Uztailaren 11ean,
taldearen babeslea den Aretxabaletako M5 kirol dendan egin genuen Oñati Trail
mendi lasterketa taldearen aurkezpena. Oñati Trail aspalditik mendiko lasterketa eta martxetan aritzen
garen lagun talde batek osatu dugu eta M5-en babesari esker 13 korrikalarik
ekipazio berdinarekin korrika egingo dugu hemendik aurrera. Lasterketa motzetan,
maratoi erdietan, mendi maratoietan, mendi martxetan eta ultra trail
distantzietan parte hartzen dugu, baina batez ere mendi irteerak taldean egitea,
lasterketetara taldean joatea, elkarren planen berri izatea eta giro onean
mendiaz gozatzea dira gure helburuak.
Taldekideen berri jakin, gure helburuak, lasterketen kronikak,
albisteak edo argazkiak ikusteko blog bat sortu dugu, eta bertan erregistratu
zaitezkete albisteak email bidez jasotzeko: http://onatitrail.blogspot.com.es/
M5-eri
dagokionean esan behar da, mendi materialean eta trailrunning-ean
espezializatutako denda dela eta merkatuko marka nagusi guztiak aurki
ditzakezuela Aretxabaletako denda hontan. Dendaren web-gunean ere materiala
erosi ahal izango da: http://m5dendaoulet-online.es/
No hay comentarios:
Publicar un comentario