2012-06-29

GR 34 ARANTZAZU - DONOSTIA

IBILBIDEA:  GR34 edo Donostia-Arantzazu ibilbidea Gipuzkoako Donostia hiriburutik Arantzazuko santutegira doan ibilbide luze bat da. Ibilbide honen lehenbiziko aipamenak XI.mendekoak dira. Berez, antzina artzainek euren ganadua neguko larretatik (kostaldera) udaberri-udako larretara (barnealdea) eramateko erabili ohi zuten bidea da. Gaur egun ibilbide hau gauzatzeko arraoien artean kirola bera, erlijioa nahiz erakarpen kulturala dira. Horregatik ibilbide hau amaitzean Arantzazun mendizale nahiz erromesek bat egin ohi dute.

IRTEERA:   Gaur  Ekainak 29, iluntzeko 20:00 inguruan irtengo gara 3 taldekide Arantzazutik  GR 34 egiteko asmoarekin, hau da, Arantzazutik Donostirako bidea. Luis, Xabi eta Ikerrek  80km-ko luzeera duen ibilbide hau, Ehunmiletarako eta Goierriko 2 Haundietarako prestakuntza bezela hartuko dugu. Ibilbidea markatuta dagoen arren, Gps-aren laguntza beharko dugu, gauez bidea jarraitzea zailagoa bait da. Gauez ilargiaren laguntza ere izango dugu, asteartean ilargi betea bait dago.

PERFILA: 



IBILBIDEA IRUDITAN:











No hay comentarios:

Publicar un comentario