kotxera berriro aldatu eta beroketa estiramentu gutxi batzuk ittera. Hau da, personalmente, karrera aurretik eukitten doten fallo haundixenetarikua: beroketak eta estiramentuak. Batzutan denpora faltiatik, beste batzutan gogo faltiatik…baina gehixenetan ohitura faltiatik karrera askotan ondo berotu barik eta estiramentorik in barik urten izaten dot. Gero kriston putzak botaten faten naiz lehenengo kilometrotan.

200 ta piku korrikalari irteera puntuan, mendi lasterketatan punta punta dabitzen korrikalari gutxi. Oñatiarrak be normalian baino gutxiu, euskalerrixan dauzen mendilasterketa pilluakin ez da harritzekua, danera ezin illau!! Korrika itteko egualdi nahiko ona, sargori puntu batekin baina aurreko egunetako berotzar barik.

Ibilbide hasieria nahiko desatsegina itten da, asfaltuan eta aldapa gogorrakin eta karrera “motz” danetan moduan oso azkar urten gebenez nahiko esplozibua itten da. Gero ia bakoitzak bere ritmua hartu eta pista batzutan sartuaz mendi karrera kutsu gehixau hartzen dau. Asfalto, porlan, pista ta sendak tartekatuz itten da Pagoetarainoko igoeria, aldapa gogor gogorrak ez diazenez ixa ibilbide gehixena korrika in leike. Aurretik beste 3 edizino inda dakotenez ibilbidia ondo ezauketan dot eta goruntzkuan indarrak gordeten faten naiz badakit eta azken kilometruak luziak in leikiela aurretik dana emun eskero. Pagoetako gurutziari buelta emun, ur trago bat hartu, arnasia rekuperau eta beheruntz. Behe lainua euenez inguruko parajiak ezin ikusi ta hortarako denporarik be ez! Beheruntzua ixa goruntzkuan berdina, porlan eta asfaltoko zatixak gogorrak itten diaz muskularmente baina ibilbide erdixan fuerte noiala ikusiaz apur bat estuketia pentsaitten dot ta hor korrikalari batzuk pasauaz, metara fuerte eta indarrakin sartzen naiz, disfrutaitten!!

Meta pasau orduko korrikalarixantzako kamisetia eta produktu lote bat opari, zozketan suerterik ez dau baina alatabe ezin kejau!! txorixo pintxo bat jan eta kokakola bat edan ostian hotzitu baino lehenau dutxara. Balantze moduan oso gustora nere forma onenian ez nauela kontutan izanda, askorik ez sufriu eta disfrutaittiakin pozik.







  

ZORIONAK ARGIDER - 10000 DEL SOPLAON TXAPELDUN

Pasa den larunbatean Cantabriako Cabezon de la Sal herrian, 10000 del Soplao lasterketa ospetsua jokatu zen    eta "conbinada"  modalitatean gure lagun Argider Isasti izan zen txapelduna. BTT-an ezaguna den proba honek, beste hiru lasterketa ere baditu: maratoia, ultramaratoia eta "combinada". Azken hontan 44km egin behar zituzten mendian korrika eta 108 km BTT-an eta eguraldi oso txarra izan zuten arren, Argider izan zen helmugan lehena.

Laister izango ditugu bere kronika bat eta argazki batzuk.


2012-05-12

APUKO ULTRA TRAIL 83 KM - Ikerren Kronika

Apirilak 5 larunbata goizeko 6etan eman zitzaion irteera lehenengo Apuko Ultra Trailari. Zaramiloko plazan 150 bat korrikalari gerturatu ginen, Bilbo inguruko mendiak zeharkatzeko gogoz. Irteera oso goiz zenez aurreko gauean gerturatu ginen Luis, Peitto, Argider eta ni Zaramillora Ardiderren autokarabanan lo egiteko asmoz. Gaueko 23:30ak inguruan iritsi ginen eta autokarabana eta furgoneta ugari zen bertan eta denborarik galdu gabe lotara joan ginen, iratzargailua goizeko 4:30etan jarrita, bihar arte esan beharrean, geroarte!!!

Goizean jeiki eta dorsal banaketara inguratu ginen eta ibilbidean izango zen aldaketaren berri eman ziguten. Teorian 83 km zituen eta 4484 metroko desnibel positiboa, baina "halimoches" izeneko txori bat dela eta 5 km moztuko zutela esan ziguten. Lagun ugari agurtu genituen, euren artean Mutrikuko Iñaki eta Nekane, Beasaingo Valdi eta Eibarko Edu eta gero gosaltzera joan ginen. Indarrak hartu, arropak prestatu, motxilan material egokia sartu eta irteera puntura joan ginen. Goizeko 6:00etarako bost minutu falta zirela hasi zen euria baina laister geratu zuen eta eguraldia ez zen aitzakia izan lasterkariendako eta Oskar Nietoren hitz batzuk entzun eta irteerako "bozina" triste bat entzun ondoren eman zitzaion irteera lasterketari. 
Irten orduko goruntzako bide estu bat hartu genuen eta aurrean talde txiki bat egin zen faboritoekin. Zertxobait atzerago zihoan Argider eta metro batzuk atzerago ni. Luis eta Peitto metro batzuk atzerago lasaiago irten ziren. Irteeran gutxi ginenez oso sakabanaturik egin genituen lehen kilometroak eta frontalaren laguntzarekin bakarrik egin nituen lehen bost kilometroak. Pinudi batean gora joan ginen lehenengo eta eguna  argitu zuenerako zelai berdetan sartu ginen. Korrikalariok konturatu ginen 10 begirekin korrika egin behar zela  markak ikusi ahal izateko, nehiko gutxi bait zeuden. Igoera gogor baten ondoren Gongeda tontorrera iritsi ginen eta beste jeitsiera motz batekin 10.km-an zegoen lehen anoa postura. Bertan 15 bat lagun elkartu ginen eta jaten nenbilela, sutan zetorren Argider etorri zen atzetik. Aurreko taldean zihoala markak falta zirelako galdu egin ziren eta arrazoi osoz haserre zetorren. Gero kontatu ziguten lasterketen aurka dagoen norbaitek zintak kendu zituela. 

7 laguneko talde bat egin genuen eta bertan batek GPS-a zeraman ibilbideko track-arekin eta haren laguntzaz bide egokia jarraitzea lortu genuen, metro batzuk alperrik egin genituen arren. Igoera gogor baten ondoren 1000 metro inguru dituen eta 20.km-an kokaturik dagoen Ganekogortako gainera iritsi ginen. Giro ederra zegoen bertan  eta Bilbo hiria  eta itsasoa ikusteaz gain, lasterketan izango genituen mendi gogorrak ikusi genituen. Ondoren 6 km-ko jeitsiera gogorra genuen eta egia esan taldearen erritmoa jarraitzeko lanak izan nituen, metro batzuk galduta joan bait nintzen. Markak falta zirela eta ez nuen atzean gelditu nahi eta aurrerago beste igoera txiki baten eta jeitsiera baten ondoren 30.km-ko anoa postura iritsi ginen. Hemenik aurrera bidea hobeto markatuta egongo zela esan ziguten eta nik erritmoa jeitsi eta lasaixeago joatea erabaki nuen, 50km falta bait ziren eta taldean ni baino gogorrago zihoazen Argider edo Gps-a zeraman Guillermo Pinillos Zegamarra bait zeuden besteak beste.

Beste igoera gogor batekin Galarragako tontorrera iritsi nintzen, egian esan muskularki arazo txiki batzuekin, baina erritmoa jeitsita gustorago nihoan eta jeitsiera luze batekin 45.km-an kokatutako anoa postura iritsi nintzen. Hemen makarroi platerkada bat jan eta indarrak hartu nituen eta irtetzeko prest nengoela Mutrikuko Iñaki iritsi zen. Ni aurrera joan nintzen berak jaten zuen bitartean, baina aurrerago elkartuko ginelakoan. 56.km-an zegoen Eretzako tontorrera inguratu ginen pista batean km asko eginez eta jada amore emandako korrikalari batzuk ikusiaz. Ikusgarria Eretzarako azken aldapa!!! "cortafuegos" erako aldapa gogor bat, ikusi eta ez sinestekoa!

Jeitsiera motz batekin 57. kilometroko anoa postura iritsi ginen, jende dexente zegoen etxabola batera. Lasai    eta dexente jan eta edan nuen eta berriz ere hiru igoera motz baina gogor igo genituen. 10 minututan igotzeko aldapak ziren, baina lasterketaren altuera hauetarako oso gogorrak. Hirugarren tontorretik jeitsiera luze bat genuen piñuditan zehar eta jeitsiera hontan harrapatu ninduen Amorotoko Iñakik. Hau poza, egia esan kilometro asko egin nituen bakarrik eta lagun baten konpañia asko eskertzen da. Jeitsiera hau eginda, teorian Apukoko azken igoera bakarrik falta zen, baina etzen beingoan iristen igoera hori! Tontorraren azpian egon ginen eta hala ere mendiari buelta osoa eman behar izan genion azken aldapa gogorra igo arte. Gainera momentu hortan euria ere hasi zen eta sira jantzi behar izan genuen. Azkenean Apuko gaina harrapatu eta azken jeitsiera helmugara. 

Iñakiren laguntzaz askoz errazago egin nituen azken kilometro hauek eta helmugara biok batera iritsi ginen Aran, Leire eta Ainhoaren txalo artean. Guztira 12 ordu eta 27min eta 9 segungu behar izan nituen ibilbide gogor hau egiteko eta sentsazio oso onak ez nituen eduki arren gustora gelditu nintzen leku berriak ezagututa. Argider jada dutxatuta zegoen eta Luis eta Peitto pixka bat atzerago etorri ziren. Dutxatu, indarrak hartu (makarroi platerkada) eta hiru taldekideak Oñatira etorri ziren. Aran eta ni Mutrikuarrekin geratu ginen, Nekane helmugaratzen ikusi, sari banaketa ikusi eta paella bikaina dastatzen.

Horrelaxe ba Apukoko Ultratrail-aren lehen edizioa. Laburbilduz, antolakuntzak asko hobetu behar duela iruditzen zait ( errespetu guztiarekin, lan asko bait dago lasterketa honen atzean), eta Bilbo inguruan ez nekien horren mendi politak zituztenik, benetan oso paisaia ederrak. Eta ea datorren urterako mendi lasterketetan "zintak" edo markak kentzen dituztenak bakea ematen duten!



Eibartarrek eginiko bideo bat:


Ta hurrengo erronka Hiru Haundiak.



2012-05-11

SAKANAKO IBILALDI HANDIA 55Km


Apirilaren 28an Irurtzunera joan ginen Luis, Aran eta Iker Sakanako martxa egiteko asmotan. Goizeko 4:15etan Oñatitik irten, Irurtzunen txartela hartu eta 5:50 inguruan gertu geunden irteerarutz joateko. Azken 15 egunetan euri asko eginda zegoen eta ibilbidean zehar lokatza asko egongo zela bagenekien. Horrez gain larunbaterako oso eguraldi txarra iragarrita zegoen, euri askorekin eta tenperaturen jeitsierarekin eta kotxean gindoazela aterri egon zen arren, goizeko 6:00etan irteera ematearekin bat hasi zen euria, eta nola hasi gainera!!!
Luis eta Iker aurrera joan ginen martxa erritmo bizi baten egiteko baina lehenengo km-tan bota zuen euriarekin eta ibilbidean ikusi genuen lokatzarekin, beste era batera ikusi genuen mendi martxa eta pixka bat motibazioa galtzeaz gain, lasaixeago hartu genuen. Aran atzerago zetorren, hau ere busti bustita eta giro horrekin 55km egiteko animo gutxirekin.
7.kilometroko Txurregiko igoera gogorraren ondoren eguraldiak atseden bat eman zigun eta 2-3 ordutan euri gutxi egin zuen. Txurregiko jeitsiera kontuz egin beharrekoa zen, harri guztiak lokatzaz beterik zeudelako eta kilometro gutxi barru lehen anoa postura iritsi ginen. Hemendik aurrera igoera lasai baina luze bat egin behar genuen San Donatoraino eta tarte horretan Euskal Herriko erdigunea den puntutik pasa ginen. San Donatoko ermitan "txartela" sinatu eta hoztu aurretik beheranzko bidea hartu genuen. Hasiera nehiko lasaia zen baina ezkerretara hartzen den momentutik jeitsiera asko gogortzen da, denbora gutxian Uharte Arakilera iritsiz. Hemen salda beroa eta txokolate apur bat jan eta Aralargo San Migel ermitarako igoera hasi genuen. Igoera oso polita da eguraldi ona dagoenean, baina euririk egin ez zigun arren, paisaiaz gutxi gozatu ahal izan genuen.
Ordubete inguruan iritsi ginen Luis eta Iker 32.kilometroan kokaturik zegoen San Migel-eko anoa postura. Gazta eta txorixo apur bat jan eta hoztu aurretik mugitzea pentsatu genuen. Puntu hontan banandu egin ginen, Luis gogor zegoen eta aurrera egitea erabaki zuen eta Iker berriz atzerago zetorren Aranen bila abiatu zen Uharte Arakil aldera berarekin azken 25 kilometroak egiteko. Uharte eta San Migel arteko bide erdian elkartu ginen Aran eta Iker eta Kepa Larrearen konpañian azken maldak igotzeari ekin genion. Azken 15minututan gogotik hasi zen euria berriz ere eta ermitara bustita eta hotzak iritsi ginen. Zerbait jan, arropak aldatu eta Madoz-erako jeitsiera hasi genuen. Euria gogor ari zuen eta ze lokatza guneak pasa genituen!!! Lurrera ez erortzea edo zapatila lokatzatan ez galtzea zaila zen eta goitik behera lokatzara errekak zeudenez oso kontuz jeitsi behar izan genuen.
Madoz-era taldetxo batean iritsi ginen Aran eta Iker eta bertan esan ziguten Trinidadeko azken igoera moztu egin zutela jeitsiera arriskutsu zegoelako. Luisekin telefonoz egon nintzen eta bera Trinidad igotzen ari zen, bera pasa zenean oraindik moztu gabe zegoelako. Orduan guk azken igoera txiki bat igo eta berriz ere Irurtzuneko frontoiruntza joan ginen eta Luis berriz 3. ermita igota iritsi zen frontoira.
Azkenean Luisek ibilbidearen 55km egiteko 9h50minutu behar izan zituen eta Aran eta Ikerrek ibilbide moztuaren 51km egiteko 10h55minutu. Laburbilduz goiz jaiki, eguraldi txarra izan eta lokatzaz beteriko ibilbide bat izan arren, hirurok gustora amaitu genuen egindako ibilaldiarekin.

Argazkiak edo martxako denborak: http://www.iratxo.galeon.com/irateusk.html

2012-05-02

ARRATZU-URDAIBAI ARGIDERREN KRONIKIA

Egixa esan tremendako pereziakin noian, eguraldixa ikusitta, taldeko beste inor ez etorrela ikusitta, eta aurreko asteko entrenamendua ikusitta….baina bueno, mendixan km batzuk in biharrian nauen bai edo bai eta giro honekin itteko era bakarra zan!

Ba ailau, aparkau, dorsala hartu, ta ixa beroketako asti barik Irteeria. Tospikin barriketan urten neben, betiko mouan, arnasa baino lehen izter puta honek estutu nostan. Hasiera hasieratik kargauta, goruzkuan kargau eta beruzkuan apur bat deskargaitten xaten. Baina hau karrera bat da eta jendia gorutz be fan doia, beraz etzan denbora asko pasau nere inguruan urten ebein lagun danak aurrera fateko (Tospi, Uribe, Aizkorbe anaiak,…). Ni nerera, edo ne iztarrak jareten dostanera! Poliki poliki berotualaz hobeto noian, gero ta gustorau eta konturatu orduko pasaitten dia lenengo 8km-ak, gora bera gora bera nahikua toboganekin. Hemen hasten da falta xakun 3 igoera potentetako lehena. Bertan Aizkorbe anaiak eta Uribekin juntaitten naiz eta barriketan igoeria amenuaua itten xaku. Igoera hau da tipiko argazkikua, soka fijo batzukin eta igoera oso oso potente bat. Lasai lasai barriketan goiko ermitara ailaitten gara eta bajadan Mikel eta Uribe atzian geatuten dia. Bukaeran Tospikin bat itten dot eta beakin barriketan km batzuk jarraiketan dot. Bigarren mendixa igoten hasi orduko, Tospi berriz aurrera doia, ne aldian samur doia betik gora, ta ni nerera lasai lasai. Gora ailaittian berriro juntaitten ga, baina berutzkuan atzian geatuten da, bestiak beste ni gustora noia eta zela 2. mendi gainian km 18 pasau dun, apur bat estuketako ordua be bada ta! Goitik bera ia nahiko ritmo polittian bajaitten naiz eta enterau orduko 3. igoeran nau, hau sela azkena dan betik gora be emun itten xat, eta azkenengo bajadan oindiok eta geixau! Jende dexente pasaitten dot goittik bera, batez be azken bajada honetan. Bestiak beste 4. neskia, aloñan 3. in ebena, eta ne artian pentsaitten dot enoiala hain hain atzian. Akordau orduko asfaltuan sartu ta helmugara, azkenian 3:35 eta 66. postua, baina bueno hau gutxiengua da, importantiena beste 30km sakura, eta sensasino nahiko onakin gainera. Oso gustora bukatu neben, de menos a mas fanda, eta gustora,…errekan sartu belaunetaino, lokatzaia kendu ta dutxa bero bat artzera berotan sartzeko!! Puffff, malas noticias, eztau ur berorik, barrakoi baten ur hotzakin dutxau bihar da! Burura datorren lenengo gauzia ALOÑAKO IGOERA, oñatiko plazia, polikiroldegiko ur berua ta dutxak, ondorengo saldia eta txoixo bokadilua…..en fin, es lo que hay, dutxau, erropa sikua jantzi ta zerbait jatera haber berotan sartzen naizen!! Aspaldiko lagunekin apur bat eon zeoze janaz berotan sartzeko baina ni por esas, beraz kotxia hartu ta etxera bueltaitten naiz entrega de premios eta ezer ikusi barik. Karrerian konklusinua argixa da: karrera politta, organizazino ona, baina batez be fetxa eta km idealak, batez be jendia aizkorrira begira dabilelako ia!! Aloñan hartzen dun besteko lana eta bialekuak beste inungo karreratan eztiala hartzen, beste inun estot ikusi hainbeste markautako rekorridua, hainbeste laguntzaile kruzetan, bukaerako luntxa,  abituailamientuak, ambientia, …gero ta garbixau dakot, inguruko karreratako antolakuntzarik onena dakula Aloñako Igoeran, failaiten dauena rekorridua eta fetxia dala!

2012-04-29

ALOÑAKO IGOERA

Joan den Igandean izan zen Oñatin Aloñako VIII. Igoera. 200 korrikalari izan ziren irteeran eta aurten Mountain Running International Cup zirkuitorako puntuagarria zenez lasterketa, maila handia izan zen irteera puntuan, euren artean Agusti Roc, Ionut Zinca, Walter Becerra edo Michel Rabat. Bertan izan ziren Xabier Iñurritegi, Jexux Odriozola, Unai Agirrebalzategi, Joxe Mendiola eta Igor Guenetxea taldekideak ere.Iaz bezela Paramontaña lasterketa ere egin zen eta 13 lagun elkartu ziren Belarretik salto egin nahian.

15 egunetan eguraldi txarra izan ondoren igandea nehiko eguraldi onarekin argitu zuen eta goizeko 9:00 aldera hasi ziren inguratzen korrikalariak dorsalaren bila. Beroketak egin eta irteera kontrolaren ondoren goizeko 10:30etan eman zitzaion irteera lasterketari Oñatiko plazan eta era berean 10:35ean irten ziren Urtiagainetik parapenteko lasterkariak.

Irteeratik Ionut Zincak abantaila handia hartu zuen, lasterketa irabazteko bere asmoa erakutsiz. Atzetik Walter Bezerra eta Agusti Roc zituen, baina 4.kilometroan zegoen Urtiagaingo anoa postura iritsi orduko tarte handia ateratzen zien errumaniarrak. Aloñako gurutzean errekor berria ezarri zuen 48min25seg.-ko denborarekin eta ibilbidean zegoen lokatzak laguntzen etzuen arren, jeitsiera azkar baten ondoren helmugan ere probako errekor berria ezarri zuen 1h11min34seg-rekin. Bigarren postuan sailkatu zen Walter Becerra eta hirugarren Agusti Roc. Emakumeetan Nerea Amilibia izan zen garaile 1h32min39 seg-rekin eta Azara Garcia eta Montse Vazquez-ek lagundu zien podiumean.

Parapenteko lasterketan albisterik onena, eguraldia lagun parapentearekin salto egin ahal izan zutela izan zen. Motxilarekin Aloñako gurutzeari buelta eman ondoren berriz ere Belarrera jeitsi ziren eta bertan parapentea ireki eta aireratu ziren. Berezanoko zelaietan lurra hartu, dena jaso eta korrika Oñatiko plazara joan behar zuten eta 1h15min 56seg-ko denborarekin Dani Tena izan zen irabazle Inazio Aramburu eta David Martin-en aurretik.

Taldekideen artean Joxe Mendiolaren 11. postua aipatu behar da 1h24min14seg-ko denborarekin eta gainera beteranoen mailan bera izan zen irabazle. Atzeraxeago sartu ziren Jexux Odriozola (1h35min11seg), Igor Guenetxea (1h36min58seg), Xabier Iñurritegi (1h40min15seg) eta Unai Agirrebalzategi(1h40min 35seg).

Sailkapen Orokorra:  http://www.aloina.net/Aloinako_Igoera/clasificacion2012.pdf
Argazkiak:  http://www.txantxiku.net/Alona%20Igoera/alona12/alona12.html





BERAKO MARATOI ERDIA - OÑATI TRAILEN LEHEN PODIUMA

Apirilak 15ean izan zen Berako mendi lasterketa eta eguraldia lagun ez izan arren, jente ugari gerturatu zen bertara. Bertan taldekide asko izan ginen: Unai, Peitto, Luis, Iker, Joxe. Aste guztian eguraldi txarra izan ondoren astebururako edurra egingo zuela iragarri zuten eta Oñatitik Berara irten aurretik, Belar eta Aloña inguruak zurituta ikusi genituen.

Berara bidean zaparrada ugari bota zituen eta goizeko 8:30 inguru ziren bertara iritsi orduko. Dorsala eta oparia hartu eta aldatzera joan ginen. Egiten zuen hotzarekin lehenengo burukomina zer erropa jaztea zen eta nik uste ia denok ondo janztearen apostua egin genuela. Lasterketa irtetzeko 10 minutu falta zirela, ibilbidean aldaketa batzuk zeudela esan ziguten, eta distantzia mantendu egingo zen arren, Larruneko azken igoera ez zela igoko, harriskutsua baitzen.

Manttaleko aldapa gogorretan berotu ginen denok eta Ibardinerako jeitsiera berriz,kontuz jeitsi beharrean izan ginen. Hemendik beste igoera gogor baten ondoren Larrun txikira bideratu ginen lokatza eta urez beteriko sendetan. Inguru hauetan izan genuen eguraldi txarrena trumoi, oinaztu, txingor eta haize hotzarekin, baina esan bezala Larrunerako azken aldapa falta zenean beruntzako bidea hartu genuen. Egia esan igotzeko bezala zegoen, ez bait zegoen elur askorik, baina leku harriskutsua da 500 korrikalari bertan sartzeko eta erabaki egokia hartu zutela esan behar da.

Helmugara eramango gintuen jeitsiera luzea eta nahiko harriskutsua zen eta bakoitzak ikusten zuen zenbat harrisku hartu. Helmugara inguratzean konturatu ginen ibilbidea aldatzeaz gain, moztu ere egin zutela eta azkenean 18,5 km-tan utzi zuten.

Esan bezala Oñati Trail-en lehen podiuma izan zen, Joxe Mendiolak beteranoen mailan bigarren sailkatzea lortu bait zuen eta sailkapen orokorrean ere 20. postuan sailkatu zen.

Oñatian gehiago ere izan zen bertan, euren artean Lukene Igartua eta Marije Zubizarreta.

Sailkapen nagusiari dagokionean Didier Zagok irabazi zuen lasterketa Aitor Osa eta Oier Ariznabarretaren aurretik eta emakumeetan Oihana Azkorbebeitia izan zen garaile Laura Sola eta Nerea Amilibiaren aurretik.

Horrelaxe geratu zen sailkapena:   http://www.manttale.com/img/2012klasi/ABSOLUTA.pdf

1-DIDIER ZAGO   1h24min
2-AITOR OSA       1h25min
3-OIER ARIZNABARRETA  1h30min
......
20-JOXE MENDIOLA  1h38min
135-IKER AGIRREBALZATEGI  1h51min
267-LUIS URIGOEN 2h03min
282-XABIER IÑURRITEGI 2h03min
283-UNAI AGIRREBALZATEGI 2h03min






2012-04-02

ECOTRAIL PARIS 80km 2012 - TRANPAZ BETERIKO IBILBIDEA

Abenduan izan genuen proba honen barri eta 4 oñatiar inskribatu ginen 80 km-ko lasterketara, Aran, Iker, Maite eta Igor. Paris inguruan mendi handi gutxi dagoen arren, ibilbidea inguruko baso eta parkeetatik igarotzen da. Irteera Saint-Quentin en Yvelines-en kokatua dago eta gora behera asko dituen ibilbidearen ondoren helmuga Eiffel dorrearen lehenengo pisuan dago. 1500 metro positiboko desnibela du, 13 orduko denbora limitea eta 2000 korrikalari izan ginen irteera puntuan.
3 hilabetetan gora-behera asko izan dituen prestaketaren ondoren Martxoaren 23an abiatu ginen Biarritzetik Parisera. Behe lainoagatik ordu eta erdi atzeratu zen hegazkinean Pariseko aireportura iristean bertako tenperaturak arreta deitu zigun. Bagenekin 4 egunetarako eguraldi ona iragarrita zegoela, baina garai hauetarako bero egiten zuela iruditu zitzaigun. Ostiraleko eguna nekagarria izan zen, lehenengo hegazkina, gero trena eta azkenik metroan, eguardirako iritsi ginen gure hotelera. Bazkalostean eta atseden baten ondoren Eiffel dorrearen azpian kokaturik zegoen karpa handira joan ginen metroz. Dorsala hartu, azken dudak galdetu eta bertako postuetan erosketaren bat egin ostean goiz joan ginen afaltzera, ahal bezain laster motxila gertatu eta atseden hartzeko.
Larunbatak giro bikainarekin argitu zuen eta irteera eguardiko 12etan zen arren goizean goiz jaiki ginen indarrak hartu eta irteerarako bidaia egiteko. Lehenengo metroz, gero trenez eta azkenik autobusean ordubete inguruan iritsi ginen irteera puntura eta 10:30ak inguru zirenez ordu eta erdi inguru genuen zerbait jan eta arropa egokia aukeratzeko. Arropa aldetik ez zegoen dudarik, fraka motzak eta niki manga motza. Motxilan ere aldatzeko arropa gutxi, iluntzean ere ez zuela hotzik egingo pentsatuz. Hala ere motxilak bere pisua hartzen du jana, ura eta derrigorrezkoak diren gauzak sartuta. Nahi ez genuen erropez beteriko motxila antolakuntzari eman eta irteera gunera sartu ginen 11:40ak inguruan. Nahiko aurrean postu bat hartu genuen gero irteeran  izan zitezkeen arazoak ekiditeko eta azken estiramentuak eginez ordua noiz iritsiko egon ginen.
Eguerdiko 12etan puntuan eman zitzaion irteera lasterketari eta hasieran zelai zabal bat zegoenez, jende ugarik aurreratu gintuen. Buelta txiki bat eman ondoren berriz ere irteeratik pasa ginen eta golf zelai baten ondotik pasatzen den eta laku haundi bat inguratzen duen pista estu batetik joan ginen. Lehen 10 km-ak lauak ziren eta 22. kilometroan kokaturik zegoen abituailamenturarte ere ez zegoen gora behera askorik. Korrika egiteko kilometro aproposak ziren eta denbora limiteari aldea kentzeko egokiak, baina bestalde erritmoz pasatzearekin kontuz ibili beharrekoak. Hasieran laurok batera irten ginen arren, lehendabizi Maite eta Igor aurreratu ziren eta ondoren Aran eta Ikerrek harrapatu eta pixka bat aurreratu ginen.
22.kilometroan kokaturiko Buc-eko abituailamentura 2h 30min inguruan iritsi ginen laurok eta 1500 postuaren inguruan genbiltzan. Giro bikaina zegoen bertan, jente ugari, musika talde batek giroturiko musika eta jan eta edana. Motxila urez bete eta oinez joan ginen pare bat kilometro aldean genuen sandwicha janez. Igor eta Maite zertxobait atzerago zetozen, baina minutu gutxi batzuk.
Lasterketaren gakoa bigarren parte hontan zetorren. 22. kilometrotik 55.eraino ez zegoen abituailamentu posturik, 45.eko ur postu bat izan ezik eta gainera ibilbideak gora behera asko zituen. Bero handia egiten zuen eta zuhaitzek eguzkitik babesten gintuzten arren tenperatura altuak asko nabaritzen ziren eta ur asko edan beharra zegoen. Ibilbidea ere asko gogortu zen, perfilak aldapa asko ez dagoela jarri arren eta desnibel positiboa handia ez izan arren, aldapa gogorrak zeuden, motzak baina gogorrak. Igoerak oinez egiten genituen eta jeitsierak korrika. Jada beroaren eragina nabaria zen eta behar baino azkarrago irtendako korrikalari asko ikusten ziren bide izkinan jarrita.
 
6h eta 40 minutu inguruan iritsi ginen Aran eta Iker, Meudon-en 45. kilometroan zegoen ur postura. Jende asko zegoen bertan atseden bat hartu eta zerbait jaten. Guk ere 10-15 minutu egin genituen indarrak hartzen, oraindik 35 km gelditzen baitziren. Atsedena hartu eta irtetzera gindoazela bestaldean Maite eta Igor zeudela ikusi genuen, ehun bat korrikalaritik gora egongo ginen bertan. Beraiek indarrak hartu bitartean guk aurrera jarraitu genuen denbora gehiegi galdu barik. Meudoneko obserbatorio hau oso leku polita zen, bista politekin eta asko falta zen arren lehenego aldiz ibilbidean Eiffel dorrea ikusi genuen.

Meudonetik irten eta 10 km genituen hurrengo abituallamenturarte, paisaje ederraren ondoren berriz ere basoan sartu ginen. Kilometro hauetan aldapak gutxitu egin ziren eta erritmo oso onean joan ginen, aldapak oinez eginez baina bestela ahal zen tarte guztietan korrika eginez. Eguzkia bazijoan eta basoan iluntasuna geroz eta nabarmenagoa zen. 7h eta 40minututan, hau da, arratsaldeko 19:40an iritsi ginen frontala jarrita Chavilleko abituallamentura. Bertan jente asko zegoen baina guk 45. kilometroan ondo jan genuenez ura hartu, platano bat jan eta aurrera jarraitu genuen. Gaua zen arren ez zuen hotzik egiten eta momentuz erropa gehiagorik ez jaztea pentsatu genuen. Maite eta Igor 10 minutu beranduago iritsiko ziren bertara.
Hemendik aurrera ibilbideak aldapa batzuk zituen arren, aldapa gogorrak gutxitu egin ziren eta erritmo bizian jarraitu genuen aurrera. 63.kilometroan parke haundi batean sartu ginen eta 67.ean iritsi ginen azkenengo abituallamentu postura, Domaine national St-Cloud-era. Bertan 9h eta 25minutu generamatzan eta oso gustora, hanketan 67km eraman arren. Postuari dagokionean atzetik aurrera gindoazen eta 22.kilometroan 1500. bagindoazen ere, karrera amaitzeko 13km faltan 1197.ak ginen. Hemen era ura bete, Coca-Cola edan, zerbait jan eta aurrera joan ginen, Sena ibaiaren bila. Igor eta Maite 9h eta 55 minutuan iritsi ziren eta laurok geunden lasterketa amaitzeko bidean, denbora limitearekiko tarte handiarekin eta gehiago ateratzen. Jada Eiffel dorrea argiztaturik zegoen eta gero eta gertuago ikusten genuen.

Beste 3 bat kilometrotan parke hontatik irten ginen eta Sena ibaiaren ertzera iritsi ginen. Jada 70. kilometroa zen eta falta ziren azken hamar kilometroak asfaltoan izango ziren. Sena ertzean itsasuntzi asko zeuden eta bertan festa ugari eta gu dorsala bularrean eta frontala buruan dugula! Batzuk asko animatzen zuten eta beste batzuk arraro begiratzen ziguten. Indartsu iritsi ginen azken kilometrotara eta korrika dexente egitea lortu genuen; poliki baina gelditu gabe. Helmuga gero eta gertuago ikusten zen; baita Pariseko zubi dotoreak ere.
10h 54minututan, gaueko 22:54ean, Pariseko Eiffel Dorrearen aurrean geunden eta animo asko jasoz eta bertan dagoen podium batetik pasaz, dorreak dituen 4 hanketako batera bideratu ginen. Jendeak benetan animatzen zuen eta jada helmuga gure eskutan zegoen, baina dorreak lehenengo pisurarte dituen 300 eskailerak igotzea falta zen. Poliki-poliki igo genituen eta 5 minututan goian geunden, argiztaturiko Eiffel Dorrean, alfonbra gorriaren hasieran eta 80 kilometroko ultratrail bat bukatzear. Gozatzeko momentua zen eta azkenean 10h 59 min 08 seg egin genituen. Argazkiak atera, "finisher" oparia hartu eta momentuaz gozatu genuen.



Bitartean Maite eta Igor Sena ibaiaren inguruan zebiltzan. Gaueko 23:38an Eiffel dorrearen oinetara iritsi ziren eta beste 5 minututan helmugara. Guztira 11h 44 min 11 seg behar izan zituzten ibilbidearen 80km egiteko.
Laurok argazki batzuk atera eta igogailuan beherako bidea hartu genuen. Gaueko hamabiak inguruan antolakuntzak jarritako karpan afaldu eta ondoren hotelerako bidea hartu genuen metroa itxi aurretik.
Zergatik tranpaz beteriko ibilbidea? Hasteko lehen 2 kilometrotan zelaian zeuden zuloengatik, orkatila guztientzako arriskutsuak. Bestalde lehen 22 km-tan oso kontuz ibili behar zen jarritako erritmoarekin. Korrika egiteko oso aproposak ziren, baina burua hotz mantendu behar zen 80 kilometrotako lasterketa zela kontutan hartuz. 35-45 kilometroen artean korrikalari asko ikusi genituen bide bazterrean eserita, etzanda edo oso erritmo motelean oinez ibiltzeko ia indarrik gabe. Azkenik perfilak laua zirudien arren eta 80 kilometrotarako 1500 metro positibo gutxi diren arren, ibilbidearen parte batek zuen gogortasuna aipatzekoa da. Lehen 22 km-ak eta azken 12ak lauak ziren arren, 22.etik 55.erako zatia gogorra zen, aldapa motzak baina gogorrak ziren eta denbora guztian erritmoa mozten zuten.

Parisera etortzearen helburua beteta zegoen eta laurok arazo fisiko txikiren bat genuen arren, pozik eta gustora geunden egindako lasterketarekin. Igandea eta astelehena Parisen turismo apur bat egiteko aprobetxatu genuen eta astelehen iluntzean berriz bueltan etorri ginen; lehendabizi Biarritzera eta ondoren etxera.


Iker Agirrebalzategi