2012-03-31

ALTSASUKO HIRU MENDI ZERRAK

Euskal Herriko mendi martxen egutegia aurrera doa eta gaur Martxoak 31, Altsasun 700 mendizaletik gora elkartu gara Hiru Mendi Zerrak mendi martxa egiteko asmoz. Ibilbideak 48 km zituen eta irteera ordua goizeko 7etan izan da.



Irteera puntuan izan gara Luis, Argider (Mafate) eta Iker. Hotza egiten zuen goizeko ordu hortan eta ilun zen oraindik, baina hasierako pista batzuk pasa orduko argitu du eta Urbasaruntzako aldapetan hasi orduko berotu gara. Oñatiak ugari ikusi ditugu hasiera hortan, Larrea anaiak, Urze, Zugasti, Alberto Larrea, Jokin Garai, Urdanpi,.... eta baita urteroko martxetan ikusita ezagutzen ditugun hainbat lagun.

Mendi martxa izan arren, azken urteetan garbi ikusten ari gara gero eta lasterketen antz gehiago dutela, bakoitza bere erloju eta denborarekin eta ahalik eta denbora gutxienean ibilbidea burutu nahian korrika eginez. Gaur ere irteera eman orduko korrika irten da talde handi bat. Gu hirurok oinez urten dugu nahiz eta aldapak hasi orduko erritmo bizia jarri dugun eta Urbasa inguruetan jada geu ere korrikaldiak eginten hasi gara. Oso polita izan da Urbasako inguru hori, zelai berdeak eta pagadi handiak txandakatuz. Urbasako mendirik altuena den Bargagainetik ere pasa gara eta lehen anoa postua pasa eta beste pixka bat igo ondoren, jeitsiera gogor batekin Ziordiara jeitsi gara.

Ziordiatik eguneko bigarren mendiak itxaroten zigun, Kipularrek. Igoera gogorra eta jeitsiera luze baten ondoren Sorozarretako anoa postura iritsi gara 32.km-an. Bertan indarrak hartu ditugu urdaiazpikoa tomatetan pintxo bikainak janez eta atseden bat hartu ondoren bidean jarraitu dugu azken txanpari ekinez. Igoera motz baina gogorrekin Balankaleku gainera igo gara. Bertako azken aldapa batzuek Bakueko gasbideeak gogorarazi digute. Bertan ur postu bat zegoen eta bertako gizonak dena behera zela esan digun arren igoera batzuk gelditzen ziren oraindik, batez ere Intxusburuko azken aldapa. Hemendik bai bideak berutzako joera gogorra hartu du hasieran eta azken kilometroak nehiko lauak izan dira.


Gustora iritsi gara hirurok herriko plazara 7h09 minutuko denborarekin, urteko lehen mendi martxa baitzen guretako eta 48 km ondo burutu ditugu. Oraindik gogor prestatu beharra dagoela eta mendi asko zapaldu behar dela jakin arren, sentsazio onekin bukatu dugu.



GPS-AK EMANDAKO DATUAK:
Distancia:48,61 km
Tiempo:7:09:12
Ritmo medio:8:50 min/km
Altura ganada:2.247 m
Calorías:3.010 C

 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario