Oñati trail taldeak Aretxabaletako M5 kirol dendarekin patrozinatzeko akordioa lortu du. Mendi materialean eta trailrunning-ean espezializatutako denda honetan, merkatuko marka nagusi guztiak aurki ditzakezue eta mendian adituak direnen gomendioak izango dituzue.
Esan bezala M5 denda Aretxabaletan aukituko duzue eta oraindik lanean ari badira ere laister dendaren web-gunean ere materiala erosi ahal izango da.
WEB ORRIA: http://m5dendaoulet-online.es/index.html
2012-06-10
HIRU HAUNDIAK 2012
Joan den Ekainaren 2an, gaueko 00:00etan eman zitzaion irteera Ondategiko plazan, 2012ko Hiru Haundiak lasterketari. Urtarrilaren 1ean ordu gutxitan 1500 pertsonak inskripzioa egin bagenuen ere, azkenik arazo ezberdinak direla eta, 1300 partaide inguru izan ginen irteera puntuan. Bertan izan ginen Luis, Xabi, Joxe, Aran eta Iker Oñati Traileko partaideak. Arazo fisiko ezberdinak direla eta Jexux-ek eta Maite-k ezin izan zuten irteera puntuan egon.
Lasterketan Gorbea, Anboto eta Aizkorri mendiak igo behar izan genituen eta 100km-ko ibilbide bat burutu. Eguraldiak asko zaildu zuen lasterketa, gauean ere oso bero bait zegoen eta larunbat eguarditik aurrera zer esanik ez. Horren ondorioa izan zen 1300 partaide ingurutik, 800 inguruk bakarrik lortu genuela helmugara iristea.
Lasterketan Gorbea, Anboto eta Aizkorri mendiak igo behar izan genituen eta 100km-ko ibilbide bat burutu. Eguraldiak asko zaildu zuen lasterketa, gauean ere oso bero bait zegoen eta larunbat eguarditik aurrera zer esanik ez. Horren ondorioa izan zen 1300 partaide ingurutik, 800 inguruk bakarrik lortu genuela helmugara iristea.
Hona hemen taldekideon denborak:
-JOXE MENDIOLA 14h 43 min
-LUIS URIGOEN 17h 40min
-XABIER IÑURRITEGI 17h 40min
-ARANTZAZU URZELAI 20h 43min
-IKER AGIRREBALZATEGI 20h 43min
SAILKAPEN OSOA DENBORA PARTZIALEKIN; http://www.manueliradier.com/hh/hh12/hh2012-controles.pdf
Ea hurrengo egunetan taldekideren bat animatzen den kronika txiki bat idazten.
2012-06-08
HIRU HAUNDIAK / SALOUKO IROMAN-A / ANETO-MALADETA ESKI IRTEERA
Joan zen asteburuan 3 hitzordu nagusi izan genituen Oñati Trail taldean. Batetik, bi urtean behin ospatzen den 3 Haundiak mendi lasterketa ezaguna. Gorbea, Anboto eta Aizkorri lotzen dituen 100 km-ko ibilbide honetan bost taldekide izan ginen: Luis, Joxe, Xabi, Aran eta Iker. Emaitza desberdinekin baina guztiok lortu genuen lasterketa gogor hau amitzea.
Bestalde Argider eta Iban Saloura joan ziren, joan den igandean bertako Ironman-ean parte hartzeko asmotan. 2 anaiek bukatu zuten lasterketa eta aste honetako atsedenaren ondoren, laster izango dugu beraien berri.
Pablo berriz Pirineotara joan zen mendiko eskiko denboraldiko azken irteera egitera. Denboraldiko azken edurrak aprobetxatuz Aneto-Maladeta inguruan ibili zen. Hurrengo egunetan izango ditugu argazki batzuk eta bere kontuen berri.
Bestalde Argider eta Iban Saloura joan ziren, joan den igandean bertako Ironman-ean parte hartzeko asmotan. 2 anaiek bukatu zuten lasterketa eta aste honetako atsedenaren ondoren, laster izango dugu beraien berri.
Pablo berriz Pirineotara joan zen mendiko eskiko denboraldiko azken irteera egitera. Denboraldiko azken edurrak aprobetxatuz Aneto-Maladeta inguruan ibili zen. Hurrengo egunetan izango ditugu argazki batzuk eta bere kontuen berri.
2012-05-24
10000 DEL SOPLAO - TXAPELDUNAN KRONIKIA
Buruak eta gorputzak bat itten daueinian edozer gauza da posible, ta hau da zapatuan nei pasau xatena. Astian zihar bolumena bajau eta oso motibauta eta “topera” urteteko asmotan nitzan, beste test bat gehixau, benetan zela nauen ikusteko, ze aurten doiaten entrenamendu estilo anarkiko hau….egixa esan neuk be enekixen fisikamente zela nauen. Apuko Ultra ondoren nere buruakin konfiantza apur bat gehixau hartu neben eta berriz be probautia binen, eta banekixen gainera 15-20 artian ibilteko mouan eongo nitzala (140 partehartzaile izanda). Eguraldixak etzeben bape lagunketan baina neretako hau positibua zan, mendiko maratoia berez ezta bape gogorra eta terrenua gaizki eotiak nere alde jokaketan eben, zenbat eta gogorraua hobe. Maratoian hasieratik “aurrera” jo neben, eta komilla artian jarten dot ze lenengo 3 km-ak asfaltuan zian eta ni 4:00-4:10 inguruan fan arren (neretako exageraua), aurretik jende pilatxua 5km-ko asfalto karrera baten mouan zoian 3 ta gutxira! Ni nerera, nahikua lan iztar puta honekin eta gustora hartu nittun lenengo aldapak oinez hasteko. Poliki poliki berotu eta atzetik aurrera hasi nitzan. Egixa esan oso sensasino onakin, asteko deskantzua be igarten neben eta gustora. Km-ak pasau ala gero ta gustorau noian, nahiz eta eurixa bota ta bota treguaik txikinena be emun ez. Lenengo failua erropa larrei eruetia, 4km-rako kenduta neukan txalekua ta riñoneran lotuta, eta hola metan sartu arte eruen neben. Baina ixa ixa failo bakarra izan zan, ze nere ritmua hartu neben eta lokatzartian gora ta bera oso oso gustora noian. Sorprendentemente, baina jan eta edaten noian eta tripak intakto, oso ondo baitta. 30-35km inguruan, urte dexentian nere “bestia negra” izan dan Alberto Garcia aurreratuten dot, honek nere aldian nivel dexente gehixau dako, eta neu be sorprendiu itten naiz , “neu be enaiz kojua hau aurreratuteko pentzauaz”. Nere atzian pegaitten da eta km batzuk batera itten ttu eta beste kombinadako bat be pegaitten xaku. Ni nere ritmora eta komodo noian bitartian, bestiak atzetik sufritten ikusten ttut azkenian geratuten dian arte. Honek oindiok konfiantza gehixau emuten dost eta motibazinua be bai, pentsaitten dot onezkero nahiko postu onian fan bihar dotela honeik atzian jareteko. Azken bajadan esaten dostai 3º noiala kombinadan, eta maratoikuen artian be oso aurrian, lasai hartzeko ze oindiok btt dakula. Ni puto kaso, jota berotuta eta motibauta noia eta goitik bera egurra emuten xat, beste pilatxo bat aurreratuaz, bestiak beste kombinadako lenengo zoian gallegua, aurreratu eta atzetik jarraiketan saiatuten dan arren, lokatzaia be sendo dau ta atzian geatuten da. Alako baten eztakit nun trabau eta luze jausten naiz lurrera, muturrez aurrera, eskuak jarri lurrian baina dauen aldapiakin eta lokatzaiakin, metro pila batian goitik bera jarraiketan dot tarrasian geatu ezinka. Segidan jaiki, frakak jaso (se jota bajau xaten tarrazian fanda) eta egurra berriz be! A estas alturas ia ziaro postuta noian eta etzauen atzera botateik, a darlo toooodo! Metan 14-15º sartu nitzan maratonianuen artian, eta combinadako lenengua (4:51 para 45,8km nere GPS-an).
Metan galdezka haber nundik fan binaizen transisinua itteko
Goitik bera aldatu erropa sikua eta transisinuan bertan beste bikin juntaitten naiz, eta urteteaskuan 4º bat. Bizikletia hartu eta egurra!
Bizikletan hasiera hasieratik egurra.
Boxetan esan dosku karreria moztu in dala, 110km izan biharrian eztakixei zenbat dian baina motzaua da. Ni a lo mio, como si fuesen 10km, egurra. Baina segidan hasten xat bolak igoten, pare bat susto potentiauak pedalak emutia jare eta estiraitten jarri bihar, eskuakin boliari berutz presionaitten, postura onena bilaketan,….en fin, a resumidas cuentas dando pena!
Hor ia dudaitten hasten naiz bukaketako kapaz izango ote naizen baina laister hankak bizikletara itten xat eta bolak bake apur bat emuten dostai. Bi aldiz pentsau barik a recuperar el tiempo perdido, betik gora leña hasten naiz, bbt-ro pillia aurreratuten, ezkerreko intermitentia emun eta diarka “izquierda izquierda” pasua jareteko. Goraino eztot ezer aldaketan, eta ia Moral gainian txamarria jasteko geatu, ura hartu ta berriz bera, goixan 3º bakarrik dauz eta haiziakin sensasinua de bastante menos da eta. Goitik bera plato haundixa sartu ta frenuak nun dauzein be ahaztuta bajaitten dot, a muerte!!! Topera noia, larrei ta dana, como si fuesen 10km! Bera ailautakuan han dau kortia, Btt-ro pilia dauz, kriston kaosa, danak diskutitten, ambulantzian jendia, etc etc. un panorama vamos. Nik boluntaixo batei galdetuten xat txipakin nundik pasau bihar dan, eta ideaik be eztako, como de costumbre mekauen dioska hasten naiz eta tipa bat etorten xat esaten bea dabilela numeruak hartzen eta denporak, eta buelta emun eta berriz gora fateko. Ti tau, esaten bukatu orduko berriz bizikleta gainian zutik eta emun eta emun nau. Beste aldetik Moral igotia benetan goorra da eta bukaera aldera, berriz be problema muskularrak hasten xat. Gemeluak lenengo, iztarrak gero, dana igoten xat. Asta besuetako atzeko bolia (tríceps usteot dala) igo itten xat, lo nunca visto (eske bizikleta gainian zutik in dot ixa rekorrido dana eta berdin jarraiketan dot). Al dan mouan aguantaitten dot ze altimetrua dakot eskuan eta ikusten dot 100m-ko desnibela falta xatela gora ailaitteko. Ta ixa ailaitten eta berriz be hobetuten nabilela esan leike, beraz gora ailautakuan geatu be enaiz itten, atzera begira noia denbora danian eta eztot gura ia azkenengo 16km honeittan inork pasaitteik. Goixan kriston raskia dau eta nik txamarria bizkarrian, mallot azpixan dakot, baina enaiz geatu be itten jasteko, dakotenakin bera! Karrerako bigarren failua eta azkena hauxe, tremendako hotza pasaitten dot goittik bera, baina dakoten motibasinuakin egixa esan askoik eztozt importa, platua sartuta berriz be a muerte noia ta! Bukaeran ia herrixan sartzen naiz, ia oin bai nau seguru lenengua izan bihar naizela eta eztauela imprebisto posiblerik, ni aberia ni pintxazo, bizikletia bizkarrian hartuta be ia ailauko naiz eta. Metako rektan ia etxekuakin akordau, betiko rituala eta bukatu da el infierno cántabro neretako, paso al cielo Cantabro. Organizazinoko batek bizikletia hartzen dost boxetara erueteko nik powerade bat eraten doten bitartian, fotógrafo pare batek geatuten doztai, eskuak jasoteko eta argazki pare bat etaraten doztai, eta segidan boxetara. Enaiz berba itteko be kapaz, aho dana tiritaitten dakot, beraz boxetan wind-stoperra jantzi ta dutxara aguro. Entrega de premios 21:30 izango danez, denbora asko dakot oindiok eta zela eualdixa exageradamente txarra doken, kotxera fan nintzen loitera. Kontutan euki eskero goizeko 4:00 jaiki, 2 orduko biajia in, 8:30-ko karreria, honeskero meresita be badakot eta. Loik eztot itten eta luze itten xat esperia baina atzenian entrega de premios, btt Joseba Albizuk irabazi dau(ex euskaltel), maratoia berriz aurreko urtian ultramaratoia irabazi eben Leoneko figura batek (datorren urtian kombinadia irabastia gura dauela esan eben, ….eso ya lo veremos, jaja ja) eta combinadia berriz nik. Nik kombinadan neukan ribaletako bat Xabier Lekue zan, honek ne aldian kriston nivela dako eta hau aurretik kontaiiten neben bai ala bai, eta entrega de premiosian konturatu nitzan maratoia irabazi dauen neskia, Leire Elosegi, bere parejia dala, eta Xabik Maratoia beakin batera in dauela (5:33) beraz bizikletia 30 min pasako desbentajiakin hartuko eben, eta gero bizikletan erretirau in bihar izan zan. Beste bat nere aurretik ibili biharko zana Jose Alberto Garcia, maratoian pasau dot, km batzuk inttu jarraitu guran baina azkenian tirua jo dau (eta esto lo digo con la boca enorme ze tipo honek me ha privau 2 aldiz podiuman goixenera igotia eta beste 3º baten podiumeko kajoi bajuenian eotia tokau xat bera gain gainian dauela). Badakit ni baino gehixau dala, karrera potentetan kriston puestuak dako inda batez be mendiko eta neguko triatloittan, baina bueno, gaur gaurkua, gaur ni gehixau izan naiz!!! Joder que bien sienta decir esto!!ja ja ja
Ta hor bukaketan da el periplo cántabro, kronikarako bentzet, ze neretako beste 2 orduko biajia geratu xaten, baina bueno, sarna con gusto no pica. Domekan rodillo ordubete bat in neben lasai lasai Girua ikusten hankak soltaitteko eta atzo ia deskanso total. Gaur oindiok sahietzetan kriston mina dakot maratoiko kaidiatik, eztakit apurtuta dakoten o ze kristo dakoten, pare bat egunian ezpadoia medikuana fan biakot a ver fisuran bat o ze dakoten!...ze 15 egun barru Salouko Ironmana dau!!! A descansar!!!
http://www.diezmildelsoplao.com/
SAILKAPENA: http://www.diezmildelsoplao.com/index.php?option=com_content&view=article&id=65&Itemid=81
http://www.diezmildelsoplao.com/
SAILKAPENA: http://www.diezmildelsoplao.com/index.php?option=com_content&view=article&id=65&Itemid=81
2012-05-23
PAGOETAKO MENDI LASTERKETA - PABLON KRONIKIA
IX. Pagoeta mendi
lasterketa 2012-05-16
Denpora pillatxua
konpetiu barik egon ta gero, aurreko urteko Aizkorriko maratoitik, Pagoetako mendi lasterketan partehartzeia
pentsau neben. Euskal herriko mendi lasterketatan klasiko bat, 9. ediziñua!! Karrera
motza (15km) eta ez hain gogorra, gutxi entrenauta itteko modukua.
Zarautzera illau,
aparkau eta dortsala hartzera. Irteera-helmuga lekua oindikan montau barik
baina dortsalak banaketako lekua ia martxan dauenez, dortsala hartu eta kotxera
berriro aldatu eta beroketa estiramentu gutxi batzuk ittera. Hau da,
personalmente, karrera aurretik eukitten doten fallo haundixenetarikua:
beroketak eta estiramentuak. Batzutan denpora faltiatik, beste batzutan gogo
faltiatik…baina gehixenetan ohitura faltiatik karrera askotan ondo berotu barik
eta estiramentorik in barik urten izaten dot. Gero kriston putzak botaten faten
naiz lehenengo kilometrotan.
200 ta piku
korrikalari irteera puntuan, mendi lasterketatan punta punta dabitzen
korrikalari gutxi. Oñatiarrak be normalian baino gutxiu, euskalerrixan dauzen
mendilasterketa pilluakin ez da harritzekua, danera ezin illau!! Korrika itteko
egualdi nahiko ona, sargori puntu batekin baina aurreko egunetako berotzar
barik.
Ibilbide hasieria
nahiko desatsegina itten da, asfaltuan eta aldapa gogorrakin eta karrera “motz”
danetan moduan oso azkar urten gebenez nahiko esplozibua itten da. Gero ia
bakoitzak bere ritmua hartu eta pista batzutan sartuaz mendi karrera kutsu gehixau
hartzen dau. Asfalto, porlan, pista ta sendak tartekatuz itten da
Pagoetarainoko igoeria, aldapa gogor gogorrak ez diazenez ixa ibilbide gehixena
korrika in leike. Aurretik beste 3 edizino inda dakotenez ibilbidia ondo
ezauketan dot eta goruntzkuan indarrak gordeten faten naiz badakit eta azken
kilometruak luziak in leikiela aurretik dana emun eskero. Pagoetako gurutziari
buelta emun, ur trago bat hartu, arnasia rekuperau eta beheruntz. Behe lainua
euenez inguruko parajiak ezin ikusi ta hortarako denporarik be ez! Beheruntzua
ixa goruntzkuan berdina, porlan eta asfaltoko zatixak gogorrak itten diaz
muskularmente baina ibilbide erdixan fuerte noiala ikusiaz apur bat estuketia
pentsaitten dot ta hor korrikalari batzuk pasauaz, metara fuerte eta indarrakin
sartzen naiz, disfrutaitten!!
Meta pasau orduko
korrikalarixantzako kamisetia eta produktu lote bat opari, zozketan suerterik
ez dau baina alatabe ezin kejau!! txorixo pintxo bat jan eta kokakola bat edan ostian
hotzitu baino lehenau dutxara. Balantze moduan oso gustora nere forma onenian
ez nauela kontutan izanda, askorik ez sufriu eta disfrutaittiakin pozik.
ZORIONAK ARGIDER - 10000 DEL SOPLAON TXAPELDUN
Pasa den larunbatean Cantabriako Cabezon de la Sal herrian, 10000 del Soplao lasterketa ospetsua jokatu zen eta "conbinada" modalitatean gure lagun Argider Isasti izan zen txapelduna. BTT-an ezaguna den proba honek, beste hiru lasterketa ere baditu: maratoia, ultramaratoia eta "combinada". Azken hontan 44km egin behar zituzten mendian korrika eta 108 km BTT-an eta eguraldi oso txarra izan zuten arren, Argider izan zen helmugan lehena.
Laister izango ditugu bere kronika bat eta argazki batzuk.
Laister izango ditugu bere kronika bat eta argazki batzuk.
2012-05-19
2012-05-12
APUKO ULTRA TRAIL 83 KM - Ikerren Kronika
Apirilak 5 larunbata goizeko 6etan eman zitzaion irteera lehenengo Apuko Ultra Trailari. Zaramiloko plazan 150 bat korrikalari gerturatu ginen, Bilbo inguruko mendiak zeharkatzeko gogoz. Irteera oso goiz zenez aurreko gauean gerturatu ginen Luis, Peitto, Argider eta ni Zaramillora Ardiderren autokarabanan lo egiteko asmoz. Gaueko 23:30ak inguruan iritsi ginen eta autokarabana eta furgoneta ugari zen bertan eta denborarik galdu gabe lotara joan ginen, iratzargailua goizeko 4:30etan jarrita, bihar arte esan beharrean, geroarte!!!
Goizean jeiki eta dorsal banaketara inguratu ginen eta ibilbidean izango zen aldaketaren berri eman ziguten. Teorian 83 km zituen eta 4484 metroko desnibel positiboa, baina "halimoches" izeneko txori bat dela eta 5 km moztuko zutela esan ziguten. Lagun ugari agurtu genituen, euren artean Mutrikuko Iñaki eta Nekane, Beasaingo Valdi eta Eibarko Edu eta gero gosaltzera joan ginen. Indarrak hartu, arropak prestatu, motxilan material egokia sartu eta irteera puntura joan ginen. Goizeko 6:00etarako bost minutu falta zirela hasi zen euria baina laister geratu zuen eta eguraldia ez zen aitzakia izan lasterkariendako eta Oskar Nietoren hitz batzuk entzun eta irteerako "bozina" triste bat entzun ondoren eman zitzaion irteera lasterketari.
Irten orduko goruntzako bide estu bat hartu genuen eta aurrean talde txiki bat egin zen faboritoekin. Zertxobait atzerago zihoan Argider eta metro batzuk atzerago ni. Luis eta Peitto metro batzuk atzerago lasaiago irten ziren. Irteeran gutxi ginenez oso sakabanaturik egin genituen lehen kilometroak eta frontalaren laguntzarekin bakarrik egin nituen lehen bost kilometroak. Pinudi batean gora joan ginen lehenengo eta eguna argitu zuenerako zelai berdetan sartu ginen. Korrikalariok konturatu ginen 10 begirekin korrika egin behar zela markak ikusi ahal izateko, nehiko gutxi bait zeuden. Igoera gogor baten ondoren Gongeda tontorrera iritsi ginen eta beste jeitsiera motz batekin 10.km-an zegoen lehen anoa postura. Bertan 15 bat lagun elkartu ginen eta jaten nenbilela, sutan zetorren Argider etorri zen atzetik. Aurreko taldean zihoala markak falta zirelako galdu egin ziren eta arrazoi osoz haserre zetorren. Gero kontatu ziguten lasterketen aurka dagoen norbaitek zintak kendu zituela.
7 laguneko talde bat egin genuen eta bertan batek GPS-a zeraman ibilbideko track-arekin eta haren laguntzaz bide egokia jarraitzea lortu genuen, metro batzuk alperrik egin genituen arren. Igoera gogor baten ondoren 1000 metro inguru dituen eta 20.km-an kokaturik dagoen Ganekogortako gainera iritsi ginen. Giro ederra zegoen bertan eta Bilbo hiria eta itsasoa ikusteaz gain, lasterketan izango genituen mendi gogorrak ikusi genituen. Ondoren 6 km-ko jeitsiera gogorra genuen eta egia esan taldearen erritmoa jarraitzeko lanak izan nituen, metro batzuk galduta joan bait nintzen. Markak falta zirela eta ez nuen atzean gelditu nahi eta aurrerago beste igoera txiki baten eta jeitsiera baten ondoren 30.km-ko anoa postura iritsi ginen. Hemenik aurrera bidea hobeto markatuta egongo zela esan ziguten eta nik erritmoa jeitsi eta lasaixeago joatea erabaki nuen, 50km falta bait ziren eta taldean ni baino gogorrago zihoazen Argider edo Gps-a zeraman Guillermo Pinillos Zegamarra bait zeuden besteak beste.
Beste igoera gogor batekin Galarragako tontorrera iritsi nintzen, egian esan muskularki arazo txiki batzuekin, baina erritmoa jeitsita gustorago nihoan eta jeitsiera luze batekin 45.km-an kokatutako anoa postura iritsi nintzen. Hemen makarroi platerkada bat jan eta indarrak hartu nituen eta irtetzeko prest nengoela Mutrikuko Iñaki iritsi zen. Ni aurrera joan nintzen berak jaten zuen bitartean, baina aurrerago elkartuko ginelakoan. 56.km-an zegoen Eretzako tontorrera inguratu ginen pista batean km asko eginez eta jada amore emandako korrikalari batzuk ikusiaz. Ikusgarria Eretzarako azken aldapa!!! "cortafuegos" erako aldapa gogor bat, ikusi eta ez sinestekoa!
Jeitsiera motz batekin 57. kilometroko anoa postura iritsi ginen, jende dexente zegoen etxabola batera. Lasai eta dexente jan eta edan nuen eta berriz ere hiru igoera motz baina gogor igo genituen. 10 minututan igotzeko aldapak ziren, baina lasterketaren altuera hauetarako oso gogorrak. Hirugarren tontorretik jeitsiera luze bat genuen piñuditan zehar eta jeitsiera hontan harrapatu ninduen Amorotoko Iñakik. Hau poza, egia esan kilometro asko egin nituen bakarrik eta lagun baten konpañia asko eskertzen da. Jeitsiera hau eginda, teorian Apukoko azken igoera bakarrik falta zen, baina etzen beingoan iristen igoera hori! Tontorraren azpian egon ginen eta hala ere mendiari buelta osoa eman behar izan genion azken aldapa gogorra igo arte. Gainera momentu hortan euria ere hasi zen eta sira jantzi behar izan genuen. Azkenean Apuko gaina harrapatu eta azken jeitsiera helmugara.
Iñakiren laguntzaz askoz errazago egin nituen azken kilometro hauek eta helmugara biok batera iritsi ginen Aran, Leire eta Ainhoaren txalo artean. Guztira 12 ordu eta 27min eta 9 segungu behar izan nituen ibilbide gogor hau egiteko eta sentsazio oso onak ez nituen eduki arren gustora gelditu nintzen leku berriak ezagututa. Argider jada dutxatuta zegoen eta Luis eta Peitto pixka bat atzerago etorri ziren. Dutxatu, indarrak hartu (makarroi platerkada) eta hiru taldekideak Oñatira etorri ziren. Aran eta ni Mutrikuarrekin geratu ginen, Nekane helmugaratzen ikusi, sari banaketa ikusi eta paella bikaina dastatzen.
Horrelaxe ba Apukoko Ultratrail-aren lehen edizioa. Laburbilduz, antolakuntzak asko hobetu behar duela iruditzen zait ( errespetu guztiarekin, lan asko bait dago lasterketa honen atzean), eta Bilbo inguruan ez nekien horren mendi politak zituztenik, benetan oso paisaia ederrak. Eta ea datorren urterako mendi lasterketetan "zintak" edo markak kentzen dituztenak bakea ematen duten!
Eibartarrek eginiko bideo bat:
Ta hurrengo erronka Hiru Haundiak.
2012-05-11
SAKANAKO IBILALDI HANDIA 55Km
Apirilaren
28an Irurtzunera joan ginen Luis, Aran eta Iker Sakanako martxa egiteko asmotan.
Goizeko 4:15etan Oñatitik irten, Irurtzunen txartela hartu eta 5:50 inguruan
gertu geunden irteerarutz joateko. Azken 15 egunetan euri asko eginda zegoen
eta ibilbidean zehar lokatza asko egongo zela bagenekien. Horrez gain
larunbaterako oso eguraldi txarra iragarrita zegoen, euri askorekin eta
tenperaturen jeitsierarekin eta kotxean gindoazela aterri egon zen arren,
goizeko 6:00etan irteera ematearekin bat hasi zen euria, eta nola hasi
gainera!!!
Luis eta Iker aurrera joan ginen martxa
erritmo bizi baten egiteko baina lehenengo km-tan bota zuen euriarekin eta
ibilbidean ikusi genuen lokatzarekin, beste era batera ikusi genuen mendi
martxa eta pixka bat motibazioa galtzeaz gain, lasaixeago hartu genuen. Aran
atzerago zetorren, hau ere busti bustita eta giro horrekin 55km egiteko animo
gutxirekin.
7.kilometroko Txurregiko igoera
gogorraren ondoren eguraldiak atseden bat eman zigun eta 2-3 ordutan euri gutxi
egin zuen. Txurregiko jeitsiera kontuz egin beharrekoa zen, harri guztiak
lokatzaz beterik zeudelako eta kilometro gutxi barru lehen anoa postura iritsi
ginen. Hemendik aurrera igoera lasai baina luze bat egin behar genuen San
Donatoraino eta tarte horretan Euskal Herriko erdigunea den puntutik pasa ginen.
San Donatoko ermitan "txartela" sinatu eta hoztu aurretik beheranzko bidea hartu
genuen. Hasiera nehiko lasaia zen baina ezkerretara hartzen den momentutik
jeitsiera asko gogortzen da, denbora gutxian Uharte Arakilera iritsiz. Hemen
salda beroa eta txokolate apur bat jan eta Aralargo San Migel ermitarako igoera
hasi genuen. Igoera oso polita da eguraldi ona dagoenean, baina euririk egin ez
zigun arren, paisaiaz gutxi gozatu ahal izan genuen.
Ordubete
inguruan iritsi ginen Luis eta Iker 32.kilometroan kokaturik zegoen San
Migel-eko anoa postura. Gazta eta txorixo apur bat jan eta hoztu aurretik
mugitzea pentsatu genuen. Puntu hontan banandu egin ginen, Luis gogor zegoen eta
aurrera egitea erabaki zuen eta Iker berriz atzerago zetorren Aranen
bila abiatu zen Uharte Arakil aldera berarekin azken 25 kilometroak egiteko.
Uharte eta San Migel arteko bide erdian elkartu ginen Aran eta Iker eta Kepa
Larrearen konpañian azken maldak igotzeari ekin genion. Azken 15minututan
gogotik hasi zen euria berriz ere eta ermitara bustita eta hotzak iritsi ginen.
Zerbait jan, arropak aldatu eta Madoz-erako jeitsiera hasi genuen. Euria gogor
ari zuen eta ze lokatza guneak pasa genituen!!! Lurrera ez erortzea edo zapatila
lokatzatan ez galtzea zaila zen eta goitik behera lokatzara errekak zeudenez oso
kontuz jeitsi behar izan genuen.
Madoz-era
taldetxo batean iritsi ginen Aran eta Iker eta bertan esan ziguten Trinidadeko
azken igoera moztu egin zutela jeitsiera arriskutsu zegoelako. Luisekin
telefonoz egon nintzen eta bera Trinidad igotzen ari zen, bera pasa zenean
oraindik moztu gabe zegoelako. Orduan guk azken igoera txiki bat igo eta berriz
ere Irurtzuneko frontoiruntza joan ginen eta Luis berriz 3. ermita igota iritsi
zen frontoira.
Azkenean
Luisek ibilbidearen 55km egiteko 9h50minutu behar izan zituen eta Aran eta
Ikerrek ibilbide moztuaren 51km egiteko 10h55minutu. Laburbilduz goiz jaiki,
eguraldi txarra izan eta lokatzaz beteriko ibilbide bat izan arren, hirurok
gustora amaitu genuen egindako ibilaldiarekin.
Argazkiak
edo martxako denborak: http://www.iratxo.galeon.com/irateusk.html
2012-05-02
ARRATZU-URDAIBAI ARGIDERREN KRONIKIA
Egixa esan tremendako pereziakin noian, eguraldixa ikusitta,
taldeko beste inor ez etorrela ikusitta, eta aurreko asteko entrenamendua
ikusitta….baina bueno, mendixan km batzuk in biharrian nauen bai edo bai eta
giro honekin itteko era bakarra zan!
Ba ailau, aparkau, dorsala hartu, ta ixa beroketako asti
barik Irteeria. Tospikin barriketan urten neben, betiko mouan, arnasa baino
lehen izter puta honek estutu nostan. Hasiera hasieratik kargauta, goruzkuan
kargau eta beruzkuan apur bat deskargaitten xaten. Baina hau karrera bat da eta
jendia gorutz be fan doia, beraz etzan denbora asko pasau nere inguruan urten
ebein lagun danak aurrera fateko (Tospi, Uribe, Aizkorbe anaiak,…). Ni nerera,
edo ne iztarrak jareten dostanera! Poliki poliki berotualaz hobeto noian, gero
ta gustorau eta konturatu orduko pasaitten dia lenengo 8km-ak, gora bera gora
bera nahikua toboganekin. Hemen hasten da falta xakun 3 igoera potentetako
lehena. Bertan Aizkorbe anaiak eta Uribekin juntaitten naiz eta barriketan
igoeria amenuaua itten xaku. Igoera hau da tipiko argazkikua, soka fijo
batzukin eta igoera oso oso potente bat. Lasai lasai barriketan goiko ermitara
ailaitten gara eta bajadan Mikel eta Uribe atzian geatuten dia. Bukaeran Tospikin bat itten dot eta
beakin barriketan km batzuk jarraiketan dot. Bigarren mendixa igoten
hasi orduko, Tospi berriz aurrera doia, ne aldian samur doia betik gora, ta ni
nerera lasai lasai. Gora ailaittian berriro juntaitten ga, baina berutzkuan
atzian geatuten da, bestiak beste ni gustora noia eta zela 2. mendi gainian km
18 pasau dun, apur bat estuketako ordua be bada ta! Goitik bera ia nahiko ritmo
polittian bajaitten naiz eta enterau orduko 3. igoeran nau, hau sela azkena dan
betik gora be emun itten xat, eta azkenengo bajadan oindiok eta geixau! Jende
dexente pasaitten dot goittik bera, batez be azken bajada honetan. Bestiak beste 4. neskia, aloñan 3.
in ebena, eta ne artian pentsaitten dot enoiala hain hain atzian. Akordau
orduko asfaltuan sartu ta helmugara, azkenian 3:35 eta 66. postua, baina bueno
hau gutxiengua da, importantiena beste 30km sakura, eta sensasino nahiko onakin
gainera. Oso gustora bukatu neben, de menos a mas fanda, eta gustora,…errekan
sartu belaunetaino, lokatzaia kendu ta dutxa bero bat artzera berotan
sartzeko!! Puffff, malas noticias, eztau ur berorik, barrakoi baten ur hotzakin
dutxau bihar da! Burura datorren lenengo gauzia ALOÑAKO IGOERA, oñatiko plazia,
polikiroldegiko ur berua ta dutxak, ondorengo saldia eta txoixo bokadilua…..en
fin, es lo que hay, dutxau, erropa sikua jantzi ta zerbait jatera haber berotan
sartzen naizen!! Aspaldiko lagunekin apur bat eon zeoze janaz berotan sartzeko
baina ni por esas, beraz kotxia hartu ta etxera bueltaitten naiz entrega de
premios eta ezer ikusi barik. Karrerian konklusinua argixa da: karrera politta,
organizazino ona, baina batez be fetxa eta km idealak, batez be jendia
aizkorrira begira dabilelako ia!! Aloñan hartzen dun besteko lana eta bialekuak
beste inungo karreratan eztiala hartzen, beste inun estot ikusi hainbeste
markautako rekorridua, hainbeste laguntzaile kruzetan, bukaerako luntxa, abituailamientuak, ambientia, …gero ta
garbixau dakot, inguruko karreratako antolakuntzarik onena dakula Aloñako
Igoeran, failaiten dauena rekorridua eta fetxia dala!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




