2012-04-29

BERAKO MARATOI ERDIA - OÑATI TRAILEN LEHEN PODIUMA

Apirilak 15ean izan zen Berako mendi lasterketa eta eguraldia lagun ez izan arren, jente ugari gerturatu zen bertara. Bertan taldekide asko izan ginen: Unai, Peitto, Luis, Iker, Joxe. Aste guztian eguraldi txarra izan ondoren astebururako edurra egingo zuela iragarri zuten eta Oñatitik Berara irten aurretik, Belar eta Aloña inguruak zurituta ikusi genituen.

Berara bidean zaparrada ugari bota zituen eta goizeko 8:30 inguru ziren bertara iritsi orduko. Dorsala eta oparia hartu eta aldatzera joan ginen. Egiten zuen hotzarekin lehenengo burukomina zer erropa jaztea zen eta nik uste ia denok ondo janztearen apostua egin genuela. Lasterketa irtetzeko 10 minutu falta zirela, ibilbidean aldaketa batzuk zeudela esan ziguten, eta distantzia mantendu egingo zen arren, Larruneko azken igoera ez zela igoko, harriskutsua baitzen.

Manttaleko aldapa gogorretan berotu ginen denok eta Ibardinerako jeitsiera berriz,kontuz jeitsi beharrean izan ginen. Hemendik beste igoera gogor baten ondoren Larrun txikira bideratu ginen lokatza eta urez beteriko sendetan. Inguru hauetan izan genuen eguraldi txarrena trumoi, oinaztu, txingor eta haize hotzarekin, baina esan bezala Larrunerako azken aldapa falta zenean beruntzako bidea hartu genuen. Egia esan igotzeko bezala zegoen, ez bait zegoen elur askorik, baina leku harriskutsua da 500 korrikalari bertan sartzeko eta erabaki egokia hartu zutela esan behar da.

Helmugara eramango gintuen jeitsiera luzea eta nahiko harriskutsua zen eta bakoitzak ikusten zuen zenbat harrisku hartu. Helmugara inguratzean konturatu ginen ibilbidea aldatzeaz gain, moztu ere egin zutela eta azkenean 18,5 km-tan utzi zuten.

Esan bezala Oñati Trail-en lehen podiuma izan zen, Joxe Mendiolak beteranoen mailan bigarren sailkatzea lortu bait zuen eta sailkapen orokorrean ere 20. postuan sailkatu zen.

Oñatian gehiago ere izan zen bertan, euren artean Lukene Igartua eta Marije Zubizarreta.

Sailkapen nagusiari dagokionean Didier Zagok irabazi zuen lasterketa Aitor Osa eta Oier Ariznabarretaren aurretik eta emakumeetan Oihana Azkorbebeitia izan zen garaile Laura Sola eta Nerea Amilibiaren aurretik.

Horrelaxe geratu zen sailkapena:   http://www.manttale.com/img/2012klasi/ABSOLUTA.pdf

1-DIDIER ZAGO   1h24min
2-AITOR OSA       1h25min
3-OIER ARIZNABARRETA  1h30min
......
20-JOXE MENDIOLA  1h38min
135-IKER AGIRREBALZATEGI  1h51min
267-LUIS URIGOEN 2h03min
282-XABIER IÑURRITEGI 2h03min
283-UNAI AGIRREBALZATEGI 2h03min






No hay comentarios:

Publicar un comentario