2012-03-22

ECOTRAIL PARIS 2012 - 80 Km

Datorren larunbatean Martxoak 24,  Parisen 5. Ecotrail-a  ospatuko da. Parisen mendi gutxi dagoen arren, inguruetan mendi txiki, baso eta parke ugari daude eta hauetan zehar antolatu dute 80kmtako ibilbidea. Lasterketak 3 proba ditu, 30km, 50km eta 80km-koak eta hiruren artean 5000 partaidetik gora elkartuko dira irteera puntuan.

Proba nagusia larunbatean eguerdiko ordubatean hasiko da Saint Quentin-en-Yvelines -en, hau da Paris kanpoaldean eta 1500 metroko desnibel positiboa eta 80 kilometroko ibilbidea egin ondoren Paris erdialdean amaituko da. Ibilbide gehiena inguruko basoetan eta parkeetan igarotzen da eta Versailles-en ingurutik ere pasatzen da. Gehienez 13 orduko denbora izango da ibilbidea egiteko eta tartean ere denbora kontrol guneak izango dira korrikalariak kontrolatzeko. Denbora horren barruan iristen denak, karrera batean ikus daitekeen helmuga ederrenetako batez gozatzeko aukera izango du, Torre Eiffel-a. Izan ere helmuga Torre Eiffel-aren lehenengo solairuan kokatuta dako eta lasterketaren azken partean ehundaka eskailera igo behar dira.

Bertan izango gara 4 Oñatiar, lau taldekide, Aran, Iker, Maite eta Igor. 80 km-ko proban parte hartuko dugu amaitzeko erronkarekin. Bihar ostirala goizean goiz irtengo gara Biarritz-tik Parisera eta larunbatean lasterketa egin ondoren, beste egun pare bat izango ditugu hiria ikusteko. Ea " finisher" bezala bueltatzen garen.

Lasterketa zuzenean jarraitu nahi duenak, helbide hontan gure izena sartu besterik eztu larunbatean eguerdiko 12etatik aurrera:   http://ecotrail.livetrail.net/coureurentete.php

Ecotrail Pariseko web orrialdea hau da:   http://www.traildeparis.com/pages/public/index.php?v=event&id=19&cid=211

Hona hemen lasterketako perfil, mapa eta argazki batzuk. Asteartean izango duzue gure berri kronika txiki batekin.
































No hay comentarios:

Publicar un comentario