2012-06-10

HIRU HAUNDIAK 2012

Joan den Ekainaren 2an, gaueko 00:00etan eman zitzaion irteera Ondategiko plazan, 2012ko Hiru Haundiak lasterketari. Urtarrilaren 1ean ordu gutxitan 1500 pertsonak inskripzioa egin bagenuen ere, azkenik arazo ezberdinak direla eta, 1300 partaide inguru izan ginen irteera puntuan. Bertan izan ginen Luis, Xabi, Joxe, Aran eta Iker Oñati Traileko partaideak. Arazo fisiko ezberdinak direla eta Jexux-ek eta Maite-k ezin izan zuten irteera puntuan egon.

Lasterketan Gorbea, Anboto eta Aizkorri mendiak igo behar izan genituen eta 100km-ko ibilbide bat burutu. Eguraldiak asko zaildu zuen lasterketa, gauean ere oso bero bait zegoen eta larunbat eguarditik aurrera zer esanik ez. Horren ondorioa izan zen 1300 partaide ingurutik, 800 inguruk bakarrik lortu genuela helmugara iristea.
Hona hemen taldekideon denborak:

-JOXE MENDIOLA 14h 43 min
-LUIS URIGOEN   17h 40min
-XABIER IÑURRITEGI  17h 40min
-ARANTZAZU URZELAI   20h 43min
-IKER AGIRREBALZATEGI   20h 43min

SAILKAPEN OSOA DENBORA PARTZIALEKIN;  http://www.manueliradier.com/hh/hh12/hh2012-controles.pdf

Ea hurrengo egunetan taldekideren bat animatzen den kronika txiki bat idazten.







No hay comentarios:

Publicar un comentario