2012-04-29

ALOÑAKO IGOERA

Joan den Igandean izan zen Oñatin Aloñako VIII. Igoera. 200 korrikalari izan ziren irteeran eta aurten Mountain Running International Cup zirkuitorako puntuagarria zenez lasterketa, maila handia izan zen irteera puntuan, euren artean Agusti Roc, Ionut Zinca, Walter Becerra edo Michel Rabat. Bertan izan ziren Xabier Iñurritegi, Jexux Odriozola, Unai Agirrebalzategi, Joxe Mendiola eta Igor Guenetxea taldekideak ere.Iaz bezela Paramontaña lasterketa ere egin zen eta 13 lagun elkartu ziren Belarretik salto egin nahian.

15 egunetan eguraldi txarra izan ondoren igandea nehiko eguraldi onarekin argitu zuen eta goizeko 9:00 aldera hasi ziren inguratzen korrikalariak dorsalaren bila. Beroketak egin eta irteera kontrolaren ondoren goizeko 10:30etan eman zitzaion irteera lasterketari Oñatiko plazan eta era berean 10:35ean irten ziren Urtiagainetik parapenteko lasterkariak.

Irteeratik Ionut Zincak abantaila handia hartu zuen, lasterketa irabazteko bere asmoa erakutsiz. Atzetik Walter Bezerra eta Agusti Roc zituen, baina 4.kilometroan zegoen Urtiagaingo anoa postura iritsi orduko tarte handia ateratzen zien errumaniarrak. Aloñako gurutzean errekor berria ezarri zuen 48min25seg.-ko denborarekin eta ibilbidean zegoen lokatzak laguntzen etzuen arren, jeitsiera azkar baten ondoren helmugan ere probako errekor berria ezarri zuen 1h11min34seg-rekin. Bigarren postuan sailkatu zen Walter Becerra eta hirugarren Agusti Roc. Emakumeetan Nerea Amilibia izan zen garaile 1h32min39 seg-rekin eta Azara Garcia eta Montse Vazquez-ek lagundu zien podiumean.

Parapenteko lasterketan albisterik onena, eguraldia lagun parapentearekin salto egin ahal izan zutela izan zen. Motxilarekin Aloñako gurutzeari buelta eman ondoren berriz ere Belarrera jeitsi ziren eta bertan parapentea ireki eta aireratu ziren. Berezanoko zelaietan lurra hartu, dena jaso eta korrika Oñatiko plazara joan behar zuten eta 1h15min 56seg-ko denborarekin Dani Tena izan zen irabazle Inazio Aramburu eta David Martin-en aurretik.

Taldekideen artean Joxe Mendiolaren 11. postua aipatu behar da 1h24min14seg-ko denborarekin eta gainera beteranoen mailan bera izan zen irabazle. Atzeraxeago sartu ziren Jexux Odriozola (1h35min11seg), Igor Guenetxea (1h36min58seg), Xabier Iñurritegi (1h40min15seg) eta Unai Agirrebalzategi(1h40min 35seg).

Sailkapen Orokorra:  http://www.aloina.net/Aloinako_Igoera/clasificacion2012.pdf
Argazkiak:  http://www.txantxiku.net/Alona%20Igoera/alona12/alona12.html





BERAKO MARATOI ERDIA - OÑATI TRAILEN LEHEN PODIUMA

Apirilak 15ean izan zen Berako mendi lasterketa eta eguraldia lagun ez izan arren, jente ugari gerturatu zen bertara. Bertan taldekide asko izan ginen: Unai, Peitto, Luis, Iker, Joxe. Aste guztian eguraldi txarra izan ondoren astebururako edurra egingo zuela iragarri zuten eta Oñatitik Berara irten aurretik, Belar eta Aloña inguruak zurituta ikusi genituen.

Berara bidean zaparrada ugari bota zituen eta goizeko 8:30 inguru ziren bertara iritsi orduko. Dorsala eta oparia hartu eta aldatzera joan ginen. Egiten zuen hotzarekin lehenengo burukomina zer erropa jaztea zen eta nik uste ia denok ondo janztearen apostua egin genuela. Lasterketa irtetzeko 10 minutu falta zirela, ibilbidean aldaketa batzuk zeudela esan ziguten, eta distantzia mantendu egingo zen arren, Larruneko azken igoera ez zela igoko, harriskutsua baitzen.

Manttaleko aldapa gogorretan berotu ginen denok eta Ibardinerako jeitsiera berriz,kontuz jeitsi beharrean izan ginen. Hemendik beste igoera gogor baten ondoren Larrun txikira bideratu ginen lokatza eta urez beteriko sendetan. Inguru hauetan izan genuen eguraldi txarrena trumoi, oinaztu, txingor eta haize hotzarekin, baina esan bezala Larrunerako azken aldapa falta zenean beruntzako bidea hartu genuen. Egia esan igotzeko bezala zegoen, ez bait zegoen elur askorik, baina leku harriskutsua da 500 korrikalari bertan sartzeko eta erabaki egokia hartu zutela esan behar da.

Helmugara eramango gintuen jeitsiera luzea eta nahiko harriskutsua zen eta bakoitzak ikusten zuen zenbat harrisku hartu. Helmugara inguratzean konturatu ginen ibilbidea aldatzeaz gain, moztu ere egin zutela eta azkenean 18,5 km-tan utzi zuten.

Esan bezala Oñati Trail-en lehen podiuma izan zen, Joxe Mendiolak beteranoen mailan bigarren sailkatzea lortu bait zuen eta sailkapen orokorrean ere 20. postuan sailkatu zen.

Oñatian gehiago ere izan zen bertan, euren artean Lukene Igartua eta Marije Zubizarreta.

Sailkapen nagusiari dagokionean Didier Zagok irabazi zuen lasterketa Aitor Osa eta Oier Ariznabarretaren aurretik eta emakumeetan Oihana Azkorbebeitia izan zen garaile Laura Sola eta Nerea Amilibiaren aurretik.

Horrelaxe geratu zen sailkapena:   http://www.manttale.com/img/2012klasi/ABSOLUTA.pdf

1-DIDIER ZAGO   1h24min
2-AITOR OSA       1h25min
3-OIER ARIZNABARRETA  1h30min
......
20-JOXE MENDIOLA  1h38min
135-IKER AGIRREBALZATEGI  1h51min
267-LUIS URIGOEN 2h03min
282-XABIER IÑURRITEGI 2h03min
283-UNAI AGIRREBALZATEGI 2h03min






2012-04-02

ECOTRAIL PARIS 80km 2012 - TRANPAZ BETERIKO IBILBIDEA

Abenduan izan genuen proba honen barri eta 4 oñatiar inskribatu ginen 80 km-ko lasterketara, Aran, Iker, Maite eta Igor. Paris inguruan mendi handi gutxi dagoen arren, ibilbidea inguruko baso eta parkeetatik igarotzen da. Irteera Saint-Quentin en Yvelines-en kokatua dago eta gora behera asko dituen ibilbidearen ondoren helmuga Eiffel dorrearen lehenengo pisuan dago. 1500 metro positiboko desnibela du, 13 orduko denbora limitea eta 2000 korrikalari izan ginen irteera puntuan.
3 hilabetetan gora-behera asko izan dituen prestaketaren ondoren Martxoaren 23an abiatu ginen Biarritzetik Parisera. Behe lainoagatik ordu eta erdi atzeratu zen hegazkinean Pariseko aireportura iristean bertako tenperaturak arreta deitu zigun. Bagenekin 4 egunetarako eguraldi ona iragarrita zegoela, baina garai hauetarako bero egiten zuela iruditu zitzaigun. Ostiraleko eguna nekagarria izan zen, lehenengo hegazkina, gero trena eta azkenik metroan, eguardirako iritsi ginen gure hotelera. Bazkalostean eta atseden baten ondoren Eiffel dorrearen azpian kokaturik zegoen karpa handira joan ginen metroz. Dorsala hartu, azken dudak galdetu eta bertako postuetan erosketaren bat egin ostean goiz joan ginen afaltzera, ahal bezain laster motxila gertatu eta atseden hartzeko.
Larunbatak giro bikainarekin argitu zuen eta irteera eguardiko 12etan zen arren goizean goiz jaiki ginen indarrak hartu eta irteerarako bidaia egiteko. Lehenengo metroz, gero trenez eta azkenik autobusean ordubete inguruan iritsi ginen irteera puntura eta 10:30ak inguru zirenez ordu eta erdi inguru genuen zerbait jan eta arropa egokia aukeratzeko. Arropa aldetik ez zegoen dudarik, fraka motzak eta niki manga motza. Motxilan ere aldatzeko arropa gutxi, iluntzean ere ez zuela hotzik egingo pentsatuz. Hala ere motxilak bere pisua hartzen du jana, ura eta derrigorrezkoak diren gauzak sartuta. Nahi ez genuen erropez beteriko motxila antolakuntzari eman eta irteera gunera sartu ginen 11:40ak inguruan. Nahiko aurrean postu bat hartu genuen gero irteeran  izan zitezkeen arazoak ekiditeko eta azken estiramentuak eginez ordua noiz iritsiko egon ginen.
Eguerdiko 12etan puntuan eman zitzaion irteera lasterketari eta hasieran zelai zabal bat zegoenez, jende ugarik aurreratu gintuen. Buelta txiki bat eman ondoren berriz ere irteeratik pasa ginen eta golf zelai baten ondotik pasatzen den eta laku haundi bat inguratzen duen pista estu batetik joan ginen. Lehen 10 km-ak lauak ziren eta 22. kilometroan kokaturik zegoen abituailamenturarte ere ez zegoen gora behera askorik. Korrika egiteko kilometro aproposak ziren eta denbora limiteari aldea kentzeko egokiak, baina bestalde erritmoz pasatzearekin kontuz ibili beharrekoak. Hasieran laurok batera irten ginen arren, lehendabizi Maite eta Igor aurreratu ziren eta ondoren Aran eta Ikerrek harrapatu eta pixka bat aurreratu ginen.
22.kilometroan kokaturiko Buc-eko abituailamentura 2h 30min inguruan iritsi ginen laurok eta 1500 postuaren inguruan genbiltzan. Giro bikaina zegoen bertan, jente ugari, musika talde batek giroturiko musika eta jan eta edana. Motxila urez bete eta oinez joan ginen pare bat kilometro aldean genuen sandwicha janez. Igor eta Maite zertxobait atzerago zetozen, baina minutu gutxi batzuk.
Lasterketaren gakoa bigarren parte hontan zetorren. 22. kilometrotik 55.eraino ez zegoen abituailamentu posturik, 45.eko ur postu bat izan ezik eta gainera ibilbideak gora behera asko zituen. Bero handia egiten zuen eta zuhaitzek eguzkitik babesten gintuzten arren tenperatura altuak asko nabaritzen ziren eta ur asko edan beharra zegoen. Ibilbidea ere asko gogortu zen, perfilak aldapa asko ez dagoela jarri arren eta desnibel positiboa handia ez izan arren, aldapa gogorrak zeuden, motzak baina gogorrak. Igoerak oinez egiten genituen eta jeitsierak korrika. Jada beroaren eragina nabaria zen eta behar baino azkarrago irtendako korrikalari asko ikusten ziren bide izkinan jarrita.
 
6h eta 40 minutu inguruan iritsi ginen Aran eta Iker, Meudon-en 45. kilometroan zegoen ur postura. Jende asko zegoen bertan atseden bat hartu eta zerbait jaten. Guk ere 10-15 minutu egin genituen indarrak hartzen, oraindik 35 km gelditzen baitziren. Atsedena hartu eta irtetzera gindoazela bestaldean Maite eta Igor zeudela ikusi genuen, ehun bat korrikalaritik gora egongo ginen bertan. Beraiek indarrak hartu bitartean guk aurrera jarraitu genuen denbora gehiegi galdu barik. Meudoneko obserbatorio hau oso leku polita zen, bista politekin eta asko falta zen arren lehenego aldiz ibilbidean Eiffel dorrea ikusi genuen.

Meudonetik irten eta 10 km genituen hurrengo abituallamenturarte, paisaje ederraren ondoren berriz ere basoan sartu ginen. Kilometro hauetan aldapak gutxitu egin ziren eta erritmo oso onean joan ginen, aldapak oinez eginez baina bestela ahal zen tarte guztietan korrika eginez. Eguzkia bazijoan eta basoan iluntasuna geroz eta nabarmenagoa zen. 7h eta 40minututan, hau da, arratsaldeko 19:40an iritsi ginen frontala jarrita Chavilleko abituallamentura. Bertan jente asko zegoen baina guk 45. kilometroan ondo jan genuenez ura hartu, platano bat jan eta aurrera jarraitu genuen. Gaua zen arren ez zuen hotzik egiten eta momentuz erropa gehiagorik ez jaztea pentsatu genuen. Maite eta Igor 10 minutu beranduago iritsiko ziren bertara.
Hemendik aurrera ibilbideak aldapa batzuk zituen arren, aldapa gogorrak gutxitu egin ziren eta erritmo bizian jarraitu genuen aurrera. 63.kilometroan parke haundi batean sartu ginen eta 67.ean iritsi ginen azkenengo abituallamentu postura, Domaine national St-Cloud-era. Bertan 9h eta 25minutu generamatzan eta oso gustora, hanketan 67km eraman arren. Postuari dagokionean atzetik aurrera gindoazen eta 22.kilometroan 1500. bagindoazen ere, karrera amaitzeko 13km faltan 1197.ak ginen. Hemen era ura bete, Coca-Cola edan, zerbait jan eta aurrera joan ginen, Sena ibaiaren bila. Igor eta Maite 9h eta 55 minutuan iritsi ziren eta laurok geunden lasterketa amaitzeko bidean, denbora limitearekiko tarte handiarekin eta gehiago ateratzen. Jada Eiffel dorrea argiztaturik zegoen eta gero eta gertuago ikusten genuen.

Beste 3 bat kilometrotan parke hontatik irten ginen eta Sena ibaiaren ertzera iritsi ginen. Jada 70. kilometroa zen eta falta ziren azken hamar kilometroak asfaltoan izango ziren. Sena ertzean itsasuntzi asko zeuden eta bertan festa ugari eta gu dorsala bularrean eta frontala buruan dugula! Batzuk asko animatzen zuten eta beste batzuk arraro begiratzen ziguten. Indartsu iritsi ginen azken kilometrotara eta korrika dexente egitea lortu genuen; poliki baina gelditu gabe. Helmuga gero eta gertuago ikusten zen; baita Pariseko zubi dotoreak ere.
10h 54minututan, gaueko 22:54ean, Pariseko Eiffel Dorrearen aurrean geunden eta animo asko jasoz eta bertan dagoen podium batetik pasaz, dorreak dituen 4 hanketako batera bideratu ginen. Jendeak benetan animatzen zuen eta jada helmuga gure eskutan zegoen, baina dorreak lehenengo pisurarte dituen 300 eskailerak igotzea falta zen. Poliki-poliki igo genituen eta 5 minututan goian geunden, argiztaturiko Eiffel Dorrean, alfonbra gorriaren hasieran eta 80 kilometroko ultratrail bat bukatzear. Gozatzeko momentua zen eta azkenean 10h 59 min 08 seg egin genituen. Argazkiak atera, "finisher" oparia hartu eta momentuaz gozatu genuen.



Bitartean Maite eta Igor Sena ibaiaren inguruan zebiltzan. Gaueko 23:38an Eiffel dorrearen oinetara iritsi ziren eta beste 5 minututan helmugara. Guztira 11h 44 min 11 seg behar izan zituzten ibilbidearen 80km egiteko.
Laurok argazki batzuk atera eta igogailuan beherako bidea hartu genuen. Gaueko hamabiak inguruan antolakuntzak jarritako karpan afaldu eta ondoren hotelerako bidea hartu genuen metroa itxi aurretik.
Zergatik tranpaz beteriko ibilbidea? Hasteko lehen 2 kilometrotan zelaian zeuden zuloengatik, orkatila guztientzako arriskutsuak. Bestalde lehen 22 km-tan oso kontuz ibili behar zen jarritako erritmoarekin. Korrika egiteko oso aproposak ziren, baina burua hotz mantendu behar zen 80 kilometrotako lasterketa zela kontutan hartuz. 35-45 kilometroen artean korrikalari asko ikusi genituen bide bazterrean eserita, etzanda edo oso erritmo motelean oinez ibiltzeko ia indarrik gabe. Azkenik perfilak laua zirudien arren eta 80 kilometrotarako 1500 metro positibo gutxi diren arren, ibilbidearen parte batek zuen gogortasuna aipatzekoa da. Lehen 22 km-ak eta azken 12ak lauak ziren arren, 22.etik 55.erako zatia gogorra zen, aldapa motzak baina gogorrak ziren eta denbora guztian erritmoa mozten zuten.

Parisera etortzearen helburua beteta zegoen eta laurok arazo fisiko txikiren bat genuen arren, pozik eta gustora geunden egindako lasterketarekin. Igandea eta astelehena Parisen turismo apur bat egiteko aprobetxatu genuen eta astelehen iluntzean berriz bueltan etorri ginen; lehendabizi Biarritzera eta ondoren etxera.


Iker Agirrebalzategi

2012-03-31

ALTSASUKO HIRU MENDI ZERRAK

Euskal Herriko mendi martxen egutegia aurrera doa eta gaur Martxoak 31, Altsasun 700 mendizaletik gora elkartu gara Hiru Mendi Zerrak mendi martxa egiteko asmoz. Ibilbideak 48 km zituen eta irteera ordua goizeko 7etan izan da.



Irteera puntuan izan gara Luis, Argider (Mafate) eta Iker. Hotza egiten zuen goizeko ordu hortan eta ilun zen oraindik, baina hasierako pista batzuk pasa orduko argitu du eta Urbasaruntzako aldapetan hasi orduko berotu gara. Oñatiak ugari ikusi ditugu hasiera hortan, Larrea anaiak, Urze, Zugasti, Alberto Larrea, Jokin Garai, Urdanpi,.... eta baita urteroko martxetan ikusita ezagutzen ditugun hainbat lagun.

Mendi martxa izan arren, azken urteetan garbi ikusten ari gara gero eta lasterketen antz gehiago dutela, bakoitza bere erloju eta denborarekin eta ahalik eta denbora gutxienean ibilbidea burutu nahian korrika eginez. Gaur ere irteera eman orduko korrika irten da talde handi bat. Gu hirurok oinez urten dugu nahiz eta aldapak hasi orduko erritmo bizia jarri dugun eta Urbasa inguruetan jada geu ere korrikaldiak eginten hasi gara. Oso polita izan da Urbasako inguru hori, zelai berdeak eta pagadi handiak txandakatuz. Urbasako mendirik altuena den Bargagainetik ere pasa gara eta lehen anoa postua pasa eta beste pixka bat igo ondoren, jeitsiera gogor batekin Ziordiara jeitsi gara.

Ziordiatik eguneko bigarren mendiak itxaroten zigun, Kipularrek. Igoera gogorra eta jeitsiera luze baten ondoren Sorozarretako anoa postura iritsi gara 32.km-an. Bertan indarrak hartu ditugu urdaiazpikoa tomatetan pintxo bikainak janez eta atseden bat hartu ondoren bidean jarraitu dugu azken txanpari ekinez. Igoera motz baina gogorrekin Balankaleku gainera igo gara. Bertako azken aldapa batzuek Bakueko gasbideeak gogorarazi digute. Bertan ur postu bat zegoen eta bertako gizonak dena behera zela esan digun arren igoera batzuk gelditzen ziren oraindik, batez ere Intxusburuko azken aldapa. Hemendik bai bideak berutzako joera gogorra hartu du hasieran eta azken kilometroak nehiko lauak izan dira.


Gustora iritsi gara hirurok herriko plazara 7h09 minutuko denborarekin, urteko lehen mendi martxa baitzen guretako eta 48 km ondo burutu ditugu. Oraindik gogor prestatu beharra dagoela eta mendi asko zapaldu behar dela jakin arren, sentsazio onekin bukatu dugu.



GPS-AK EMANDAKO DATUAK:
Distancia:48,61 km
Tiempo:7:09:12
Ritmo medio:8:50 min/km
Altura ganada:2.247 m
Calorías:3.010 C

 
 

2012-03-28

ASTEBURUKO EMAITZAK

ECOTRAIL PARIS - 80KM

Parisen 4 egun pasa ostean etxean gara berriro, eta Ecotrail-ean parte hartu dugun 4 taldekideak gustora etorri gara egindako lasterketarekin. Giro bikainarekin eta baso zoragarrietatik pasatzen zen ibilbidea igaro ondoren denok lortu genuen Eiffel Dorreko lehenengo pisuan kokaturik zegoen helmugara iristea. 80km-ko ibilbide luzea, guk ezagutzen ditugun mendiekin alderaturik oso desberdina eta desnibel txikia izan arren ibilbide gogorra. Hurrengo egunetan idatziko dugu bertako kronika bat eta argazki batzuk ere jarriko ditugu.



DONOSTIA HONDARRIBIA TALAI BIDEA 31KM

Bestalde igande honetan Donostian irten eta Hondarribin amaitzen den Talai Bidea lasterketa jokatu zen. Kostaldetik doan 31 km-ko ibilbide hau egiten taldeko Unai eta Xabier izan ziren. Giro bikainarekin paisaia ederrez gozatu ahal izan zuten Ulia eta Jaizkibel inguruetan. Walter Becerra eta Leire Elosegi izan ziren irabazleak.







2012-03-22

ECOTRAIL PARIS 2012 - 80 Km

Datorren larunbatean Martxoak 24,  Parisen 5. Ecotrail-a  ospatuko da. Parisen mendi gutxi dagoen arren, inguruetan mendi txiki, baso eta parke ugari daude eta hauetan zehar antolatu dute 80kmtako ibilbidea. Lasterketak 3 proba ditu, 30km, 50km eta 80km-koak eta hiruren artean 5000 partaidetik gora elkartuko dira irteera puntuan.

Proba nagusia larunbatean eguerdiko ordubatean hasiko da Saint Quentin-en-Yvelines -en, hau da Paris kanpoaldean eta 1500 metroko desnibel positiboa eta 80 kilometroko ibilbidea egin ondoren Paris erdialdean amaituko da. Ibilbide gehiena inguruko basoetan eta parkeetan igarotzen da eta Versailles-en ingurutik ere pasatzen da. Gehienez 13 orduko denbora izango da ibilbidea egiteko eta tartean ere denbora kontrol guneak izango dira korrikalariak kontrolatzeko. Denbora horren barruan iristen denak, karrera batean ikus daitekeen helmuga ederrenetako batez gozatzeko aukera izango du, Torre Eiffel-a. Izan ere helmuga Torre Eiffel-aren lehenengo solairuan kokatuta dako eta lasterketaren azken partean ehundaka eskailera igo behar dira.

Bertan izango gara 4 Oñatiar, lau taldekide, Aran, Iker, Maite eta Igor. 80 km-ko proban parte hartuko dugu amaitzeko erronkarekin. Bihar ostirala goizean goiz irtengo gara Biarritz-tik Parisera eta larunbatean lasterketa egin ondoren, beste egun pare bat izango ditugu hiria ikusteko. Ea " finisher" bezala bueltatzen garen.

Lasterketa zuzenean jarraitu nahi duenak, helbide hontan gure izena sartu besterik eztu larunbatean eguerdiko 12etatik aurrera:   http://ecotrail.livetrail.net/coureurentete.php

Ecotrail Pariseko web orrialdea hau da:   http://www.traildeparis.com/pages/public/index.php?v=event&id=19&cid=211

Hona hemen lasterketako perfil, mapa eta argazki batzuk. Asteartean izango duzue gure berri kronika txiki batekin.
































2012-03-18

MARTXOKO LASTERKETAK

Martxoko hiru astebukaera hauetan hainbat mendi lasterketa ospatu dira. Ultra trailen artean ere Transgrancanaria lasterketa ospetsua jokatu zen eta hemen laburbilduko ditugu emaitza ezberdinak.

  • TRASGRANCANARIA 123Km
1-Fernanda Maciel (15:02:29)
2-Esther Fernández (17:25:45),
3-Denise Zimmermann (18:23:45).


1-Sebastien Chaigneau (12:54:19)
2-Armando Teixeira (13:27:20)
3-John Tidd (14:31:50),
* 3. postuan Miroslav Osladil iritsi zen baina deskalifikatua izan zen material bat falta zitzaiolako.
( ... )
12 Jose Vicente Benito 17:01:40
17 Mikel Leal 17:34:41
23 Iker Gonzalez Ule 17:45:46
32 Txomin Isuntza Zelaia 18:31:24
46 Julio Gonzalez Jimenez 19:40:13 3-V50M
73 Aitor Iraizoz 21:10:28
99- Victor De Pedro Goiri "Aramotz" (Galdakao): 22:37:02
101 Borja Basozabal Landaburu 22:39:12
102 Ibon Basozabal Landaburu 22:39:13
105 Ioseba Izagirre 22:43:39
109 Mikel Estala Arizmendi 22:55:42
186 Fermin Aranburu Gonzalez 27:26:47
193 Josu Arteche Bilbao 28:50:08
205 Eduardo Uribe 29:56:52
( ... )
214 Juan Castillejo 30:52:39 ( azkena )



  • KALAMUA IGOERA
             SAILKAPENA GIZONEZKOAK KALAMUA 2012:
1. IONUT ZINCA 31'09
2. IÑIGO LARIZ 31'12"
3. OIER ARIZNABARRETA 31'52

SAILKAPENA EMAKUMEZKOAK KALAMUA 2012:
1. EDERNE SANCHEZ 1:03:00

 
  •  ARRIARANGO LASTERKETA
SAILKAPENAK GIZONEZKOAK:
1. IMANOL GOÑI 1:05:23
2. JAVI OLABARRIA 1:05:32
3. MIKEL IDIRIN 1:05:51
4. OIER ARIZNABARRETA 1:05:59
5. ENDIKA GARTZIA 1:06:11

SAILKAPENAK EMAKUMEZKOAK:
1. ELENA CALVILLO 1:21:21
2. NEREA AMILIBIA 1:22:04
3. MAITE MAIORA 1:23:57
4. YOLANDA GURENDEZ 1:29:05
5. AMAIA LUQUIN 1:31:14

 


2012-03-08

ALOÑAKO IGOERAREN HAUSNARKETA ARGIDER ISASTIREN AHOTAN

Aurten ere urteroko legez heldu da Aloñako Igoerako azken txanpa. Urteroko legez, jendea gogotsu dabil, ahalegin guztia egiten gabiltza dena bikain atera dadin eta korrikalari guztiak goza dezaten gure lasterketaz. Egia da ibilbidearen gainean denetik entzun behar izaten dugula….batzuk motza dela, gogorragoa beharko lukeela, beste batzuk berriz jaitsiera bortitzegia dela, inoiz baino agujeta handiagoak izan zituztela iaz,….

Nik uste sarritan lasterketak ibilbidearen luzera eta altuera metatuagatik sailkatzen ditugula gogortasun mailan, eta hori ez da guztiz horrela. Ni neuk mota guztietako lasterketak egin izan ditut, krossak, asfaltoa, maratoi, erdi maratoi, ultra, ironman, eta bestelakoak ere, eta benetan diot lehen aipaturiko luzera, altuera metatu horri, 3. faktore bat erantsi behar zaiola: mentalidadea.

Askoz gogorragoa izan daiteke Aloña bezalako lasterketa baten guztia ematera irtetzea, maratoi bat lasai lasai bukatzera joatea baino. Muskularki egin beharreko esfortzua ikaragarria da, askotan ez gara konturatzen baina halaxe da.

Haserako urteetan geure artean ere hitzegin izan dugu honen gainean, ia guztiok lasterketa luzeen zale izanik, ibilbidea luzatu eta guretako gustoko izango litzatekeen ibilbidea egitea. Baina horrekin Aloñako Igoerako espiritua galduko litzateke, Aloñako Igoerak ezer berezirik badu, bertan sortzen den giroa da eta! Zegama Azkorri-n bakarrik ikusi izan dut horrelako jendetza korrikalariei “pasiloak” egiten, igarotzean ileak tente jartzen zaizkizun bide horiek. Aloñan ibilbidea motza eta zati batean igoera eta jaitsiera bera izanik, jendea hor pilatzen da eta korrikalaria denbora guztian jende artean animoak jasoz doa.

Bestalde, ibilbidea motza izanik, lasterkari berriak eta mendian probatu nahi duen jendearentzako aproposa da, gehiegi estutu gabe ibilbidea egin ahal izateko. Lasterketa sortu genuenean hori baitzen helburu nagusia, jendea lasterketa mota hauek probatzera animatzea.

Baina hasierako helburu hau alde batera utzi gabe (badakit aurten bertan Oñatiar neska talde polit bat gogor entrenatzen dabilela bertan debutatzeko), Aloñako Igoerak beste aurpegi bat ere erakutsi digu, inork ezin du mendiko lasterketak egiten dituela esan Aloñan debutatu gabe, ez dut beste inon ikusi gorputzaren limiteak hain puntara eramaten, hanka azpiak azal gabe gorputzaren zama eutsi nahi horretan, gihar guztiak aste guztirako minduta, bihotza ahotik atera beharrean,…Irabazlea bera ere helmuga zeharkatu eta lurrera erortzen ikustea…..ez da edozein lasterketetan ikusten (Ionut Zinca bera). Aloña, debutatzen dutenen paradisu edo gehiegi estutzen dutenen infernu bilakatu daiteke, hemen ez dago deskantsurik, ez dago arnasa bueltatzerik, ez dago “km de relleno”-rik, hemen guztia da denbora ateratzeko ibilbidea, gogorrenak luzitzeko ibilbidea, eta ahulenak infernuko ateetan sentiarazteko ibilbidea!!

Aurtengoan gainera Mountain Running International Cup-eko proba izanda partaidetza haundiagoa espero da; 300pertsonako kupoa azkar betetzeko arriskua izango da, eta polita izango da Zinca, Becerra, Etxegarai, Olabarria eta beste hainbat izen ezagun, atzerritar hoberenekin leihan ikustea. 

Parapente lasterketa ere iada martxan da, eta aurreko urtean ez bezala aurten luzitzeko aukera izango dutela espero dugu .

16km gutxi direla iruditzen bazaizkizu,….zatoz infernura eta ikasiko duzu 16km sugarren artean luze egin daitezkeela!!

WELL COME TO HELL!!!


2012-02-25

ZEGAMA-AIZKORRI MENDI MARATOIKO ZOZKETA

Atzo egin zen Zegaman 2012ko Zegama-Aizkorri mendi maratoian parte hartzeko dorsalen zozketa.
Zozketan dorsal bat tokatzea oso zaila dela egiaztatu da eta gutxi batzuk izan dira zortea izan dutenak.
Oñati Trail-eko taldekideok ere ez dugu batere zorterik izan, beraz taldea ez da Zegaman izango.
Animatzera gerturatuko gara.

Hona hemen zozketaren emaitzak:  http://www.zegama-aizkorri.net/web/Archivos/ZOZKETA%20ONDORIOA%202012.pdf

2012-02-20

APUKO IGOERA - ARGIDER ISASTIN KRONIKIA

Hona hemen Argiderrek bialdutako Apuko Igoerari buruzko kronika txiki bat.

"Asteburu potentia oingua, ta bazan garaixa holakuekin asteko! Negu nagi baten ondoren, kirolai  dagokionez bentzet (oilagorren kalterako), berriz be martxan gara. Aste batzuk bagoiaz gabe entrenuakin eta Apuko igoera hau zan pittin bat aste honeittako obekuntzak neurtzeko termometrua. Aurreko danen antzeko aste flojo baten ondoren, larunbatian 115km bizikletan eta 2200m igari jauzi zian eta beraz domekan termometruak  hasi aurretik be gradu asko markaitten eben. Karreriai dagokixonez guztiz kontrakua, eguraldi txarra, eurixa, hotza ta lokatza ugari. Ibilbidia eneben ezauketan eta etxat gustau, hasieran asfaltuan igo ta igo, eta goixan berriz polittena izan bihar zan lekuan lokatza larrei, asko egotia ondo dau, baina larrei esaten dotenian da larrei! Lekun baten zutik egon ezinekua! Bestalde rekorrido berdinian korrikalarixak eta BTT  nahastia etxat asko gustaitten, egixa da ni neu eta ingurukuak ondo moldau ginala, errespetu osoz, baina gu azkenak ginan, hor aurrian….seguru haserren bat sortu zala! Organizazino mailan bestela ondo, meta ingurua eta nahikua, lasterketan be abituailamiento eta marka nahikua, bukaeran luntx-a, dutxak justu justu, eskax ez esatiarren (baina badakigu honek dakon zailtasuna), aparkalekua oso ondo organizauta, eta gende aldetik bikain, tratu oso ona eta animo aldetik be euen eguraldirako bikain.
Nik nere partetik, aurreko eguneko berotua ta gero ba oso lasai urten neben, atze zamarrian, lenengo 7km igo ta igo zian asfaltuan eta oinez igoteko asmotan. Esan eta in, lasterketa hasieratik lasai lasai, beraz aurrekuen berririk ezin dotzuet emun. Igoten fan ala ba atzetik aurrera fan nitzan, eta behin goixan ia pittin bat geixau estuketia pentsau neben. Pittinka pittinka aurrerutz eta konturatu orduko karrerian bigarren zati hau pasaitten da, oso bizkorra. Apuko gainera heltzen garenian lokatza larrei dau bajaitteko, inguruko danak lurretik bueltaka dabitz, ta ni enaiz gutxiu izango. Oin urte batzuk atzerako imagena etorten xat burura, ia desagertutako Gorbeako maratoian, aurreko 7-8 korrikalaritan noian, eta han ia etzeuen bromarik, Gorbea gainian elurra zan eta lurrera jauzi eta tarraz konturatu ginanian bizkorrau goiazela…..trineo lasterketa bat emuten eben! Tartian zan atzoko irabazlia Zinka be. Oinguan estau holakoik, eztau ezer jokuan eta lasai lasai pasauten dot tramu hori irabazteko gutxi ta galtzeko asko dau eta. Por tzierto, gainian nauela Lijo-kin bat itten dot, ni enitzan konturatu be in, ezkerrak berak ezautu nostan. INCOMBUSTIBLE!!! Ta hemendik ia beruzka, lasterketako tramorik polittena, bajadia senda batetik oso politta zan, atzokuan erreka batetik bajaitian antzekua zan baina bestela esan biharra dau oso politta zala. Metara ailau eta zaparradia zanez, jende dana frontoian zerbait jan eta errekuperaitten. Ni neu kotxera fan eta dutxau in nitzan lenbaitlen eta ondoren zerbait jan eta etxera!
Ba esandakua, estrenua emun xau, sensasinuak…..ba bueno, eztia txarrak, baina oindiok lan asko dau itteko,….baina oindiok demporia be badau! "