2013-04-29

MAITE ZABALETA LEHEN NESKA OÑATIARRA ALOÑAKO IGOERAN

Maite Zabaleta taldekideak lasterketa bikaina egin zuen Igandean, eta horri esker lehen neska Oñatiar bezala podiumera igotzea lortu zuen 1h eta 46 minutuko denborarekin. Oñati trail taldea sortu zenetik, Joxe Mendiola eta Argider Isastiren ondoren, 3. podiuma da hau.  Zorionak beraz Maite.



JAVI OLABARRIA ETA MAITE MAIORA IRABAZLE ALOÑAKO IX. IGOERAN

Pasaden igandean oñatin izan genuen Aloñako Igoeraren IX. edizioan, Javi Olabarria  Orozkoarra eta Maite Maiora Mendaroarra izan ziren irabazleak. Hotz egiten zuen arren, eguraldi bikaina izan zuten Oñatira inguratutako lasterkariak, eta mendian ere jente ugari pilatu zen lasterkariak animatzeko asmotan.

Hasieratik Juanjo Igarzabalek hartu zuen lasterketa burua, Javi Olabarria eta Iban Letamendi Oñatiarra atzetik zituela. Aloñako tontorreraino postu horietan iritsi ziren, baina jeisten hasi ala, Jabi Olabarriak erakutsi zuen zergatik duen berak probaren jaitsierako errekorra. Oñatiko plazara 1h 16minututan iritsi zen eta berehala helmugaratu ziren Juanjo Igarzabal eta Iban Letamendi.

Neskatan berriz igoeraren zati handi batean Azara Garcia de los Salmones Kantabriarra lehen postuan izan zen arren, laister hartu zion aurre Maite Maiorak eta gainera helmugan probaren errekor berria egin zuen 1h 26min 46 seg.-tan.

Argazkiak eta sailkapenak:   http://www.txantxiku.net/Alona%20Igoera/alona13/alona13.HTML


2013-04-17

PABLO MENDAROKO MENDI LASTERKETAN - Apirilak 14



9ak aldera iritsi nintzan Mendarora, urteko 2. mendi lasterketa. Kotxia aparkau eta dortsala hartzera. Herriko pilotaleku inguruan euen lasterketako montaje dana, irteera eta helmuga leku berdinian izanik. Dortsala hartu eta Oñatiar beste korrikalari batzuekin (Garai, Antonio ta Zabarte) hizketan irteera ordua illau arte. Beroketako korrikalditxuan korrikalari nibeldunak kruzaitten geben; Iñigo Lariz, Jabi Olavaria, Juanjo Igarzabal, Manzizidor…..oilar askotxo!! ta neskatan Maite Maiora faborita nagusixa. 

10ak puntuan hasi ginan izenemundako 150 korrikalarixak, 24km eta 1350m-ko desnibel positibua. Hasiera hasieratik igartzen zan itten eben berua, 20ta piku gradu inguru ibiliko zan!! Lehenengo igoeria naiz ta aldapa gogor batzuk izan, gehixena nahiko etzana zan ta pista batzuetan problema haundirik barik korrika ittekua.

Irteerako momentua….

Jeitsiera luze baten ondoren hasten zan ibilbideko zatirik gogorrena. 3-4 km aldapa potente batekin eta bapebe deskantso barik!! Aldapa hau lasai hartu eta indar askorik gastau barik in neben, gero azken kilometrotan indarrak euki eskero “a tope” fateko!!

Azken aldapa behera iritsi baino lehenau tontorrik tontor dabil ibilbidia bista oso polittakin, alde batera Gipuzkoa barrena eta bestera kostaldia; Zumaixa, Deba … Azkeneko kilometrotako asfaltoko zatixari itten eben beroa batuaz, kostau zan Mendaroko plazara illaittia. Alatabe, oso gustora inddako lasterketiakin eta Aizkorrirako entrenamentu ona izango dalakuan.

Zabarte, beste oñatiar bat…

Mendaroko mendi lasterketian organizazinua ondo euen, abituallamentutan nahikua edari, itten eben beruakin ondo etorri zianak, eta bukaerako luntxa be ederra!! Ipini leike xakon pega bakarra rekorridua eskaxtxo markauta euela, zinta gutxi eta kruze askotan dudatan geraketan zinan gainera korrikalari bat baino gehixau ikusi neben galduta.

Beste gauza negatibo bat ikusle kopurua izan zan, ibilbide danian ixa iñortxo be ez!! Leku konkretu batzutan jentia bauen baina beste danian bakardade puntu bat somaitten zan, lasterketan zoiazen sentsazino barik!. Alatabe bakardade horrekin disfrutau neben.

Komentau lasterketa hontan be OñatiTraileko taldekide bakarra izan nitzala, nun sartu diaz bestiak??? Batzuk paritorixoko bidian, beste batzuk paritorixotik urten berri eta beste batzuk lesionauta. Ea lesionautakuak ondo ipintten diazen eta hurrengo pruebatan ikustenttun.

Helmugan sartzen

Bukaketako komentau probako irabazlia gizonezkotan Jabi Olabarria izan zala eta emakumetan Maite Maiora pronostiko danak beteaz. Aipagarrrixa be bai Jokin Garai herrikidian 6. puestua, gogor xauk mutilla!!

PARTAIDEA
DENBORA
HERRIA
1
javier  olaberria  etxebarria
1:58:35
 orozko
2
juanjo  igarzabal  deba
2:01:22
 zumarraga
3
igon  mancisidor  arruti
2:01:52
 deba


PARTAIDEA
DENBORA
HERRIA
1
Maite Maiora
2:18:26
Mendaro
2
Maider Calleja
2:39:59
 Gasteiz
3
Ione Urkizu
2:44:43
Azpeitia

2013-04-11

ORIOKO MENDI LASTERKETA PABLON HITZETAN ( Martxoak 24)


Aizkorriko maratoiko dortsala tokau ta gero serixo entrenaitten hasi bihar ta hortarako zer obeto maratoi erdiko mendi lasterketa bat baino. Sekula in barik neuen Orixoko lasterketa eta erreferentzia barik fan nitzan, kilometruak hanketan pillaketara

Orixora illau, dortsala hartu, aldatu eta berotu ostian justo justo heldu nintzan irteera /helmugako arkora. Eskerrak spikerra luzatu in zala eta irteeria berandutxuau emun hotzaila, bestela orduan bai urtengo nitzala azkena.

Komentau Oñati Traileko partaide bakarra izan nintzala, aurreko egunian baten bat Azkoiti-Azpeitin ibili zan baina bestela ekipo erdi lesionauta dabil. Ea jentia errekuperaitten dan eta talde haundi bat faten garan hurrengo lasterketan batera.

Orixoko karreria herritik barrena hasten da, erdiguneko kaletatik gora aldapa batzuetatik. Herritik urten eta aldapak bigunketan diaz, gora behera askoko lehenengo kilometruak. Egixa esan ixa lasterketa dana da gora beheratxua, aldapa gogor ta luzerik barik pare bat pinuidi bertikal ezik eta jeitsiera potente barik. Korrika asko itteko ibilbidia da Orixokua, 20 kilometruan 1000 metroko desnibela ez da asko mendi karrera batentzat, bukaerako denporak horren adibide garbi.

Ibilbide gehixena itsasorako bista polittan

Ni personalmente oso pozik geratu nintzan inddako lasterketiakin, azkeneko urte hontan askorik entrenau barik ibiltteko eta aspaldixan konpetiu barik egoteko, oso sentsazino onakin eta indarrakin bukatu neben. Egixa esan in dotten mendiko lasterketarik “light”ena izango dala uste dot, nahi ta 20km izan, samur ittekuak diaz, penditz gogor barik eta jeitsiera arriskutsu barik. Eta Orixora eruan neben objetibuak kunpliuta: kilometruak pillatu eta entrenamentu on bat indda pozik bueltau nintzan etxera.

Antolakuntza aldetik ondo antolatuta euen lasterketa. Iñungo “sobrada” barik baina nahikua. Ibilbidia ondo markauta, kruze edo leku peligrosotan laguntzailiak abixaitteko ipinitta eta abituallamentuak be nahikua ondo hornittuta.

Ikusle aldetik be kejarik ez!! Punto konkretu batzutan jende asko baina beste askotan iñortxo be ez, lasterketa danetan pasaitten dan moduan!! Kukuarri eta Puntarri gainetan eta irteera/helmugan pillatu zian ikusle danak.

Korrika asko itteko ibilbidia Orixokua

Lasterketiari buruz komentau Ionut Zinka eta Maite Maiora izan ziala irabazliak.  Oñatiarra eta kuadrilakuan dan Iban Letak inddako lasterketia be goraipaketakua da, Larrau-Ernio irabazi ostian Orixon 3. geratu zan, aurtengo denporaldixan zeresana emungo dau.

Ionut ailin  zinca                   1:30:27
Hassan  ait chaou  Vitali       1:32:07
Iban  letamendi  Andueza     1:35:16

Maite Maiora         1:47:36
Uxoa Irigoien         2:03:15
Raffaella  ciavola    2:05:52

Gizon eta emakumez osaturiko podiumna

2013-03-01

ALTITOY ETA ANTXON BANDRES 2013

ALTITOY 2013

Otsaileko lehen asteburuan jokatu zen Altitoy proba. Bertan Oñati Traileko lau taldekidek hartu genuen parte. Joxe Mendiola eta Pablo Arejolaleibak A ibilbidea egin zuten. Joxek Iñaki kortarekin eta Pablok Xabi Arkauzekin. Maite Zabaleta eta nik(Igor Guenetxea) B ibilbidea egin genuen. Larunbatean eguraldi traketsa benetan, edurra gelditu gabe egun guztian. Igandean berriz eguraldia guztiz alderantzizkoa izan zen, bikaina benetan. Oso lasterketa bikaina da,bai ibilbide aldetik eta bai antolakuntza aldetik ere. Hurrengo urtean berriz errepikatuko dugula uste dut.




 


ANTXON BANDRES MEMORIALA 2013

Pasa den asteburuan Antxon Bandres memoriala ospatu zen Izaban, bertan Oñati traileko bi partaide izan ziren. Pablo eta Maite. Sekulako elurtea izan zuten Izaban aurreko asteetan eta horregatik, proba Izaban egitea erabaki zuten. Larunbatean banakako euskadiko txapelketa eguraldi bikainarekin,bai Pablo eta baita Maite oso gustora ibili ziren lasterketan,ibilbide politarekin gozatuz. Igandean, berriz ere eguraldi bikainarekin,kronoigoera egin zuten,hau ere euskadiko txapelketa.





 

2013-02-24

ALOÑAKO IX. IGOERA


ALOÑAKO IX. IGOERA
IZEN EMATEA IREKITA
 
2013ko Apirilaren 21ean jokatuko den Aloñako IX. Igoerak ondorengo berrikuntzak izango ditu  izen-ematean:
2 epe irekiko dira eta www.herrikrossa.com  web orrian egingo dira:
            1.-Otsailaren 18tik- Martxoaren 15 era:   20€ eta opariaren neurria aukeratu ahal izango da.
            2.- Martxoaren 16tik-Apirilaren 19ra:  25€ eta ezin izango da opariaren neurririk aukeratu.

OPARIAK:

1.- HOKO SAFEMA  PANTORRILERAK

2.- TXALEKO BAT

2013-02-10

ZEGAMA-AIZKORRI MARATOIAREN ARRAKASTA



Otsailaren 1ean amaitu zen Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren 12. edizioan parte hartzeko irekitako izena emateko epea. 3.133 eskaera aurkeztu dira aurtengoan (2.936 gizonezkoak eta 197 emakumezkoak). Iaz baino 1.000 eskaera gehiago.

Azpimarratu behar da 200 atzerritarretik gora izena eman dutela eta Estatuko lurralde guztietako korrikalariak daudela zerrendan. Testuinguru honetan aipagarria da 1.204 euskaldunek eman dutela izena (hauetariko, 730 gipuzkoarrak direlarik).

Bestalde, izena eman duten hainbat herrialdetako ordezkariak (Sudafrica, Finlandia, Lituania, Polonia, Armenia, Austria, Holanda, Inglaterra, Italia, Frantzia, Suitza, Alemania, Errusia, Portugal, Amerikako Estatu Batuak) erakusten dute Zegama-Aizkorri froga geroz eta internazionalagoa bilakatzen ari dela. Parte hartze garrantzitsu honi Euskadi, Aragoi, Andaluzia eta Katalunyako selekzioena erantsi behar zaizkio. Modu berezian azpimarratu behar da Catalunyako 945 korrikalarik egin dutela eskaera.

Izena eman dutenak kontuan izanik, aipatu behar da munduko korrikalari onenak baieztatu dutela bere presentzia Zegaman. Hain zuzen ere, 2007, 2008, 2010, 2011 eta 2012an Zegaman irabazlea izan eta Munduko txapelduna den Kilian Jornet kataluiniarra, 2011 eta 2012 bigarren eta hirugarren izan den Tom Owens britainiarra, iaz bigarrena izan zen Luis Alberto Hernando, Zegamako podiuma ondo ezagutzen duen Miguel Heras, Andy Symond britainiarra, Tofol Castañer, Marco di Gasperi italiarra, Toru Miyahara Sportiva taldeko japoniarra eta Estatuko eta Euskal Herriko korrikalari onenak.

Emakumeetan ere munduko onenak bermatua dute bere presentzia Zegaman. Hain zuzen ere, azkeneko bi urtetan Zegama garailea izan den Oihana Kortazar elgetarra izango da abiapuntuan Zegaman eta berarekin lehia estuan frogako errekorra duen Emanuela Brizio italiarra. Ezin ahaztu ere, iaz bigarren egin zuen Nuria Picas kataluiniarra eta Zelanda Berriko Anna Frost ere, Euskal Herriko espezialista onenekin betera lehiakuko direla Zegaman datorren maiatzaren 26an.

Gauzak horrela, izena eman dutenen artean zozketa otsailaren 22an egingo da, arratsaldeko 19,00etan, Zegamako Udaletxean.

Gogoratu behar da, 2013. urteko edizio honetan ere 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzat II. Zegama-Aizkorri Junior Trail-a ospatuko dela maiatzaren 26an. Goizeko 10,30etan irteera emango zaion frogako ibilbideak 10,4 kilometroetako luzera eta 1.016 metroko desnibela izango du. Epe laburrean nagusiekin lehiatzeko xedez, esan behar da Estatuko espezialista onenak baieztatu dutela beraien presentzia Zegaman eta lehia estua eta polita izatea aurreikusten dela. Ildo honetan azaldu behar da parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dutela oraindik. Azpimarratu behar da ere, Zegamako neska eta mutil irabazleak Salomon Junior Team taldean sartuko direla zuzenean.

ALTITOY 2013 IRUDITAN


2013-02-03

TALDEKO LEHEN IRTEERAK

Oñati Trail taldearen helburuetako bat lagun artean mendi irteerak egitea zen eta jada hasi gara lehen irteerak egiten. Gaur otsailak 3, eguraldi txarra iragarrita bazegoen ere eta mendietan elurra zegoenez, altura gehiegi hartu gabe, kilometro dexente egitea erabaki dugu. Goizeko 7:15 irtengara Luis eta Iker oñatitik eta bidegorritik Sanprudentziora eta ondoren Aretxabaletaraino joan gara. Han ezkerretara hartu eta Urkulura igo dugu eta itzuli laurden eman ondoren Ugastegira doan bide gogorra igotzeari ekin diogu. Urteko lehen aldapak ziren eta oinez igo behar! Ugastegin giro bikaina genuen eta zerbait jan eta kanaleko ur freskoa eranda, Araotz auzora jeitsi gara. Araotzetik Jaturaberaino jeitsi, Urtiagainera igo eta errepidez herriraino jeitsi gera 10:30 ingururako. 

Datorren igandean ere egingo dugu bueltaren bat, animatzen?

Hona hemen gaurko datuak:

 

2013-02-02

OPEN ALTITOY-TERNUA 2013

Asteburu hontan Frantziar Pirineoetan, Open Altitoy mendiko-eski lasterketaren 6. edizioa jokatuko da. Bertan ditugu gure lagun Pablo Arejolaleiba, Joxe Mendiola, Igor Guenetxea eta Maite Zabaleta. Eguraldi txarra iragarrita dagoen arren, mendizale ugari bilduko dira bertan. Datorren astean izango ditugu gure lagunen kontakizunak eta argazkiren bat.

Zorte on.

Altitoy-ko web orria:  http://altitoy.com/?lang=es