2013-05-03

MAITEN ALOÑAKO IGOERAKO KRONIKIA - LEHEN NESKA OÑATIARRA


Apirilak 21 goizeko 10:30ak eta danok salidan itxoitten itxaflerua noiz botako.Ingurukuak esan arren lasai egoteko ni nere nerbixo eta presiño puntuakin neuen,helburua beteko neben edo ez pentsaitten.
Derrepente itxaflerua entzun eta danok korrika baten urten geben.Nik bastante aurrian oso atzian ez geldiketako eta enbudorik ez arrapoteko.Urteagaineraiño dana korrika eta ahal nebena emuten.
Urteagainetik Aloñako bidian berriz bi tramo ezik beste dana oiñez in neben baina ritmo onian.Esan biharrekua da Urtiagaineko eta Belarreko animuak pasada bat izan ziala,jente pillia eta enterau orduko Aloñan(1h10min) bertan be jente pillatxua.Neretako samurrena inda heuen zatik bajadak ez dia nere punto fuertiak baina Aranen goizeko konsejuei jarraittuta ondo fan xaten;bueno Gorordoraiño zatik handik herriraiño nehikua lan heuki neben bolakin. Eskerrak tramo horretan Igor heuela lagunketako.
Berezaotik herrira luze in xaten baina behin Atzeko kalen behera noiala eta jakinda nere helburua betetera oihala min danak ahastu xaten.
Helmugan 1h46 min eta txantxikuakin etxera.

Eskerrik asko danoiri animuatik eta bereziki Araneri.


No hay comentarios:

Publicar un comentario