2012-07-16

GR 34 ARANTZAZU-DONOSTIA / LUISEN KRONIKIA

Joan den Ekainaren 29an egin genuen Arantzazutik Donostiara doan GR34 bidea. Hasieran eguraldia lagun ez genuen izan arren, ibilbide polit batez gozatu eta egun bikaina pasa genuen. Hona hemen Luis-ek egindako kronika:


Eguna aillau zuan ta Ikerren etxe behian juntau giñan, peitto (pantis) Iker ta ni (kantzontzilluak) ta gure logistikako arduradun ta taldekide,Arantzazu).


Arantzazu-k kotxez  igo zozkun ta han hasi zan gure “bueltia”.



Arantzazutik gabeko 9 etan urten genduan GR 34 bidia segitzeko asmuakin, hortarako Iker-ek GPS garmin dakota 20 ekarri eban ta eskerrak ondo manejatzen dabela ( ez Iban Isasti mouan,je,je,je). Egixa esanda peitto ta ni trankil goiazen ze baekigun ez giñala galduko, baiña Ikerren burutik beti euan galdetzeko “bildur” hori.
Arantzazutik goiko benta-ko bidia hartu genduan ta hortik duru aldera. Han hasi zan xiri-miri botatzen ta OSTIA!!! Peittori pantis-ak ahaztu!!!je,je,je…. 
Durutik beruntza hasi giñan bajatzen Zerain adera. Nik kantzontzilluak ta mobilla ahaztuta kejaka  ta peitto oindiokan bere pantis-ekin pentsatzen. Frontala ta txamarria be jarri genduan ze gabia sartu zan ta ez zeuan girorik. Aste osuan kriston beruak ta egun hortan xiri miri ta fresko.
00:30 aldian Zerain-era aillegau giñan. Etxetik ekartzen genduan bokadilluak etara ta isiltazuna sortu zan. Ikerrek fotografixa batzuk etara eban ta kriston pereziakin ibiltzen hasi giñan. Esan bihar, gabe osua ibiltzen (oinez) ein genduala (DECEPCION).

Zerain-etik Segura herrira aillegau giñan ta Segura-tik Ormaiztegiko bidia hartu genduan. Ormaiztegi herria erditxik pasau ta  dana gora!!! Bide hau Ehunmilak lasterketako bidearekin elkartzen da. Mandubira aillegau giñan ta Iker kontu batzuri kaso eitzen, lurrian amaitzu genduan lo eitzen 20 miñutu ( ESO NO HACE NI EL EJERCITO ), handik batenedonbat pasau ezkero, no quiero ni pensar, ze esango eban, orduan bai agertuko zala ejerzitua,ai ama!!!
“Siesta”tik jaikitza ta kriston hotza pasau ostian, decido meter la quinta ta 10 miñutuan bageuzaen berriro be barriketan ta barre batzuk botatzen.
Goizeko 6ak aldian beste geldiune bat ein genduan peittok bere compeed-a jartzeko ze ez badot esan, pantis-ak ahaztu jakon.
Egun zentia urten da ta hamairugarren barrita jan ostian, korrika hasi giñan.
Orain Zelataun aldera goiazen. Hara goizeko zazpi t`erdietan aillegau giñan. Spidifen bat hartu hankeko miña kentzeko ,beste barrita bat (14) ta egualdi zoragarrixakin korrika hasten gara. Honezkero 48km eindouz ta beste 32 falta.

Zelataun-etik Iturrioz-aldera bajau giñan,handik Orixo, Igeldo etab…. ikusten zan. Iturriotzetik gure hurrengo puntua Zubietara juatia zan baiña erraustegiaren obrak zirela ta Usurbillera bajau giñan.
Usurbilgo plazan bakoitzak coca-cola bat edan genduan, burua buzti, ze nahiz ta goizeko 10 izan bero asko eitzen zeban ta berriro be martxa Donosti aldera.
Usurbiletik azkenengo aldapa gogor bat igo ta autopista behetik doian bidetik Donostiko Antiguoko auzora bajau giñan ta andik Ondarretara.
Ondarretan gure logistikako arduradunak, sekulako sorpresia eman zozkun (KOPERATIBAKO ARROZ-ESNIA TA PALMERITAS DE EROSKI CON LA PARTE DE ABAJO, BLANQUITA, BLANQUITA)- HORI DA LOGISTIKAKO ARDURADUN BAT!!!!!
Tripia beteta, bañua hartu, kriston toalliakin sikatu ta tren geltokira.

Hurrenguan VUELTA A GIPUZKOA!!!!

Onak izan ta AUPA OÑATI TRAIL!!!













No hay comentarios:

Publicar un comentario