2013-05-05

DONOSTIA-HONDARRIBIA 2013 - IKERREN KONTAKETA

Apirilak 28an izan zan Donosti-Hondarribia lasterketia eta bertan izan ginan Luis Urigoen, Iban Isasti eta ni. Argider Isasti apuntauta euen, baina fan zan domekan belaunian min hartu ebenez, bere dorsala aldatu eta ni fan ahal izan nintzan, aber laister rekuperaitten dan.
Aspaldi karrerarik inbarik neuen eta gogua neukan konpetitteko edo nere burua prueban jarteko, baina beste aldetik, karreriak 30km eukan eta aspaldi mendixan hainbeste km inbarik neukan ta bilur apur bat be baneukan. Donostin Groseko kiroldegixan dorsala hartu geben eta han ikusi gittun Lukene, Joxe Mendiola ta Izar ( azken bixak laguntzaile lanetan) eta Iban Letamendi Oñatiarrak. Dorsalak hartu, aldatu eta irteera ingurura fanginan Luis, Iban eta hirurok. Beroketa apur bat in eta irteerarako 2 minutu falta ziala euri zaparradia!! ondo hasi ginan. Esan bida bidian getozela inguruko mendi danak edurtuta euzela eta nehikua suerte euki gebela, lenengo zaparradia kenduta, beste dana euzkittan ingebelako eta kostako bista ederrak ikusi al izan geben.
 Goizeko 9:30 pum!!!  500 korrikalari Uliako lehenengo aldapan bila. Hasierako bidia estua da ta apur bat aurreraketara fan nintzan ta Luis eta Iban inguruan etozen, baina apur bat aurrerau atzera begiratu neben eta atzera geratuta euzen, ta ikusi neben karreria lasai itteko asmua eukaila, katxondeo dexentekin. Hortaz aurrera ittera erabakitta, korrika ta oinez eta bata beztian atzetik ilaran lehenengo gaina hartzen du. Eguraldi ona dau eta berotuta, buff, mangito eta txalekuak sobra dauz. Senda polittetan atzetik aurrerantz noia aldan einian eta nahiko gustora eta laister ailaitten gara Faro de la Platara eta handik eskilera oso bertikal batzuk bajauta Pasaiako puertora. Suertia euki dot eta ezdot asko itxoin biharrik izan barkorako eta laister pasau gara beste aldera. Han animo dexente euen eta euran artian Joxe Mendiola argazkilari lanetan.
 Berriz aldapa gogorrak igoten hasten gara, eta laister juntau naiz Josu Anduela Lezotarrakin, mendi lasterketetan indako laguna. Apur bat aurrerau beste lagun bat, Zigor Alberdi. Honek karreria itteaz gain kilometro batzuk itten ebilen bere preparazinuan. Atzetik aurrera eta jentia pasauaz oso gustora noia, baina kilometruan medixak ikusi ta apur bat arduraketan naiz, ni ez bait naiz hain aguro fatekua, ta akaberan zer pasauko ote zan bilurrakin. Jaizkibeleko 3 Torriak pasau eta abituallamentuan txokolatia janda, aldazbera luziak itsasoraino. 4 km segido a 4:16, 4:19,3:51 ta 4:15!!!  Puff!!! ta nik aspaldi eztot ain aguro korrika iñ, ta gainera mendixan! Bueno ia 21. kilometrua zan eta ondo noian, ta okerrera fanda be ia gutxi faltako zanez, a tope, arriesgau inbizan.

Itsasoko uretatik oso gertu eta zelai berde oso polittetan beste 3 km in eta gero Guadalupeko azken aldapak igoten hasi ginen. Hasieran korrika, gero oinez, ta akaberan fuerte ikusitta berriz korrika. total 4 km bakarrik falta dia. Guadalupeko gainian Aranen animuak, ixa gu baino kilometro gehixau indauela rekorriduan zihar(26km) eta apur bat aurrerau berriz be Joxe Mendiola argazkilari. 3 kilometroko bajadia eta Hondarribiko herrixan sartu ginan, giro oso onian eta animo asko jasota.
Azkeinian 2h 46min 20seg.-ko denporiaz oso oso gustora, nere pentsamentu onenian be ez euen eta denpora hori ittea. Metan Aran, Joxe Mendiola, Izar eta Letamendikin (3. sailkatua) egon nitzan beste 2 taldekidiairi itxoin bittartian. Laister etorri zian eta hotzittu aurretik dutxa on bat hartu geben etxerako bidia hartu aurretik. Kiroldegixan Lukenekin be juntau ginan eta pozik euen bera be indako karreriakin.

Benetan karrera politta eta ikusgarrixa! Eguraldi txarrakin gauzak desberdinak izango zian, baina guk euki dun suertiakin bentzet, repetitteko moukua. Laister eukiku Luis-ek indako kronikia, eta beak kontaukozku Isasti eta bixak (txistulari ta tamborrero) indako karreria.
Oñatiarron sailkapena:

POSTUA   DENBORA    IZENA
3                2:16:49            Iban Letamendi
76              2:46:20            Iker Agirrebalzategi
321            3:19:32            Luis Urigoen
322            3:19:32            Iban Isasti
482            3:44:11            Lukene Igartua

Sailkapen osoa:   https://www.kirolprobak.com/clasificacion.php?id=688





No hay comentarios:

Publicar un comentario