2012-06-08

HIRU HAUNDIAK / SALOUKO IROMAN-A / ANETO-MALADETA ESKI IRTEERA

Joan zen asteburuan 3 hitzordu nagusi izan genituen Oñati Trail  taldean. Batetik, bi urtean behin ospatzen den 3  Haundiak mendi lasterketa ezaguna. Gorbea, Anboto eta Aizkorri lotzen dituen 100 km-ko ibilbide honetan bost taldekide izan ginen: Luis, Joxe, Xabi, Aran eta Iker. Emaitza desberdinekin baina guztiok lortu genuen lasterketa gogor hau amitzea.

Bestalde Argider eta Iban Saloura joan ziren, joan den igandean bertako Ironman-ean parte hartzeko asmotan. 2 anaiek bukatu zuten lasterketa eta aste honetako atsedenaren ondoren, laster izango dugu beraien berri.

Pablo berriz Pirineotara joan zen mendiko eskiko denboraldiko azken irteera egitera. Denboraldiko azken edurrak aprobetxatuz Aneto-Maladeta inguruan ibili zen. Hurrengo egunetan izango ditugu argazki batzuk eta  bere kontuen berri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario