2012-07-19

EHUNMILAK 2012 / IKERREN KRONIKIA

Uztailak 13 arratsaldeko 17:50 ean, Beasaingo irteeran Xabier, Argider, Aitzol eta ni geuzen irteera noiz emungo zain. "Valdi"-k  egualdixan prebisiño txarra irakurri dozkun eta ondoren Vangelis-en kantu ezaguna jarri ebein ( danok oilo narruakin) eta 10 segunduko cuenta atras-a ta gero emun ebein 3. edizio honen irteeria, 168km aurretik.
200 korrikalari urten ginan Usurbeko aldapak igoaz eta Argider eta Aitzol laister fan zian aurrera. Bero haundixakin ailau ginan antena haundi bat dakon tontorrera eta handik Mandubiara, Izazpiko azken aldapa gogorra igo eta Zumarragara jeitsieria. Zerua ia oso ilun euen, laino oso ilunakin eta gabeko 20:50 zianez, eguna be ilunduaz. Zerbaitt jan eta Irimon gora mobiu ginan, Xabi, Josu (Lezoko lagun bat) eta ni metro gutxittan separauta. Irimotik Gorlara bidian frontala jarri bihar izan geben eta Gorlako abituallamentuan indarrak hartuta Madarixaruntza. Tramo hontan Xabi-k arazotxo batzuk eukala eta atzera geldittu zan eta aurreratxuau pena haundixakin lasterketia bertan bera jare bihar izan eben.
Bittartian ni Josukin, Sasieta anai-arrebakin (Gorka eta Jaione) eta beste 3 korrikalarin inguruan nebilen, gaba taldetxuan pasaitteko asmotan. Josu ( remero Olimpico, Barcelona 92) eta ni oso antzera gebitzen eta gaba batera pasaittea erabaki geben; Madarixatik Xoxoteko Aterpera eta hemendik bajada arriskutsu baten ondoren Azpeittiko abituallamentora (km53-8h15´) . Goizeko 02:15 zian eta esan bihar da gaba bustittik oiala, zaparrada gutxikin baina lainoartian lambruakin bustitta.
Azpeittin Josu ta bixok bakarrik geuzen eta 5 minutuko geldialdi bat eta gero Gazumeko aldapa gogorrak igoten hasi ginen. 30 minutuko igoera gogorra eta gero, korrika itteko leku ederrak, baina hemen Josu ni baino gehixau zan. Tramo batzutan atzera geldiketan nitzan eta gero igoeratan berriz be harrapo. Zelatun-era jeitsi aurretik azken igoera gogor bat euen eta jeitsiera ondiokan arriskutsuaua, harrixak bustitta euzen eta haiziak fuerte joten eben eta momentu hortan txamarrak jantzitta, eta burua be buff-akin tapauta goiazen. Zelatun-en Gorka eta Jaione euzen eta nik tripak oso ondo ez neukanez, salda bat hartzen geratu nitzan Josuri Tolosara jeisten hasteko esan notzan bittartian. Goizeko 4:50 zian eta erropak aldatu ondoren bi Ezkio-Itsasotar honeikin mobiu nitzan Ernion gora. Erniotik Tolosara dana behera dala esaten dozkue, baina keba!! krestedixatxo baten 3 bat gora bera ein bihar izan geben aurretik eta nehikua lanekin gainera, lokatza asko euen eta oso labainkor euen. Benetan bajaitten hasi ginanerako ihes in nostain Jaione ta Gorkak eta neuk bakarrik lasaixau hartu neben bajadia, benetan gaizki euen bajadia. Goizeko 7etan ailau nitzan Tolosako kiroldegira (km78-13h08´)


Tolosan ixa bide erdixa inda atseden bat hartu neben, tripak ez neukan nere onenian eta. Dutxa bat, erropak aldatu, makarroi platerkada bat tomate ta gaztaiakin eta Aranek ekarrittako 2 arroz con leche!! 40 minutu egon nitzan, baina barrixan moura urten nitzen. Penia Josu, Jaione eta Gorka aurrera fan ziala, baina nik nere denboria bihar neben indarrak hartzeko.


Tolosatik urtetian enterau nitzan Aralar pasaitteko, 2 edo 3ko taldiak itten ebitzeila Amezketan, mendixan euen kondizino txarratik, bakarrik inor ez geraketako. Hori jakinda eta nere inguruan zeintzuk ebitzein jakinda nehiko ritmo gogorra jarri neben berriz be Sasietatarrak edo Josu harrapoteko. Ugartetik pasau, beste aldapa bat igo eta Amezketara bajadia eta ni ailaittera noiala Sasieta anai-arrebak urteten(km96-16h13´).


Antolakuntzakuakin komentaitten dot eta itxi dostai 2 minutu beranduau eurakin urteten, ze bestela nehiko poliki etorren Japones batekin fan binintzan edo bestela ni baino 20 bat minutu atzerau etorrenari itxoi. Ez neben denborarik euki beakin egoteko, baina hemen Argider euen erretirauta, arazo fisiko batzukin eta Abuztuan dakon Ironmanian pentsaitten, erretiraitteko erabakixa hartu eben.


Larraitzera igo, Aquarius boteila bat traguan eran eta Txindokiko malda gogorrak igoteko ordua zan. Nehiko lasai igo geben, Jaione apur bat kantzauta etorrelako, baina hala ta be ritmo onian. Azkenengo koilaura igo eta tontorreko azken partia eztala igoko esan dozkuen, azkenengo aldapia oso gaizki dauelako. Egixa esan azkenengo  2 edizinotan tarte hortan lurretik bueltaka ibili ginan eta erabakixa ondo hartuta euen, eta 20 bat minutu aurreratu geben.
Hemendik Ganbo txiki, Ganbo eta beste pare bat tontor igo geben eta hotz itten eben arren, lainuak apur bat jaso in eben eta bista batzuk ikusi geben. Igoeratan ni apur bat aurreraketan nitzan, baina jakinian Lareorako bajadan berriz harrapoko  noztaila. Lareoko pantano hontan Aran euen eta beakin in neben Lizarrustirainoko bide politta. Hona ailautakuan enterau ginan Aitzol be erretirau in zala.Bertan euzen Peitto, Kizkitza,... eta baitta Andoaingo ekipuan andrak, ta ze ona euen azken honeik emun noztain tortilla patata bokadilua!!! Gero Kauldi, Imanol eta Gorostidiri gutxitxuau tokauko xakoin, baina.... Beste arroz-esne bat jan eta berriz be Jaione eta Gorkakin mobiu nintzen Etxegarate aldera (km115-20h19´).


Lizarrusti-Etxegarate tartian lehenengo 30 minutuak oso gogorrak dia eta berriz be igoten aurreratu in nintzan, baina ia bajadatan be gustora noian eta tramo hau oso aguro pasau xaten. Atzetik aurrera eta korrikalarixak aurreraketan eta  gero eta motibautaua neuen. Lokatza asko euen arren oso baso polittetatik pasaitten da ta 3h30min-an ittia pentsauta neukan tramua 2h30min-tan! Etxegaraten Igor Guenetxea euen neri metaraino lagunketako prest. Aizkorrin be Iker Bermejo euen lagunketako, ta honein laguntzia oso importantia izan zan azken partiari aurre itteko. Beste makarroi platerkada bat jan, gaberako erropak hartu, Aran eta konpañiari saludau eta Aizkorri aldera Igorrekin (km130-23h01´).
Otzaurtetik pasau ginan lehenengo ( han be gure jarraitzailian animuak geukan), ta beste ordu baten ondoren San Adriango refugixora ailau ginan (km138-25h09´). Oso fuerte goiazen eta iazko denboriari ia 3 ordu kenduta. Animo horreikin San Adriango tunela pasau eta 35 bat minututan Aizkorriko tontorrian geuzen ta hotz itten eben arren, zerua garbi euen eta ondiok egun argiz denbora dexente geukan, ilunkarako 20:00ak inguru zian eta.


Hemendik aurrera Iker Bermejon laguntzia gehitu xaten eta hirurok bajau ginan lehenengo Arbelar-eko itxaboletara eta gero handik Andraitzeko tontorrerako igoeriari aurre in gotzan. Hemendik Zerainerainoko zatixa gehixena beheruntz da eta oso aguro fan ginan korrika, Oazurtzako abituallamentuan lehenengo neskia be pasau geben. Zerainera bidian kalkuluak etaraten ibili ginan, iaz 36h36min inda neukan eta aurten? lehenego 35, gero 34, 33, 32, 31.....igual 30 ordutik bajaittia posible zala kalkulau geben, nahiz eta  hortarako a tope fan bihar. Zelako bentajia dan San Adrianetik-Aizkorri-Andraitz-Zerain  tramua egunez ittea! leku teknikuak dia eta bigarren gabak harrapo ezkero oso poliki fan biharra dau.


Iker Bermejo Zerainen geldittu zan eta  Igor eta bixok Mutiloarako bidia hartu geben gure laguntzailiairi saludau ostian. Beste 3 km topera korrika eta Mutiloako frontoian geuzen (km158-28h37´), hemen coca-cola bat eran eta aurrera 30 orduan bila (zaila euen arren). Lierniara bidian aldapa gogorra euen eta hemen ia ritmua dexente bajau bihar izan neben, Igor aurretik ritmua jarten eta ni jarraittu ezinda. Ikusi gebenian ez gebela 30 ordutik bajauko lasaitxuau hartu, rekuperau eta metarako falta zian 8 km ahal dan onduen ittera. Ritmua karreran in neben motelena zan, ze ia korrika ittia asko kostaten xaten, baina gutxi falta zanez laister ailau ginan Beasaingo kaletara. Azkenengo 2 km-ak herri barruan izan zian eta plazako azken aldapia igota, gabeko 00:30 euen jente gutxixan animuakin ailau nitzan metara.

168 km itteko 30h36min32seg. / 18. postuan sailkatu nintzan eta iazko nere markiari 6 ordu kenduta. Neu lehenengo pertsonia harrittuta nauena urten dostan denboriakin! Finisher oparia hartu eta etxera lotara.


Eskerrikasko karreran zihar lagundu noztain Aran, Igor, Iker, Peitto, Josu, Jaione, Gorka, Kizkitza, Imanol, Kauldi, Gorostidi, Ugaitz, Ana, Goiatz eta Marijo,.....baitta euran animuak emun nostain Argider, Luis, Iban, Irune, Maite,..... eta Eskerrikasko "Valdi" eta bere lan taldiari holako karrera bat antolaketiatik.


Hurrengo urterarte.


SAILKAPENA:  http://www.kirolprobak.com/extranet/uploads/pruebas/clasificaciones/438_ABSOLUTAEHMCONRETIRADOS.pdf  
WEB ORRIA:  http://www.ehunmilak.com/v4/index.php/eu/    






























No hay comentarios:

Publicar un comentario