2013-05-17

PABLO - KARRAKA OROZKOKO IIIV. MENDI LASTERKETA


Euskadiko kopako lehen lasterketa zan Orozkokua baina ala ta be 150 korrikalari baino gutxiu irteera puntuan. 29km ta 1800m-ko desnivel positibua aurretik, gainera aspaldiko partez eguraldi ezin hobia; bero haundi bariko egun eguzkitxua.

10ak puntuan itxafleruak hasiera emun hotzan mendi lasterketa beterano honi, 8. edizinua izan arren, nik lehenengo aldixa itten nebena. Orozkora faten nitzan lehenengo aldixa be bazan eta asko gustau xaten mendiz inguratutako herrixka txiki bizkaittarra.

Herrixari buelta bat emun ostian lehenengo aldapia, asfaltuan gora hasierako kilometruak. Bertan Iñaki (Mutriku) juntau nitzan baina beriala ikusi neben bere ritmua neria baino azkarraua zala, oinez be ni korrika baino agurua zoian, igarten da Ultratakua dala Iñaki!! Asfaltua alde batera utzi eta pinui baten gora Belangobuelta tontorrera illau arte, han lehenengo ur tragaua hartu eta behera. Oso jeitsiara teknikua, harri artian, zuhaitz sustarren bat be bai eta erreka arro bateraino distraitteko denporarik bariko kilometruak, orkatillak gogorketako leku bikaina.

Jeitsiera amaittu eta lauko metro bat barik berriz goruntz!! Eta zelako aldapa gogorra, ixa lau hankatan ittekua, eskerrak ez zala oso luzia!! Eguneko 2. tontorrera Ipergortara illaitten goiazela atzekuak esaten dozt “ luego a la otra cima de la derecha” puff!! Eskuinera begiratu eta han pikutan tontortzar bat!! Bueno, lasai hartu ta illauko gaitttuk!! Kilometro horreik danak ta azkeneko jeitsierarte taldetxo batian fan nitzan, umore onian ta broma artian, kilometruak errexau in zian, konturatu orduko Oderiaga 1241m ta ibilbideko azkeneko tontorra superauta.

Azken jeitsieran hasieran inddako igoeran behera zanez ibilbidia ezauna eta nahiz ta inddako kilometruak hanketan igartzen zian, nahikua ondo sartu nintzan helmugan.

Lasterketako ibilbidiari buruz esan oso politta izan zala, jeitsiera gogorrakin, igoera gogorrakin, zona teknikuakin, lokatsa pixkat be bai….. oso ibilbide konpletua!! Aizkorriko maratoian hantz haundixa hartu xaten, aizkorrin animaitten egoten dan jende pilluatik ez bazan alde haundirik ez euen eukiko. Pena bat da holako lasterketa bat antolaketan lana hartu eta 150 partaidera be ez heltzeia ta mendi inguruan ikusle gutxi edo bapebe ez egotia.

Bestalde komentau Imanol Goni izan zala irabazlia, Jabi Olabarrian aurretik. Emakumezkotan Aitziber Ibarbiak ez eben kontrarixorik eduki.


 



No hay comentarios:

Publicar un comentario