Maite Zabaleta taldekideak lasterketa bikaina egin zuen Igandean, eta horri esker lehen neska Oñatiar bezala podiumera igotzea lortu zuen 1h eta 46 minutuko denborarekin. Oñati trail taldea sortu zenetik, Joxe Mendiola eta Argider Isastiren ondoren, 3. podiuma da hau. Zorionak beraz Maite.
2013-04-29
JAVI OLABARRIA ETA MAITE MAIORA IRABAZLE ALOÑAKO IX. IGOERAN
Pasaden igandean oñatin izan genuen Aloñako Igoeraren IX. edizioan, Javi Olabarria Orozkoarra eta Maite Maiora Mendaroarra izan ziren irabazleak. Hotz egiten zuen arren, eguraldi bikaina izan zuten Oñatira inguratutako lasterkariak, eta mendian ere jente ugari pilatu zen lasterkariak animatzeko asmotan.
Hasieratik Juanjo Igarzabalek hartu zuen lasterketa burua, Javi Olabarria eta Iban Letamendi Oñatiarra atzetik zituela. Aloñako tontorreraino postu horietan iritsi ziren, baina jeisten hasi ala, Jabi Olabarriak erakutsi zuen zergatik duen berak probaren jaitsierako errekorra. Oñatiko plazara 1h 16minututan iritsi zen eta berehala helmugaratu ziren Juanjo Igarzabal eta Iban Letamendi.
Neskatan berriz igoeraren zati handi batean Azara Garcia de los Salmones Kantabriarra lehen postuan izan zen arren, laister hartu zion aurre Maite Maiorak eta gainera helmugan probaren errekor berria egin zuen 1h 26min 46 seg.-tan.
Argazkiak eta sailkapenak: http://www.txantxiku.net/Alona%20Igoera/alona13/alona13.HTML
Hasieratik Juanjo Igarzabalek hartu zuen lasterketa burua, Javi Olabarria eta Iban Letamendi Oñatiarra atzetik zituela. Aloñako tontorreraino postu horietan iritsi ziren, baina jeisten hasi ala, Jabi Olabarriak erakutsi zuen zergatik duen berak probaren jaitsierako errekorra. Oñatiko plazara 1h 16minututan iritsi zen eta berehala helmugaratu ziren Juanjo Igarzabal eta Iban Letamendi.
Neskatan berriz igoeraren zati handi batean Azara Garcia de los Salmones Kantabriarra lehen postuan izan zen arren, laister hartu zion aurre Maite Maiorak eta gainera helmugan probaren errekor berria egin zuen 1h 26min 46 seg.-tan.
Argazkiak eta sailkapenak: http://www.txantxiku.net/Alona%20Igoera/alona13/alona13.HTML
2013-04-17
PABLO MENDAROKO MENDI LASTERKETAN - Apirilak 14
9ak aldera iritsi
nintzan Mendarora, urteko 2. mendi lasterketa. Kotxia aparkau eta dortsala
hartzera. Herriko pilotaleku inguruan euen lasterketako montaje dana, irteera
eta helmuga leku berdinian izanik. Dortsala hartu eta Oñatiar beste korrikalari
batzuekin (Garai, Antonio ta Zabarte) hizketan irteera ordua illau arte.
Beroketako korrikalditxuan korrikalari nibeldunak kruzaitten geben; Iñigo
Lariz, Jabi Olavaria, Juanjo Igarzabal, Manzizidor…..oilar askotxo!! ta
neskatan Maite Maiora faborita nagusixa.
10ak puntuan hasi
ginan izenemundako 150 korrikalarixak, 24km eta 1350m-ko desnibel positibua.
Hasiera hasieratik igartzen zan itten eben berua, 20ta piku gradu inguru
ibiliko zan!! Lehenengo igoeria naiz ta aldapa gogor batzuk izan, gehixena
nahiko etzana zan ta pista batzuetan problema haundirik barik korrika ittekua.
Irteerako momentua….
Jeitsiera luze
baten ondoren hasten zan ibilbideko zatirik gogorrena. 3-4 km aldapa potente
batekin eta bapebe deskantso barik!! Aldapa hau lasai hartu eta indar askorik
gastau barik in neben, gero azken kilometrotan indarrak euki eskero “a tope”
fateko!!
Azken aldapa
behera iritsi baino lehenau tontorrik tontor dabil ibilbidia bista oso
polittakin, alde batera Gipuzkoa barrena eta bestera kostaldia; Zumaixa, Deba …
Azkeneko kilometrotako asfaltoko zatixari itten eben beroa batuaz, kostau zan
Mendaroko plazara illaittia. Alatabe, oso gustora inddako lasterketiakin eta
Aizkorrirako entrenamentu ona izango dalakuan.
Zabarte, beste oñatiar bat…
Mendaroko mendi
lasterketian organizazinua ondo euen, abituallamentutan nahikua edari, itten
eben beruakin ondo etorri zianak, eta bukaerako luntxa be ederra!! Ipini leike
xakon pega bakarra rekorridua eskaxtxo markauta euela, zinta gutxi eta kruze
askotan dudatan geraketan zinan gainera korrikalari bat baino gehixau ikusi
neben galduta.
Beste gauza
negatibo bat ikusle kopurua izan zan, ibilbide danian ixa iñortxo be ez!! Leku
konkretu batzutan jentia bauen baina beste danian bakardade puntu bat somaitten
zan, lasterketan zoiazen sentsazino barik!. Alatabe bakardade horrekin
disfrutau neben.
Komentau
lasterketa hontan be OñatiTraileko taldekide bakarra izan nitzala, nun sartu
diaz bestiak??? Batzuk paritorixoko bidian, beste batzuk paritorixotik urten
berri eta beste batzuk lesionauta. Ea lesionautakuak ondo ipintten diazen eta
hurrengo pruebatan ikustenttun.
Helmugan sartzen
Bukaketako
komentau probako irabazlia gizonezkotan Jabi Olabarria izan zala eta emakumetan
Maite Maiora pronostiko danak beteaz. Aipagarrrixa be bai Jokin Garai
herrikidian 6. puestua, gogor xauk mutilla!!
Zª
|
PARTAIDEA
|
DENBORA
|
HERRIA
|
1
|
javier
olaberria etxebarria
|
1:58:35
|
orozko
|
2
|
juanjo
igarzabal deba
|
2:01:22
|
zumarraga
|
3
|
igon
mancisidor arruti
|
2:01:52
|
deba
|
Zª
|
PARTAIDEA
|
DENBORA
|
HERRIA
|
1
|
Maite
Maiora
|
2:18:26
|
Mendaro
|
2
|
Maider
Calleja
|
2:39:59
|
Gasteiz
|
3
|
Ione
Urkizu
|
2:44:43
|
Azpeitia
|
2013-04-11
ORIOKO MENDI LASTERKETA PABLON HITZETAN ( Martxoak 24)
Aizkorriko maratoiko dortsala tokau ta gero serixo entrenaitten hasi bihar ta hortarako zer obeto maratoi erdiko mendi lasterketa bat baino. Sekula in barik neuen Orixoko lasterketa eta erreferentzia barik fan nitzan, kilometruak hanketan pillaketara
Orixora illau, dortsala hartu, aldatu eta berotu ostian justo justo heldu nintzan irteera /helmugako arkora. Eskerrak spikerra luzatu in zala eta irteeria berandutxuau emun hotzaila, bestela orduan bai urtengo nitzala azkena.
Komentau Oñati Traileko partaide bakarra izan nintzala, aurreko egunian baten bat Azkoiti-Azpeitin ibili zan baina bestela ekipo erdi lesionauta dabil. Ea jentia errekuperaitten dan eta talde haundi bat faten garan hurrengo lasterketan batera.
Orixoko karreria herritik barrena hasten da, erdiguneko kaletatik gora aldapa batzuetatik. Herritik urten eta aldapak bigunketan diaz, gora behera askoko lehenengo kilometruak. Egixa esan ixa lasterketa dana da gora beheratxua, aldapa gogor ta luzerik barik pare bat pinuidi bertikal ezik eta jeitsiera potente barik. Korrika asko itteko ibilbidia da Orixokua, 20 kilometruan 1000 metroko desnibela ez da asko mendi karrera batentzat, bukaerako denporak horren adibide garbi.
Ibilbide gehixena itsasorako bista polittan
Ni personalmente oso pozik geratu nintzan inddako lasterketiakin, azkeneko urte hontan askorik entrenau barik ibiltteko eta aspaldixan konpetiu barik egoteko, oso sentsazino onakin eta indarrakin bukatu neben. Egixa esan in dotten mendiko lasterketarik “light”ena izango dala uste dot, nahi ta 20km izan, samur ittekuak diaz, penditz gogor barik eta jeitsiera arriskutsu barik. Eta Orixora eruan neben objetibuak kunpliuta: kilometruak pillatu eta entrenamentu on bat indda pozik bueltau nintzan etxera.
Antolakuntza aldetik ondo antolatuta euen lasterketa. Iñungo “sobrada” barik baina nahikua. Ibilbidia ondo markauta, kruze edo leku peligrosotan laguntzailiak abixaitteko ipinitta eta abituallamentuak be nahikua ondo hornittuta.
Ikusle aldetik be kejarik ez!! Punto konkretu batzutan jende asko baina beste askotan iñortxo be ez, lasterketa danetan pasaitten dan moduan!! Kukuarri eta Puntarri gainetan eta irteera/helmugan pillatu zian ikusle danak.
Korrika asko itteko ibilbidia Orixokua
Lasterketiari buruz komentau Ionut Zinka eta Maite Maiora izan ziala irabazliak. Oñatiarra eta kuadrilakuan dan Iban Letak inddako lasterketia be goraipaketakua da, Larrau-Ernio irabazi ostian Orixon 3. geratu zan, aurtengo denporaldixan zeresana emungo dau.
Ionut ailin zinca 1:30:27
Hassan ait chaou Vitali 1:32:07
Iban letamendi Andueza 1:35:16
Maite Maiora 1:47:36
Uxoa Irigoien 2:03:15
Raffaella ciavola 2:05:52
Gizon eta emakumez osaturiko podiumna
Suscribirse a:
Entradas (Atom)