2013-05-18

OIARTZUN IBAIAREN ARROARI BIRA- ARANEN KONTAKETA


Aurtengo urterako objetibo garbi barik euki ez arren, aurreko aste erdixan zapatuan Errenteixan organizaitten ebein martxa batera fatia pentsau neben. Leitzako Erronka ittia neukan buruan baina ondiok kilometro askorik in barik neuenez, billur apur bat emuten nostan Leitzara fatiak. Hori dala ta, Errenteixako 45km-ko martxia ittia Leitzarako ondo etorriko xatela pentsauaz fan nitzan bertara; zela ez Ikerren laguntziakin.
Goizeko 6:30xak aldera Errenteixan geuzen izena emuteko. Kontrol danetan sellau biharreko tarjetatxua hartu ondoren, bertan ezagun batzuk juntau ginan. Pardi eta Alberto Larrea oñatiarrak, Mutrikuko Atarratze eta Ikerrekin Tor des Geants-era fan zan Kauldi. Aurreko Azarotik beakin egon barik geuzen eta martxian hasieria beakin in geben. Lehenengo 10 km-ak akordau barik pasau xaten Kauldikin barriketan. Hemendik aurrera Kauldik reduktoria kendu eta bere martxan jarraittu eben. Orduan konturatu nitzan 2011ko Tor des Geants-eko bi parte hartzailekin batera fan nitzala hasierako km hareittan.
  
Martxa honen hasierako km batzuk asfaltuan dia eta nahiko astunak itten dia. Tartian Mugaritz restaurantetik pasaitten da eta bertan armosaitten geldiketako tentazinua euki geben baina…. Behin Bianditzeko lepua harrapo ondoren ibilbidia Artikutza inguruko medi eta basotan zihar doia eta aurrerau senda oso polittak pasaitten dia Aiako Arrixairi bueltia emunaz. Paraje honeittan km-ak nahiko samurrak zian eruateko. Behin Aiako Arrixak atzian itxi ondoren begixen aurrian Txingudiko badia dana ikusten zan bere onenian.
Egualdixa lagun geukala km batzuk beheruntza in ostian, Oiartzuneko auzo batera allau ginan. Bertan euen Jaizkibeleko aldapa gogorra igo aurreko azkenengo abituallamentua eta ahalik eta inddar gehixen batu ondoren, Jaizkibeleruntza urreraketan hasi ginan. Oiartzun aldetik Jaizkibel mendixan barren barrenetik igoten da aldapa gogorreko senda batetik. Bukaeran eskuak erabili biharreko pasotxo bat pasaitten Jaizkibel gaineko antenatara allaitteko. Aldapa gogorra eta egualdixa nehiko berua zala kontutan hartuta, trankil hartu geben igoeria eta ttirri-ttirri akordau orduko allau ginan tontorrera. Hemendik bistak oso polittak dia; alde batera begiratu ezkero Txingudi eta itsasua ikusten dia bestekaldian Gipuzkua barnealderako bistak dia nagusi.
 
Tontorrian Isostar konzentrau dexente edan ondoren, terrenua faborablia zala aprobetxauaz korrika in geben bukaerarainoko bidia. Camino de Santiago-kin koinziditten ebein senda batzutatik pasaitten da jaitsieria Lezoko porturaino allau arte. Hemendik kale artian pasauaz allau ginan metara.

8 ordu eta laurden ondoren 45km indda metan geuzen. Ni personalmente oso pozik eta disfrutauta allau nitzan; egualdi ona, paraje oso polittak,… Ordurarte hainbeste km segidan in barik neuen eta martxa honek Leitzarako konfiantzia hartzeko balixo izan nostan.

Honen ondoren, Ekaineko lehenengo asteburuan Leitzara fango naiz eta a ver Errenteixan mouko ondo bukaketan doten.

Ezin naiz ahaztu Ikerrekin; martxa honetan nere onduan fan izanak zerikusixa euki ebelako bukaerako resultauan. Eskerrikasko Iker.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario