2013-02-10

ZEGAMA-AIZKORRI MARATOIAREN ARRAKASTA



Otsailaren 1ean amaitu zen Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren 12. edizioan parte hartzeko irekitako izena emateko epea. 3.133 eskaera aurkeztu dira aurtengoan (2.936 gizonezkoak eta 197 emakumezkoak). Iaz baino 1.000 eskaera gehiago.

Azpimarratu behar da 200 atzerritarretik gora izena eman dutela eta Estatuko lurralde guztietako korrikalariak daudela zerrendan. Testuinguru honetan aipagarria da 1.204 euskaldunek eman dutela izena (hauetariko, 730 gipuzkoarrak direlarik).

Bestalde, izena eman duten hainbat herrialdetako ordezkariak (Sudafrica, Finlandia, Lituania, Polonia, Armenia, Austria, Holanda, Inglaterra, Italia, Frantzia, Suitza, Alemania, Errusia, Portugal, Amerikako Estatu Batuak) erakusten dute Zegama-Aizkorri froga geroz eta internazionalagoa bilakatzen ari dela. Parte hartze garrantzitsu honi Euskadi, Aragoi, Andaluzia eta Katalunyako selekzioena erantsi behar zaizkio. Modu berezian azpimarratu behar da Catalunyako 945 korrikalarik egin dutela eskaera.

Izena eman dutenak kontuan izanik, aipatu behar da munduko korrikalari onenak baieztatu dutela bere presentzia Zegaman. Hain zuzen ere, 2007, 2008, 2010, 2011 eta 2012an Zegaman irabazlea izan eta Munduko txapelduna den Kilian Jornet kataluiniarra, 2011 eta 2012 bigarren eta hirugarren izan den Tom Owens britainiarra, iaz bigarrena izan zen Luis Alberto Hernando, Zegamako podiuma ondo ezagutzen duen Miguel Heras, Andy Symond britainiarra, Tofol Castañer, Marco di Gasperi italiarra, Toru Miyahara Sportiva taldeko japoniarra eta Estatuko eta Euskal Herriko korrikalari onenak.

Emakumeetan ere munduko onenak bermatua dute bere presentzia Zegaman. Hain zuzen ere, azkeneko bi urtetan Zegama garailea izan den Oihana Kortazar elgetarra izango da abiapuntuan Zegaman eta berarekin lehia estuan frogako errekorra duen Emanuela Brizio italiarra. Ezin ahaztu ere, iaz bigarren egin zuen Nuria Picas kataluiniarra eta Zelanda Berriko Anna Frost ere, Euskal Herriko espezialista onenekin betera lehiakuko direla Zegaman datorren maiatzaren 26an.

Gauzak horrela, izena eman dutenen artean zozketa otsailaren 22an egingo da, arratsaldeko 19,00etan, Zegamako Udaletxean.

Gogoratu behar da, 2013. urteko edizio honetan ere 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzat II. Zegama-Aizkorri Junior Trail-a ospatuko dela maiatzaren 26an. Goizeko 10,30etan irteera emango zaion frogako ibilbideak 10,4 kilometroetako luzera eta 1.016 metroko desnibela izango du. Epe laburrean nagusiekin lehiatzeko xedez, esan behar da Estatuko espezialista onenak baieztatu dutela beraien presentzia Zegaman eta lehia estua eta polita izatea aurreikusten dela. Ildo honetan azaldu behar da parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera dutela oraindik. Azpimarratu behar da ere, Zegamako neska eta mutil irabazleak Salomon Junior Team taldean sartuko direla zuzenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario